euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Ameriketako 'Euskal Kantari Eguna'

2008/01/01

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com. Urtetan urtero abuztuan egin izan da Nevadako Gardnerville herrian (AEB) 'Euskal Kantari Eguna' (sic) delako jaialdia. Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Klub-ak NABOren itzalpean antolaturik, euskal kantu eta bertsolaritzari eskainitako egun honek inguruko estatuetako kantuzale eta bertsozaleak bildu izan ditu bailarako komunitate aretoan. Aretoaz gainera, herriko Overland, J&T eta Country Club taberna eta jatetxe euskaldunak euskal jendez mukurru aritzen dira Kantari Eguna denean, bertako eta kanpoko euskal bezeroen kantu eta bertsoak protagonista. Azken urteotan urtero ezik bi urtero egiten da Gardnervillen eta tarteko urteetan Estatu Batuetako beste euskal etxe batek hartzen du bere gain. 2010ekoa azaroan izango da, Kalifornia iparraldeko Rocklin-en, bertako 'Iparreko Ibarra' Euskal Etxeak antolaturik.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia