euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BEOren 2024 euskal bekak AEBn: "Janariaren eragina euskal kulturan" gaiari lotutako obrak beharko dira aurkeztu

2024/04/16

Argibide guztiak BEOren webgunean (www.basqueeducational.org) edo sare sozialetan topa daitezke
Argibide guztiak BEOren webgunean (www.basqueeducational.org) edo sare sozialetan topa daitezke

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Zabalik da epea San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) erakundeak urtero AEBko eskola edo unibertsitate batean matrikulatutako ikasleentzat deitzen dituen euskal beketara aurkezteko. 2024-2025 ikasturteko edizioan 3.000, 2.000 eta 1.000 dolarreko sari bana banatuko dituzte, BEOk euskal komunitatearekiko dituen kultura arloko engaiamendu eta helburuen ildoan. Sariok bereganatzeko, ikasleek idazkuntza, ikusentzunezko edo antzezte lan bat aurkeztu beharko dute, gaia aurten "Janariaren eragina euskal kulturan" delarik.

"Janaria euskal identitatearen kultur adierazpide bat da, pertsona eta lekuak batzen dituena belaunaldiz belaunaldi", baiesten du BEOk. Parte-hartzaileek lan bat aurkeztu beharko dute eta honekin batera azalpen bat, adieraziz zein inspiraziobide izan duen lanak eta zer nolako lotura duen gaiarekin. Hona orientabide moduan lerro batzuk lanak osatzeko:

- Literatura lanetan, ez dira izango bost orrialde baino gehiagokoak eta izan daitezke, besteak beste poesiak, ipuinak, entseguak, kazetaritza lanak, fikziozkoak, ez-fikziozkoak, hitz lauz, antzerkia...
- Arte bisualetan: bereizmen altukoak beharko dute izan. Gainera, bideo bat eskatzen dute 3D lanei dagokienez. Izan daitezke marrazkiak, pinturak, grabatuak, argazkiak, zinema/bideoak, ordenagailu artea, zizelkaritza, zeramika, diseinua, artesania, arkitektura...
- Antzezte arteak: ez dira 10 minututik gorakoak izango: Besteak beste izan ahalko dira bertsoak, dantza, musika, opera, antzertia.  magia, hitz solastua, zirko artea, antzerki musikala, mimoa, txotxongiloak...

Parte hartzeko asmoa ekainaren 30erako beharko da adierazi. Bidalketa guztiak online egingo dira eta euren osotasunean uztailaren 31a izango dute azken epea.

- Irakurri deialdia argibide eta xehetasun guztiekin, hemen
- Beka eskatzeko, hemen
- Bidalketa egiteko, hemen
- Aurreko urteetako lehiakideetako batzuk, hemen

- BEO irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da. Dohaintza bat egiteko, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia