2013/05/03

Ekintza gastronomiko bikoitza burutuko da gaur gauean La Platan, bertako Lazkao jatetxean. Batetik, ‘Berissoko zaporeak’ liburua aurkeztuko du Stella Loholaberry egileak tabernako arduradunak gonbidaturik. Baina segidan liburura biltzen diren Euskal Herriko errezeta batzuk prestatuko dira afarian dastatzeko. Gogora dezagun Stella Loholaberry-ren eta Antonio Ortiz-en ‘Berissoko zaporeak’ birrtan argitaratu dela -2002an eta 2012an- eta hamar urte hauetan bi sari jaso dituela dagoeneko.
Gehiago irakurri...
2013/05/03

Apirilaren hondarrean Gernikaren Bonbardaketaren 76. urteurrena munduko euskal etxeetan barrena gogoratu zen, nazien hegazkinek suntsitu zuten herriko biktimen oroimenez egin ziren ekitaldiei esker. Asko eta asko Argentinan egin ziren --artikulu bereiziki batean jasoko ditugu-- baina beste hainbat ere egin dira, tartean, esaterako, Alemanian, Kolonbian eta Uruguaien.
Gehiago irakurri...
2013/05/02

Hemen da jada AEBetako euskal etxeen picnic-en sasoia: larunbat honetan hasiko da, Fresno Basque Club elkarteko 36. Euskal Jaialdiarekin. Datozen hilabeteetan Estatu Batuetako txoko guztietara helduko dira jaialdiak, urriaren amaiera arte luzatuko den egutegian. Aurten egingo diren ekitaldien artean aipagarriak dira, besteak beste, Elkoko Basque Festival-a (uztailaren 5etik 7ra), NABOren bilkurarekin egingo dena; Kantari Eguna, abuztuaren 10ean Gardnerville-n; eta New Yorkeko Euzko Etxearen Mendeurreneko Gala, urriaren 13an.
Gehiago irakurri...
2013/05/02

Proiektua martxan da eta hiru erakundetan ematen ari da tailerrak: Buenos Aireseko Eusketxe eta Nafar Etxean eta San Nicolaseko Euskal Etxean. Orain, eta proposamena zabaltzeko asmoz, webgunea sortu du musikariak eta berarekin kontaktatzera gonbidatu ditu interesa dutenak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik musika ezagutzarik ezta musika tresnak edukitzea ere. Besteak beste ikasgai dira txistua, txirula, alboka, silbotea, panderoa, txalaparta eta danbolinak eta proiektuaren helburua dantzariak laguntzeko musika taldeak sortzea ere bada.
Gehiago irakurri...
2013/05/02

Concordiako Gazte Lurra taldeko dantzariek, Argentinako Entre Ríos probintzian, Euskal Herriko dantza, istorio eta kontaketak biltzen dituen emankizuna eskaini zuten iragan ostiralean, apirilaren 26an, Entre Ríos probintzian bertan baina Uruguay ibaian behera dagoen Concepcion del Uruguay-n, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak gonbidatuta. Ia ordu t'erdi iraun zuen saioa Mariano Silva Torrea Concordiako euskaltzale ezagunak aurkeztu zuen eta 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriuma izan zuen gertaleku.
Gehiago irakurri...
2013/05/02

Batzar Nagusia egin du eta Zuzendaritza Batzordea berritzeko zatikako hauteskundeak gauzatu ditu Coronel Dorregoko Denak Elkarrekin Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarreko hegomendebaldean, batzorde berriko lehendakari Juana Isabel Errazquin-ek segitzen duela eta berarekin lankide Beatriz Claverie, lehendakariorde; Velia Olavarria, idazkari; eta Ana Maria Claverie, diruzain.
Gehiago irakurri...
2013/05/01

Bisita egin du Saladillon, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bertako alkate Carlos Gorositok herriko euskal elkartearen egoitzara eta Itxaropen Euskal Etxeko lehendakari Hector Altamirak eta Zuzendaritza Batzordeko lagunek errezibitu dute. Ekitaldi berean Gorositok Euskaditik heldutako Aratz Arregi eta Ugaitz Iturbe bisitariak ere agurtu ditu, Saladilloko Cicaré Helicópteros enpresako ordezkariak Europan. Itxaropen euskal etxe saladillotarra ekimen puxanta da, aktiboa herrian, poliki poliki eta zatika, udala ere lankide egoitza eraikitzen joan dena.
Gehiago irakurri...
2013/05/01

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-Euskal Ikasketen Zentroak bihar hasiko du aurtengo Nazioarteko Mintegia, "Beyond Guernica and the Guggenheim: Relations between Art and Politics from a Comparative Perspective" izenburupean. Mintegia larunbata arte luzatuko da eta nazioarteko adituak bilduko ditu gaur egungo artearen eta polikaren arteko harremana aztertzeko. Mintegiaren antolatzaile dira Adelina Moya eta Jesus Arpal (William Douglass Scholar ikerketa bekadunak) eta CBSko irakasle Zoe Bray.
Gehiago irakurri...
2013/04/30

Argentina dira egunotan Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga eta Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi, herrialde honetako euskara eta kultura arloko eragileekin zenbait bilera egiteko asmoz. Atzo, esaterako, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan eta Juan de Garay eta Laurak Bat elkarteekin izan ziren, besteak beste. Gaur La Platako Unibertsitate Nazionalean euskara eta euskal kultur irakurletzako ikasleekin topaketa egingo dute.
Gehiago irakurri...
2013/04/30

Asier Vallejok, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, iragan larunbatean amaitu zuen Brasilen Hego Ameriketara egin duen lehen bidaia ofiziala. Biraren balioespena baikorra da; izan ere, hamar eguneko egitarau trinkoan Txile, Argentina, Uruguai eta Brasilgo euskal elkarteekin harremanak sustatzeko aukera izan du. Brasilen, bidaiaren azken txanpan, Sao Pauloko bi euskal etxeekin eta Rio Grande do Sul estatuko elkarte gaztearekin bildu zen Vallejo. Aurretik, Uruguaien, herrialde honetako elkarteen ordezkariekin hartu-emana izan zuen eta Montevideoko alkatearekin ere bilera egiteko aukera izan zuen.
Gehiago irakurri...