euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxeak kantu artean eta giro ederrean ospatu zuen aurtengo Aberri Eguna

2013/04/26

Limako Euskal Etxeko abesbatzak Aberri Eguneko meza elizkizunean parte hartu zuen (argazkia LimaEE) Aberri Egunaren ospakizuna iragan igandea arte atzeratu zuten Limako Euskal Etxeko bazkideek, ordura arte Hego Ameriketako euskal elkarteen MercoMus Txapelketan buru-belarri murgilduta izan zirelako. Ohi baino beranduago izan bazen izan bada ere, Limako Euskal Etxeak ez zuen Aberri Egunaren hitzordua galdu nahi izan eta, azken 27 urteotan bezala, lagun arteko bazkari eta elkarretaratze batekin ospatu zuen. Aurretik, meza elizkizuna eman zuen Miguel Irizar apezpiku euskaldunak, elkarteko abesbatzaren kantuek lagunduta.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Beltran musikariak Bruselan aurkeztu zuen azaroan Belgikan egingo duen bira

2013/04/25

Juan Mari Beltran musikaria asteartean Bruselan eman zuen kontzertuan (argazkia Irekia) 30 kontzertu inguru emango ditu azaroan Juan Mari Beltran musikariak Belgikan, Etxepare Euskal Institutuak eta Jeunesses Musicales elkarteak lankidetzan antolatu duten biraren baitan. Elkarte belgiarra herrialde honetako kultur munduan oso ezaguna da, eta, bere eskutik, Beltranek 20 kontzertu emango ditu eskolatan, eta publiko helduago bati zuzendutako beste 10 kantaldi antzoki eta kultur zentroetan. Beltranek bira aurkezteko kontzertua egin zuen asteartean Bruselan, Ander Barrenetxea (txalaparta eta perkusioa) eta Andoitz Antzizar (trikitixa eta ahotsa) musikariekin batera.

Gehiago irakurri...


"Andrea" eleberrian Brasilgo pilotazaleen istorioak bildu ditu Arantxa Ugartetxea donostiarrak

2013/04/25

Pilota partida bat Sao Pauloko Club Atletico Paulistanoko frontoian (argazkia AUgartetxea) Brasilgo euskal Diasporarekin harreman sakona du Arantxa Ugartetxea donostiarrak; izan ere, zortzi urtez bizi izan zen Sao Paulon 80. hamarkadan. Garai hartan ezagutu zuen hiriko Club Atlético Paulistano, euskal pilotazale amorratu talde batek osatua. Brasildar hauek zesta puntarekin duten grinak eta pasioak inspiratuta, Arantxak eleberrira bildu ditu herrialde honetako pelotariek bizi izan dituzten abenturak eta istorio harrigarriak. "Maite dute zesta puntaren ikusgarritasuna, pilotak otarra jotzen duenean egiten duen soinua", azaldu digu Arantxak.

Gehiago irakurri...


Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak bere aldizkariaren zenbaki berria bertsio digitalean kaleratu du

2013/04/25

Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxearen aldizkariaren 23. zenbakiko azala Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak bere buletinaren 23. zenbakia plazaratu du berri du. Aldizkaria bi formatutan eskura daiteke oraingoan, paperezko edizioan eta formato digitalean. Hala ere, eta bidaltzeko kostuak ekidite aldera, sareko bertsioa bultzatu nahi dute euskal etxekoek. Apirileko ale honetarako hautatutako gai nagusia Leitza da eta azaleko argazkiak eta artikulu nagusiak Nafarroako herria dute protagonista. Euskal etxean berehala burutuko diren ekintzak ere iragartzen ditu buletinak, horien artean, Ohiko Biltzar Orokorra (gaur), Euskara klaseak eta Zine Zikloa.

Gehiago irakurri...


Euskadiren etorkizuna Europarekin lotuta dagoela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Bruselan

2013/04/24

Iñigo Urkullu lehendakaria adierazpenak egin zituen Bruselako euskal komunitatearen aurrean. Entzuleen artean dira Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Marta Marin, Euskadiren ordezkaria Bruselan (argazkia Irekia) Iñigo Urkullu lehendakaria Bruselako euskal komunitatearekin bildu zen atzo, "Europaren bihotzera" egin duen lehen bidaia honetan. Ekitaldira bildu zirenen artean Europako erakundeetan lanean diharduten euskal politikari eta teknikariak izan ziren, baita Bruselako Euskal Etxeko ordezkariak ere. Bidaiaren lehendabiziko egunean Urkullu Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durão Barrosorekin bildu zen; gaur Europar Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyrekin egingo du topaketa.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 40 eta 90. belaunaldi arteko etxeko dantzariak bildu zituen topaketa batean

2013/04/24

Garai eta adin guztietako Necocheako dantzariak dantzan bilduta (argazkiaEE) Etxeko belaunaldi guztietako dantzariak gonbidatu zituen Necocheako euskal etxeak Dantzari Ohien Jaian parte hartzera. Proposamena oso arraskatsua suertatu zen eta azken sei hamarkadetan Euzko Etxea-ko dantza taldeetako kide izan zirenak elkarretaratze hunkigarri batean bildu ziren. Festarako, gainera, arropa eta argazki erakusketa eta galdera-erantzun jolasa prestatu zituzten antolatzaileek. Topaketaren baitan, oroigarri berezi bat eskuratu zitzaien dantzari ohi guztiei. Gaua berandu arte luzatu zen erromeria giroan.

Gehiago irakurri...


Alain Urrutia artista bilbotarrak "Gazing again" erakusketa inauguratuko du ostiralean Beijing-en

2013/04/24

"Gazing agian" erakusketaren irudi bat (argazkia Alain Urrutia) Beijingo MA Studiok, Etxepare Institutuaren babesarekin, sustatutako "Goazen Txinara!" arte bekari esker, Alain Urrutia margolari bilbotarra Txinan izan da lanean bi hilabetez. Orain, bertan eginiko lanekin bakarkako erakusketa eskainiko du Beijing-en, ekaina bitartean. Programa honetako bekadun batek Txinan bakarkako erakusketa egiten duen lehen aldia da. Inaugurazio ekitaldia ostiralean egingo da.

Gehiago irakurri...


Caracasko Beatriz Elguezabalentzat izan da EuskalKultura.com-ek zozketatu duen bi gaueko egonaldia. Zorionak!

2013/04/23

Lamaino Etxeberri landa-etxea, Bergaran (argazkia: Nekatur) Venezuelatik Euskal Herrira bidaiatuko du Beatriz de Elguezabal Aristizabalek Euskal Herriko landan bi gaueko egonaldiaz gozatezko, bera izan baita EuskalKultura.com-ek Nekazalturismo Elkartearekin lankidetzan antolatutako zozketaren sariduna. Bi gau, gosaria barne, igaro ahal izango ditu Beatrizek www.nekatur.net webgunean aukeratutako nekazalturismo edo landa-etxean. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunen Aberri Eguneko ospakizun gehiago: Las Vegas, San Salvador, Montevideo...

2013/04/23

Amaya Beristain eta bere ilobetako bi, Las Vegaseko euskal etxearen Aberri Egunean (argazkia LasVegasEE) Diasporan zehar euskal etxe eta euskaldun talde askok Euskal Herrian baino geroago egin ohi dituzte Aberri Eguneko ospakizunak eta beraz oraindik ere zenbaiten berri ari da heltzen geurera. Estatu Batuetan, esaterako, Las Vegas hiriko Lagun Onak euskal etxeak hilaren 14ean egin zuen Aberri Eguneko jaia, Red Rock Canyon Parkean antolatu zuten piknik batekin. Aldiz, El Salvadorren, euskaldun talde batek Aberri Egunaren ospakizunaren baitan omenaldia eskaini zion euskaldun bati, Marta Gonzalez internazionalistari. Montevideon, Euskal Erria Euskal Etxekoek 101. urteurrena ospatu zuten Aberri Egunarekin batera.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Ibon Mendibelzua izendatu du Euskadiren Ordezkari Mexikon

2013/04/23

Ibon Mendibelzua (erdian) Euskadiren Ordezkari zenean Bruselan (argazkia Artechmedia.net) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzo Gasteizen eginiko bileran --astelehenera aurreratua Urkullu lehendakaria Bruselan baita gaur, europar hiribururako bere lehenenego bidaia ofizialean-- Ibon Mendibelzua Madariaga Euskadiren Ordezkaria Mexikon izendatu zuen. Izendapen honekin, Jaurlaritzaren bulego mexikarrak Ibarretxerekin zeukan Ordezkaritza maila berreskuratzen du, Patxi Lopezen gobernuarekin New Yorkeko Ordezkaritzaren menpe jarria baitzen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia