euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ane Egia: Ikastola klandestinotik Los Toldos-ko euskal etxera, Argentinan, bizitza osoa euskararen inguruan

2013/04/03

Ane Egia pasaitarra Ane Egia Goienetxea Gipuzkoan jaio zen, Pasaiako Trintxerpe auzoan. Gaztetxotan sartu zen andereño ikastolen mugimenduan eta 43 urtez euskaraz jarraitu du irakasle Euskal Herrian. Klandestinitatea, parrokiapeko lana eta gau eskolak; danborradak, Santa Ageda koruak eta Txabolsotoak herriko jaietan; Korrika, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez... momentu ugari izan dira eta marka sakona utzi diote gaur egun Argentinan bizi den andereño honi. Egun erronka bestelakoa du, euskara irakasle jarraitzen baitu Ane Egiak, oraingoan Euskal Herritik 12.000 kilometrora. Desafio berriak ez du batere kikiltzen euskarari begira baikor baino baikorragoa den Los Toldoseko Oroimenez Euskal Etxeko irakasle berria.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko nekazalturismo edo landa-etxe batean egonaldia zozketatuko dugu!

2013/04/02

Andutza landa-etxea, Ean. (argazkia Nekazalturismo Elkartea)

Euskal Herriko paraje zoragarriak ezagutu nahi badituzu, EuskalKultura.com-ek plana oparitu nahi dizu: Nekaturismo Elkartearekin bat eginik, asteburu bat zozketatuko dugu www.nekatur.net webguneko zuk nahi duzun nekazalturismo edo landa-etxean! Sari paregabe hau irabazi nahi baduzu, bidali zure datuak (izena, herria, herrialdea eta telefono zenbakia) info@euskalkultura.com helbidera apirilaren 22a baino lehen eta zuzenean sartuko zaitugu zozketan.

Gehiago irakurri...


Bihartik aurrera Literaldia jaialdiak euskal literaturaren uzta berria ekarriko du Bartzelonara

2013/04/02

Ohi duen legez, Bartzelonako Euskal Etxeak kartel deigarriekin iragarri du aurtengo Literaldia (argazkia IZiarreta) Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, bihar abiatuko da Literaldiaren aurtengo edizioa. Euskal literaturaren azken emaitzak Kataluniara ekarriko ditu jaialdiak, narrazioa, poesia eta ipuinak musikarekin uztartuz hilaren 27a bitartean. Besteak beste, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe idazleak izango dira hirian, euren lanak --zenbait dagoeneko katalanera itzuliak-- erakusteko. Bihar bertan, Juantxo Skalari musikariak "Mensajes, anti-canciones y poemas de kalle" liburu-diskoa aurkeztuko du, kontzertu batekin.

Gehiago irakurri...


Azaroan Argentinako Euskal Astea bilduko duen Villa Mariako Euzko Etxeak 2013ko urtealdia ireki du

2013/04/02

Urte hasierako jaian euskal etxeko gazteak Ismael Martinez de Alegria lehendakariarekin (argazkiaEE) Urte berezia izango da 2013 hau Villa Mariako euskal etxeko kideentzat. Izan ere, eurak izango dira datorren azaroan aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolatzaileak. Jaiaren datari dagokionez azaroaren 8tik 10era izango da eta programa eta voucher-en prezioak aurrerago jakinaraziko dira. Bitartean Villa Mariako euskal gizataldearentzat garrantzi gutxiago ez duten urteko ohiko jardunak burutzen ari dira euskal etxean. Aktibitateen programari hasiera ematen dion elkarretaratzea egin da, etxeko dantzari, abeslari eta Pilota Eskolako umeak bildurik.

Gehiago irakurri...


Rio Grande do Sul eta Sao Pauloko Casa Basco Brasileira elkarlanean ari dira Brasilen

2013/04/02

Rio Grande do Sul elkarteko hiru kide Bazkaria jatetxean egin zuten afari batean (argazkia RioGrandeDoSulEE) Haritz Aranburu, Rio Grande do Sul-go Euskal Etxe berriko Kultura zuzendaria, Sao Paulon izan berria da eta bisita egin dio Tremembé-n egoitza duen Casa Basco Brasileira elkarteari. Bi euskal etxeak elkarlanean hasteko asmoa agertu dute, eta lankidetza horren baitan euskara klaseak abiatuko dira aurki Rio Grande do Sul estatuko hiriburua den Porto Alegren. Horrez gain, 2013ko Euskal Brasildar Astea Porto Alegren egiteko aukera hausnartzen ari dira.

Gehiago irakurri...


FEVAk Aberri Eguneko mezua zabaldu du Argentinatik, 'ilusioz' ospatzera deituz Euskadin zein Diasporan

2013/03/28

FEVAk 2013ko Aberri Egun mezua zabaldu du Argentinatik Aberria ilusioz ospatzera deituz (argazkia EuskalKultura.com) Aurreko urteetan bezalaxe, Argentinako Euskal Etxeen Federazioak (FEVA) mezua zabaldu du kide dituen euskal etxe, lagun eta komunikabideen artean, Aberri Eguna dela-eta datorren igandean. "Abertzaleok beharrezkoa dugun eguna da hau, jaia, musika, dantza, bilerak, hitzaldiak, euskara eta nolanahi ere nor garen adierazi eta horren lekukotasuna eman dezagun". "Aberri Egun elkargarria opa dizuegu guztioi, geure sentimenduetan sendo eta ikurrinak lagun gure identitatea agertuz", jakin arazi dute. Sortuk, bere aldetik, mezua zuzendu dio propio Diasporari (ikus bideoa).

Gehiago irakurri...


Toki Eder Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du 2013-2015 agintaldirako, Lidia Lucía Lechardoy buru

2013/03/27

Toki Eder Euskal Etxeko zuzendaritza batzordea José C. Paz hiriko Toki Eder euskal etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu zuten martxoaren 24an egindako Batzar Orokorrean, datozen bi urteetarako agintari berriak hautatuz. Toki Ederreko presidente berria Lidia Lucía Lechardoy izango da; presidenteordea, Óscar Ausejo; idazkaria, María Ángeles Oñederra; idazkariordea, Joxe Erostarbe Aranburu; diruzaina, Darío Guillermo Rodríguez eta diruzainordea, Alfredo José Ormazabal.

Gehiago irakurri...


Javier Oteiza da Santa Fe probintziako Zazpirak Bat Euskal Etxe rosariotarreko presidente berria

2013/03/27

Zazpirak Bat euskal etxeko ikurra Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Santa Fe probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du pasa den martxoaren 16ko Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Javier Oteiza hautatu du presidente, eta harekin batera arituko dira Fernanda Fignioni Múgica, lehendakariorde, eta Alicia Igarazabal, idazkari, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Atxagaren Unibertsora hurbildu dira egunotan ehundaka madrildar, Etxepareren programari esker

2013/03/27

Bernardo Atxaga idazlea, astelehenean bere poesiari buruz solasean Madrilen, "Atxagaren Unibertsoa" zikloaren baitan (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutak antolatuta, iragan martxoaren 20ean abiatu zen Madrilen "Atxagaren Unibertsoa" izeneko kultur egitaraua. Ekimenaren helburua Bernardo Atxaga idazlearen lanen atzerabegirakoa egitea da, "Obabakoak" eleberri ezagunaren 25. urteurrenaren karira. Atxaga egungo euskal idazlerik ezagunena da eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Madrilen egiten ari den egitarau honi esker idazlearen zaleak haren unibertsoan sakontzeko aukera paregabea dute, eta ekitaldiak harrera oso ona ari dira izaten. Apirilaren 7an amaituko da ziklo berezi hau.

Gehiago irakurri...


Sandra Estarrona artista gasteiztarra da Valparaisoko Eusko Etxea edertzen duen muralaren egilea

2013/03/27

Sandra Estarrona Valparaisoko euskal etxean egin duen muralaren aurrean (argazkia RAraya) Sandra Estarrona gasteiztarra Arte Ederretako ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, baina aurten Txilen ari da ikasten, nazioarteko truke bati esker. Viña del Mar-en Sandra Valparaisoko Euskal Etxearekin harremanetan jarri zen eta, elkarteko presidente Archibaldo Uriartek gonbidatuta, mural bat margotu du egoitzako horma batean. Rubila Araya kazetariak euskal artista gaztea elkarrizketatu du, Txilen bizitzen ari den esperientzia eta artea hizpide, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia