euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fractal gogoeta aldizkari mexikarrak ETA ondoko Euskadiri buruzko monografikoa plazaratu du

2013/04/15

Fractal gogoeta aldizkari mexikarraren azala Ekitaldi berezia egingo da bihar Mexiko DFko Euskal Etxean; izan ere, bertan aurkeztuko da Fractal aldizkariaren azken zenbakia. Gogoeta hiruhilabetekari mexikar honek ETAren ondoko Euskal Herriari buruzko ale monografikoa plazaratu du eta euskal elkartea aukeratu du berau ezagutzera emateko gune aproposena bezala. Aurkezpenean aldizkariaren zuzendari Ilan Semo eta ale honen koordinatzaile Joseba Buj izango dira, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguneko ospakizun gehiagoren berri Argentinan: Laprida, Olavarria, Arrecifes, Bariloche, San Miguel...

2013/04/15

Pazko Igandean gorriz, berdez eta zuriz margotuta agertu ziren Arrecifeseko kaleak (argazkiaEE) Urtero bezala, Euskal Herriarekiko engaiamendua berritu dute Argentinako hainbat euskal etxek Aberri Eguneko ospakizunen baitan. Euskal etxe eta ospakizun asko dira, eta ezin guztiak hemen aipatu, ezta hainbat artikulu idatzita ere. Esan dezagun, dena den, ekintzak mota askotakoak izan direla, euskal egoitzetan edota kalean eta komunitateari begira. Datei dagokienez, martxotik apirileraino egin izan dira. Datozen lerroetan, argazkiz hornituta, horietako batzuk, honako hiri eta herrietan eginak: Buenos Aires (Lizarraenea), Olavarria, Laprida, Arrecifes, San Miguel, Cordoba (Gerora) eta Bariloche.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrek apirilaren 27an egingo dute XVIII. Topaketa, Galdakaon

2013/04/12

EuskalKultura.com 2011ko bazkarian izan zen (argazkia EuskalKultura.com)Euskal Venezuelako euskal diasporarekin harremana duen lagun taldeak urteroko euskal-venezuelarren topaketa datorren apirilaren 27a arte atzeratzea erabaki du aurten. Amaya Zenarutzabeitia antolatzaileak azaldu duenez, aldaketa honen arrazoia, "14ko asteburuan Venezuelako hauteskundeetarako botoa ematera Bilbora etorri behar dutenei bi asteburutan segidan erz etorraraztea" da, asteburu bat tartean utziz. Bilkura Galdakaon egingo da, urtero legez, eta aspaldiko lagunak elkar agurtzeko eta Venezuelako istorioak gogoratzeko aukera ederra izango da, otordu goxo baten inguruan.

Gehiago irakurri...


Euskararen alde "Nik ere putz eginen dut!" kanpainarekin bat egiteko gonbitea egin diote Diasporari

2013/04/12

Bernart Etxepare eskolako bi haur euskararen alde putz egiten! (argazkia www.gurejaia.info) Iruñeko Bernart Etxepare eskola publikoak "Nik ere putz eginen dut!" kanpaina jarri du abian, euskararen aldeko mezua zabaltzeko. Eskolako ikasleek, irakasleek eta Euskal Herriko pertsonaia ezagunek bat egin dute jada kanpainarekin eta, orain, arduradunek Diasporako euskaldunei ere egitasmoarekin bat egiteko gonbitea luzatu diete. Parte hartzea oso erraza da; nahikoa da bideo labur bat grabatzea "Nik ere putz eginen dut!" esanez, eta ondoren putz egitea. Animatu, eskolako haurrek ikus dezaten euskarari hatsa emanez noraino hel daitekeen gure hizkuntza!

Gehiago irakurri...


Euskal zapore eta soinuak bateginik Rosarion Itziar Aguirre chef-a eta Anne Etchegoyen kantaria medio

2013/04/12

Anne Etchegoyen kantari donapaleutarra eta Itziar Aguirre ched rosariotarra. Sukaldaritza menperatzearekin batera, xarmantki mintzo du Itziarrek euskara. Bata Rosario bertako euskalduna (Aguirre) eta bestea Donapaleutik etorria, Nafarroa Beherean (Etchegoyen). Sukaldaritza eta musika izango dira Rosarioko Ros Tower hotelean burutuko den ikuskizuneko protagonistak. Euskal kulturaren omenezko gauean, Itziar Aguirre chefak eta Anne Etchegoyen abeslariak euren artea zuzenean eskainiko diete bildutako lagunei. Hitzordua apirilaren 19an, Rosarioko Ros Tower hotelean. Baina Etchegoyenen beste bi emanaldi ekainiko ditu Argentinan datorren astean: apirilaren 18an Buenos Airesen, eta apirilaren 20an Zazpirak Bat euskal etxe rosariotarrean, Aberri Eguneko ospakizunaren baitan.

Gehiago irakurri...


Zortzi euskal film emango dituzte Amsterdameko "Epa! Film Week" zinemaren astean

2013/04/11

Epa! Film Week webgunea Amsterdam euskal zinemaren erakusleiho bilakatuko da apirilaren 30etik maiatzaren 6ra. Epa! Film Week-ek Euskal Herrian ekoitzitako zortzi film eta hainbat film labur emango ditu Herbeheretako hiriburuan, bi gazteren ekimenez. Gogotsu eta ilusio handiz ari dira lanean euskal zinemaren aste hau arrakastatsua izan dadin eta datorren urtean ere Amsterdameko zinema aretoetan euskara entzun dezagun.

Gehiago irakurri...


"Longmire" telesail estatubatuarrak 100 estra euskaldun behar ditu Santa Fen grabatuko den atal baterako

2013/04/11

A&E telebista kateak ematen du "Longmire" telesaila "Longmire" telesaila Craig Johnson idazle estatubatuarrak sortu zuen Wyoming-eko sheriff-ean oinarritua da. Euskal jatorridun lagun asko ditu sheriff honek eta telesailaren sasoin berrian euskal jaialdi bat agertuko da. Hori dela eta, ekoizleak ehun bat euskaldunen bila ari dira, apirilaren 19an Santa Fen grabatuko den ataleko eszena batean estra gisa agertzeko. New Mexicoko Euskal Etxeko presidente Blas Uberuagak zabaldu du deialdia estatu horretako eta inguruko euskaldunen artean.

Gehiago irakurri...


FEVAk euskal dantza tailerra antolatu du Pergaminoko Lagun Onak EEarekin batera, apirilaren 27 eta 28an

2013/04/11

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko dantzariak artxiboko argazki batean. Euskal Argentinar Erakundeen federazioak (FEVA) Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearekin batera Buenos Aires probintziako herri horretan apirilaren 27 eta 28an antolatu duen euskal dantza tailerrean parte hartzera deitu die "dantza zuzendariei edo euskal etxeetan irakastera prest dauden dantzari aurreratuei". Izen-emateak apirilaren 19aren aurretik behar dira egin. Bestalde, federazioak buruzagientzako formakuntza ikastaro berri bat egingo du maiatzaren 11ean Rio Cuarton, Cordoban, xehetasunak aurki adieraziko dituela, esan du.

Gehiago irakurri...


Bi euskal film luze saritu ditu Nantesko Zinemaldiak: "Emak bakia baita" eta "Miel de naranjas"

2013/04/11

Urtero legez, Nantesko Zinemaldiak leku zabala eskaini dio euskal zinemagintzari, "La Fenetre Basque" atalarekin. Aurten, horrez gain, bi euskal filmek saria jaso dute jaialdian: Oskar Alegria iruinsemearen “Emak bakia baita" filmak Dokumental Onenaren saria eskuratu du, eta Imanol Uriberen "Miel de Naranjas" lanak Ikusleen Saria. Etxepare Institutuak euskal film horien partehartzea sustatu du eta Aizpea Goenaga, erakundearen zuzendaria, bertan izan da.

Gehiago irakurri...


118 urte bete berri dituen Buenos Airesko Iparraldeko EEak hitzaldia eskainiko du gaur Aberri Egunaz

2013/04/11

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideak euskal dantzari (argazkiaIEE) 118 urte bete berri dituela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo 'Centro Vasco Francés' --gaztelaniaz ere bi izenak erabiltzen ditu-- Argentina eta mundu osoko euskal etxe zaharrenetako bat da. Urtebetetzea ospatzeko, erakundeko Kultura Azpibatzordeko kideak bildu eta topa egin zuten. Kultura gaiak kezka eta ardura dituen taldeak, 2013an zehar garatuko dituen ekimenen egitaraua jakinarazi du aste honetan. Abiapuntua, gaur bertan, Aberri Egunari buruzko hitzaldi batekin, euskal etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia