euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi gaueko egonaldia lortu nahi duzu Euskal Herriko nekazalturismo edo landa-etxe batean?

2013/04/10

Jesuskoa landa-etxea, Zumaian (argazkia, Nekatur) Gogoratu zozketa paregabea dugula martxan! EuskalKultura.com-i esker Euskal Herriko paraje zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu. Nekaturismo Elkartearekin bat eginik, bi gau zozketatuko ditugu zuk nahi duzun www.nekatur.net webguneko nekazalturismo edo landa-etxean! Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, bidali zure datuak lehenbailehen info@euskalkultura.com helbidera zozketan parte hartzeko!

Gehiago irakurri...


"Euskalbollywood" parodia garaile, Madrilgo euskara ikasleen film laburren lehiaketan

2013/04/10

Epaimahaia eta lehiaketa irabazi zuen taldea (argazkia MadrilEE/HABE) Pozik dira Madrilgo Euskal Etxean iragan astean egin zen film laburren lehiaketarekin, ez bakarrik erantzuna aparta izan delako, bertan aurkeztutako lanek maila bikaina erakutsi dutelako ere baizik. "Oso ondo eginak zeuden denak, eta irabazlea, "Euskalbollywood" delakoa, oso barregarria zen, gainera!", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Julio Elejaldek. Hamar labur aurkeztu ziren orotara, eta Euskara txokoko txikiek ere egin zuten berea, hamaikagarrena.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak eta Asier Vallejo eta Sara Pagola agintarien aurkezpen ofiziala apirilaren 20an FEVAn

2013/04/10

2010an hautatutako FEVAko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com) FEVAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira apirilaren 20an burutuko den Ohiko Biltzar Orokorrean, tartean bi lehendakariorde. Zerrenda bakarra aurkeztu da horretarako. Biltzarraren egunean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateentzako Zuzendari berria den Asier Vallejo eta Argentina-Mercosurrerako Ordezkari berria den Sara Pagola FEVAko kideekin bilduko dira bilera bukatzean. Argentina bisitatzeaz gain, Txile, Uruguai eta Brasil ere b isitatuko ditu Asier Vallejko Hego Amerikarako bere lehenengo bira ofizialean. Uruguai eta Brasilerako bidaia Sara Pagola lagun egingo du.

Gehiago irakurri...


Azken hilabetea duzu EKEk eta Azkue Fundazioak sustatzen duten Irudimena lehiaketan parte hartzeko

2013/04/10

Irudimena lehiaketa hirugarren edizioa du aurten Datorren maiatzaren 15ean amaituko da Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duten "Irudimena" sormen lehiaketan parte hartzeko epea. Hirugarren edizioa du lehiaketak eta, oraingoan, proposamena zera da: Euskal Herriko soinuak oinarri hartuta, sorkuntza berri bat egitea. Sorkuntza hori izan daiteke soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.

Gehiago irakurri...


Giro bikaina eta lehia handiko partidak Limako Mercomus 2013 txapelketan: Txileko muslariak garaile

2013/04/09

Mercomus 2013ko garaile: Txileko ordezkaritzako muslariak eta laguntzaileak (argazkia LimaEE) Iragan larunbatean amaitu zen Mercomus 2013 mus txapelketa, Limako Euskal Etxeak antolatuta. Lehia handia izan da edizio honetako partidetan, eta azkenean, Txileko ordezkariak, Jorge eta Lukas Oyarzun aita-semeak, izan dira garaile. Bigarren postuan sailkatu zen Argentinako bikotea, Jose Luis Macchik eta Rolando Biascok osatua. Hirugarren postua, berriz, etxean gelditu zen, Peruko ordezkari Jose Luis Lopezek eta Carlos Lombardik eskuratu baitzuten (bikote hau izan zen iaz Txileko Santiagon egin zen Mercomuseko irabazlea).

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak BOGA online euskara ikastaroa abiatu du

2013/04/09

Gure Txoko elkarteko zuzendaritza eta Sonia Hernandez euskara irakaslea, HABEko teknikari Kinku Zinkunegirekin egin zuten bileran (argazkia ValladolidEE) Martxa polita hartu du azkenaldian Valladolideko Gure Txoko elkarteak eta, apurka apurka, azaleratzen ari dira urteetako lan isilaren emaitzak. Horien artean aipagarriak dira elkartearen euskara klaseak, Sonia Hernandez irakaslea buru delarik, eta baita iragan astean abian jarri zen ikastaro berria ere: BOGA online metodoa, euskara etxetik ikasteko aukera ematen duena. Eskaintza berri honekin batera, elkarteak nagusientzako klase presentzialak eta haurrentzako euskara taldea ere sustatzen ditu.

Gehiago irakurri...


Errekorra Eusko Aterpean: 300dik gora ano salduak; nahigabea Gabi Itcea, 38 urte, tupustean hil delarik

2013/04/09

Eusko Aterpea-ko lehendakaria den Juan Itcea Andres eta Ignacio semeekin lanean (fotoEE) Euskal Etxearen diru sarrera garrantzitsuetakoa da. Hirugarren urtez jarraian, janari salmentarekin hasi dira aurten ere Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea-ko lagunak. 2013ko hasiera honetan, baina, bezeroen eskaera inoiz baino handiagoa izan da eta 300 gora ano saldu dituzte. Hau Aste Santuan, egun batzuk beranduago, apirilaren 4ean, etxeko partaide eta lankide fin zen Gabriela Elizabeth Itcea-ren heriotzaren berriak Eusko Aterpea hunkitu baitu. Apirilaren 14rako, Aberri Eguna ospatzeko eginiko deia bertan behera geratu da. Dolumin zintzoenak familia eta lagunei.

Gehiago irakurri...


Bizitasuna eta alkartasuna Cañuelasen Aberri Eguneko VII. topaketan, Euskadiko Ordezkari berria ere bertan

2013/04/08

Cañuelasko Aberri Eguneko dantzaldia bukatutakoan gazteek kalejira bat osatu zuten (argazkia EuskalKultura.com) Ehun bat dantzari euskal-argentinar bildu ziren joan den asteburuan Cañuelasen bertako Aberri Eguneko hitzordura. Topaketak, ordea, kutsu gazi-gozoa ere izan zuen Buenos Aires probintziako hiriburuan gertatutakoa dela-eta, historiako uholde larrienak bizi baititu La Plata hiriak, 51 hildako eta ehundaka kaltetu eraginez. Alkartasun zeinuak islatu ziren plazan eta baita Argentinara iritsi berria den Sara Pagola Euskadiren Ordezkariak Cañuelaseko Marisa Fassi alkatearekin izan zuen bileran ere. Urtero bezala EuskalKultura.com bertan izan zen, irakurleekin konpartitu nahi duen segidako kronika egitearren.

Gehiago irakurri...


Txileko Gure Etorkia kultur taldeak Aberri Eguneko jai alaia egin zuen San Cristobal mendian

2013/04/08

San Cristobal mendian Aberri Eguna ospatu zuen Santiagoko euskaltzale taldea (argazkia RRiquelme) Iragan martxoaren 31n Santiagoko Gure Etorkia elkarteak laguntalde mardula bildu zuen Txileko hiriburuan, Aberri Eguna ospatzeko. Ohi duenez, elkarteak San Cristobal mendatera igoera egin zuen, eta hango Eusko Enparantza delakoan, egin ziren ospakizunak, Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan. Ekimenera bildu ziren, besteak beste, Rafael Kutz, Euskadiko Ordezkaria Txilen; eta Rossana Arza, "Colectividad Vasca de Chile" euskal etxeko presidentea.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen eta bertako Jazoera buletinak bloga abiatu du sarean

2013/04/08

Eusko Etxea elkarteko Aberri Egunera 200 lagundik gora bildu ziren (argazkia CaracasEE) Berrehun lagundik gora bildu ziren iragan martxoaren 31n Caracaseko Euskal Etxean Aberri Eguna ospatzeko. Festa hau Venezuelako euskal gizataldearen hitzordu nagusienetakoa da, eta horrela izan da urtero, 1939an gudako erbesteratuak heldu zirenez geroztik. Pedro Arriaga Aguirrek eguneko kronika eta argazkiak partekatu ditu EuskalKultura.com-eko irakurleekin. Halaber, Jazoera buletinaren blogaren sorreraren berri ere ematen du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia