euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina, Txile, Peru eta Uruguaiko bikoteak partaide, gaur hasiko da Montevideon XIV. 'Mercomus' Mus Txapelketa

2023/04/12

Mercomus txapelketa Montevideon gauzatuko da aurten, hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxearen eskutik
Mercomus txapelketa Montevideon gauzatuko da aurten, hiriburu uruguaitarreko Euskaro Etxearen eskutik

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Gaur asteazkena, apirilaren 12a, hasiko da Montevideon Mercomus, Mercosurreko Mus Txapelketaren XIV. edizioa. Laugarren aldia izango da hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEa txapelketaren egoitza dela, aurrekoak 1998an, 2015ean eta 2018an izan zirela. Aurten 16 bikote arituko dira, Argentina, Txile, Peru eta Uruguaikoak. Azken hauetatik, hiru Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoak dira eta beste bi Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoak.

Kronogramari dagokionez, gaur, asteazkena, harrera egingo zaie ordezkaritzei aireportuan. America Hotelean checkinga egin ondoren, ongietorria partehartzaileei Euskaroren egoitzan, koktel bat eskainiz. Partidak ostegunean hasiko dira, goiz eta arratsaldeko saioetan. Bazkari eta afari legea Euskaron bertan pasatuko da. Ostiralean partidak goizez izango dira soilik, arratsaldean Carrau upategira bisita antolatu baitute. Txangoa eta ardo dastaketarekin batera, lagunarteko afaria egingo dute bodegan.

Larunbat gauean bururatuko

Finaleko partidak larunbatean jokatuko dira goizeko 9.30etatik aurrera. Ondoren bazkaria Euskaron. Arratsaldean txapelketa paraleloa jokatuko da, finalerdietara sailkatu ez direnentzat. Hego Konoko muslarientzat ezinbesteko hitzordua den Mercomus, larunbat gauean amaituko da afari show batekin eta sari banaketarekin. Antolatzaileek bi kontsulta telefono eman dituzte: +598 99631035 (Juan Carlos Ariztegui) eta +598 99716978 (Fabian Orradre). Zorte on guztioi!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia