euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mus Txapelketa eta 'Handia' filma iragartzen ari dela, bazkide kanpaina abiatu du Londresko Euskal Etxeak

2019/10/15

London Basque Society Euskal Elkarteak euskara eta euskal kultura lantzen dituen ekitaldi egitaraua garatzen du Londresaldian
London Basque Society Euskal Elkarteak euskara eta euskal kultura lantzen dituen ekitaldi egitaraua garatzen du Londresaldian

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. London Basque Society Euskal Elkarteak bazkide berriak erakartzeko urtero egiten duen kanpaina abiarazi du. Inguruan bizi baza edo euskal etxearen ekintzak sostengatu nahi badituzu, Londresen euskalgintzan lanean dabilen elkarte honen esker ona jasoko duzu; izan ere ingeles hiriburuko euskal norbanako eta familiei euskara eta euskal kulturarekiko harremana erraztu eta sustatzea eta Londresen Euskal Herriaren eta euskal kulturaren lekukotasunari eustea helburu dira Londresko Euskal Etxearentzat.

Bazkidetza urtebetekoa da, aurtengo urritik 2020ko urrira. Bazkideek prezio bereziak lortu ohi dituzte elkartearen proposamenetan eta satisfazioa, Londresko euskal elkarteari bizitza bermatu eta bere ibilbide eta ekintzetan pauso berriak emanarazten lankide direlako. Aurtengo kuota £25koa da, eta hemen behar da sartu: NatWest, Account number:64177939, Sort code: 60-13-12.

'Handia' pantailaratzen

Euskal Etxeak 'Handia' filmaren pantailaratzea ere iragarri du, datorren asteko ostiralean, hilaren 25ean, Hackney-ko Haggerston Community Centren (8 Lovelace Street, London. E8 4FF). 19:00etan hasiko da eta euskarazko bertsio originala, ingelesezko azpitituluekin ematekotan dira. Filmaren ondotik, bertaratutakoen artean nahi dutenek ondoko pub batean elkarrekin traguxka bat hartzeko aukera izango dute.

XIV Mus Txapelketa in London

Bestalde, abian da baita ere Londresko XVI Mus Txapelketa. Azaroaren 17an egingo da, igandea, Hackney-n, Beckers Community Hall-en. Ohi bezala, lau erregetara izango da eta euskal elkarteko kideek zeozer jateko (pintxoak eta zizka-mizkak) eta freskagarriak eskainiko dizkiete parte hartzaileei. Emailez edo telefonoz eman dezakezu izena. Txapelketan parte hatu nahi eta lagunik ez baduzu, adieraziezu euskal etxekoei, nahi duten guztiek parte hartzea baitute helburu.

Facebook: https://www.facebook.com/Londonbasqe

London Basque Society - Euskal Elkartea 
Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK
Phone: 0207 739 7339
Skype: londonbasquesociety
Follow us @LdnBasque
Become a member! Egin zaitez Bazkide! 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia