euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu du, ongi etorria emanez bere zuzendaritza berrituari

2023/05/09

Zuzendaritza Batzordea, ezk.esk: Rubén Goncalves, Lucía Lechardoy, Myriam Canatelli, Darío Rodriguez, Ezequiel Ugartemendia, Claudia Gastiazoro, Gerardo Biondo, M. Ángeles Oñederra, Jennifer Cabezas, M. Angela Morienega, Carmen Oñederra eta Hernán Cabezas
Zuzendaritza Batzordea, ezk.esk: Rubén Goncalves, Lucía Lechardoy, Myriam Canatelli, Darío Rodriguez, Ezequiel Ugartemendia, Claudia Gastiazoro, Gerardo Biondo, M. Ángeles Oñederra, Jennifer Cabezas, M. Angela Morienega, Carmen Oñederra eta Hernán Cabezas

PUBLIZITATEA

José C. Paz, Argentina. José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den apirilaren 30ean, igandea, bere egoitza sozialean egindako Urteroko Ohiko Batzarrean. Hitzordu berera Aberri Egunaren ospakizuna ere bildu zuten eta, zati instituzionalagoa bukatuta, Euskal Etxearen egoitza dotore eta zabalera bertaratutako bazkide eta lagunek giro ederreko elkartasun bazkari tradizional bat partekatu zuten.

Bozketaren ostean EuskalKultura.eus-i egindako lehenengo hitzetan, Toki Eder-ko lehendakari Rodolfo Ugartemendiak adierazi zuen bere helburua "euskal etxeak esposizio handiagoa izatea [dela]", "kide gehiago gureganatzea, kulturarako eta aisialdirako proposamenak ugaltzea, gizartearekiko elkarreragin handiagoa lortzeko, taldean lan eginez”, iragarri zuen.

Aberri Eguna, agurra eta ohorezko bazkidea

Batzarra amaituta, Toki Ederreko kultura arduradun Lidia Lechardoyk Aberri Egunaren historia eta esanahiari buruzko hitzak eskaini zituen. Etxeko Gure Talde Alaiko dantzari diren Gonzalo Campodonicok, Oscar Garciak eta Jennifer Cabezasek, berriz, Ohorezko Agurra dantzaz eman zioten ongi etorria zuzendaritza batzorde berriko kideei, eta oro har ospakizuna dantza tradizionalez animatu zuten.


Ezkerretik eskuinera, Gonzalo Campodónico dantzaria; Darío Rodríguez euskara irakaslea; María Ángeles Oñederra lehendakariordea; Ezequiel Ugartemendia lehendakaria; eta Oscar García eta Jennifer Cabezas dantzariak

Carlos Narvaez bazkidea ere omendu zuten, EEko kide izateaz gain Udaleko Kultura idazkari eta bertako erreferente garrantzitsu den gizona, eta ekitaldian Toki Ederreko ohorezko bazkide izendatu zutena. Ekitaldi instituzionalagoen formalitateak bukatuta, bazkideek udazken sasoiari dagokion bazkari klasiko bat partekatu zuten, dilista eta tripakiak.

Hona Toki Ederreko Zuzendaritza Batzorde berritua:

- Lehendakaria: Rodolfo Ezequiel Ugartemendia
- Lehendakariordea:  Maria Angeles Oñederra
- Idazkaria: Claudia Malvina Gastiazoro
- Idazkariordea: Myriam Elizabeth Canatelli
- Diruzaina: Darío Guillermo Rodríguez

- 1. Bokala: Blanca Teresita Alfonso
- 2. Bokala: Rubén Aníbal Goncalves
- 3. Bokala: Ana Guerrero
- 4. Bokala: Carmen Oñederra
- 5. Bokala: Hernán Adolfo Cabezas

- 1. Bokal ordezkoa: Gerardo Nazareno Biondo
- 2. Bokal ordezkoa : Camila Ayelen Erostabe
- 3. Bokal ordezkoa: Lidia Lucía Lechardoy
- 4. Bokal ordezkoa: Milton Xavier Ugartemendia
- 5. Bokal ordezkoa: Martín Sánchez 

Kontu Ikuskatzaileak:
Miguel Angel Bulacio, María Angela Pérez Morienega eta Elsa Ramona Estevecorena.

Mila esker handi bat atera direnei eta ongi etorri abegotsua sartu den zuzendaritza berriari!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia