2013/05/24

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatu zuen iragan maiatzaren 11 eta 12an egin zen estatu espainiarreko Euskal Etxeen 2013ko Mus Txapelketa. Bartzelonako ordezkariak, Norberto Rodriguez eta Andres Fernandez, izan ziren garaileak eta, horrenbestez, Txilen egingo den Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketan parte hartuko dute. Bestalde, igandean Valladoliden egin zen ere estatuko euskal etxeen federazioaren urteroko bilkura. Bertan aipatu ziren gaien artean, aurtengo diru-laguntzek izan ditzaketen murrizketak eta datozen ekitaldi eta egitasmoak.
Gehiago irakurri...
2013/05/24

Eskualdeko euskal etxe guztiak ezagutzeko asmoa du Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkariak eta helburu hori betetzen hasia da jadanik. Jose C. Pazeko euskal etxera egindako bisitan, hitzaldi bat eskaini eta Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren inaugurazioan hartu zuen parte Eusko Jaurlaritzaren mandatariak. Egun berean, Aberri Eguna ere gogoratu zuten Toki Eder-ekoek, Sara Pagola lagun. Jose C. Paz-eko euskal etxeko kideekin eginiko lehenengo elkarretaratzean, hiriko eta bertako agintariekin bildu zen Ordezkaria.
Gehiago irakurri...
2013/05/23

Nazioarteko ibilbide polita egiten ari da Oskar Alegria iruinsemearen "Emak Bakia" dokumentala. Azken emanaldiak Kalifornia aldean egin dira; hasteko San Francisco International Film Festival delakoan, eta ondotik, hiri estatubatuarreko Basque Cultural Center-en. Dokumentalak Lapurdiko kostaldeko etxe misteriotsu baten bila eginiko bidaia du abiapuntu, eta zuzendaria pozik agertu da euskal etxeko emanaldira Iparraldeko euskaldun asko bildu zirelako. Hurrena, Liman eta Sydney-n izango da ikusgai.
Gehiago irakurri...
2013/05/23

Erakundea bizirik mantentzen dutenak omentzeko asmoarekin ezarri zuen ‘Bazkide Eguna’ Buenos Aires probintziako Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak. Proposamenak oso harrera ona izan zuen komunitatean eta jende anitz bildu zen 2011 eta 2012ko ospakizunetan, saridunekin momentu berezi hori partekatzeko. 2013 honetan ere partaidetza handia espero dute, hitzordua ekainaren 9an. Etxe Alai-k jakinarazi du, bestalde, ireki berria dutela euren Facebook-eko kontua.
Gehiago irakurri...
2013/05/22

15 urte bete ditu Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak eta ehun bat lagun bilduz ospatu zuen joan den asteburuan. Geroari begira behar bezala ospatzeko, aktibitate handiko urtea iragarri dute 2013a. Hileroko nerabeentzako topaketak, hiriko Gizataldeen Festa, Urdaiazpiko Jaia… hainbat ekitaldi interesgarri egingo dituzte urtean zehar. Hauez gain, astero ematen dira euskal etxean euskara eta dantza klaseak. Eta gauza txiki askok ekartzen dutela aurrerapena pentsatuta, egoitza hobetzen ere nabari zaie mugimendua: joan den larunbateko festan, komun berriak inauguratu ditu euskal etxeak.
Gehiago irakurri...
2013/05/22

Kaliforniako Santa Barbara unibertsitateak (UCSB) Iberiar Ikasketen Mintegi bat egin zuen iragan astean eta euskal gaiek tartea izan zuten bertan. Batetik, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik iberiar ikasketen egoerari buruzko hitzaldia eman zuen eta, bestetik, Unai Nafarrate, UCSBko ikaslea, eta Diana Palenzuela euskara irakurlea euskal komukibideei buruz eta Euskal Herriko hezkuntza elebidunari buruz aritu ziren.
Gehiago irakurri...
2013/05/21

Egiari zor, ez dugu egiten EuskalKultura.com-ek antolatzen dituen zozketetako irabazleen segimendurik. Saria euren etxeetara helarazi eta hor geratzen gara. Oraingo artikulu honetan, zozketa horietako bi irabazle ekarri ditugu aipagai: argazki kamera dotorea bereganatu zuen Maitena Etcheverry, La Plata Argentinakoa; eta asteburua Euskadiko landetxe batean bereganatu zuen Beatriz de Elguezabal, Caracas Venezuelakoa dira eurak.
Gehiago irakurri...
2013/05/21

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Dublinen izan zen iragan astean, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Estatu Batuak sustaturiko topagunea da foroa, nazioarteko diasporen eta euren sorterrien arteko harremanak eta ekimenak, ekonomikoak zein gizartekoak, bultzatzea helburu duena. Topaketaren baitan, Vallejoren taldeak zenbait herrietako esperientziak aztertu ditu, hala nola Irlanda eta Eskoziakoak. Bi herrialde hauek inbertsioak eta hainbat ekimen gauzatu dituzte AEBetako irlandar eta eskoziar diasporekin lankidetzan. Jarraian, Deia egunkariak Vallejori egin dion elkarrizketa laburtu eta euskaratu dugu.
Gehiago irakurri...
2013/05/21

Mar del Platako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Centro Navarro del Sud' Nafar Etxe historikokoak -- 'Sexta Merindad' (Seigarren Merindadea) Dantza taldea sortu zuen 2009an, instituzioko orduko zuzendaritzak etxera sartzea debekatu zionean. Bi norabide ezberdin hartu zituzten orduan bi taldek; Nafar Etxe historikoaren bidea berehala ahitu zen, 2009an egoitza galdu ondoren. 'Seigarren Merindadea'-eko gazteek, berriz, ez ziren geldirik geratu eta elkartea berpiztea erabaki zuten. Hurrengo hitzordu potoloa sanferminak dira, uztailaren 7an.
Gehiago irakurri...
2013/05/20

Argentinako FEVAk (euskal elkarteen federazioak edo euskaraz ofizialki Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna izena duen erakundeak) aditzera eman berria du 2013rako, kide dituen euskal etxeen esku ipintzen duen hizlari eta hitzaldi zerrenda, nahi dutenek euren kultur ekitaldien barne sar ditzaten. Tratuaren arabera, FEVAk garraio gastuak ordaintzen dizkie hizlariei, eta euskal etxe interesatu bakoitzak bere gain hartzen ditu bertako ostatuak-eta. 18 gai eta 9 hizlari biltzne ditu 2013ko zerrendak.
Gehiago irakurri...