2013/06/06

Jakiberri (I+D+i) ikerkuntza egitasmoak euskal 'fast food' janaria, baina osasungarri eta naturala sustatzea eta zabaltzea du helburu. Horretarako, lehenik eta behin ideiari berari izena jartzeko beharra ikusi du egitasmoak eta, hori dela eta, lehiaketa bat abiatu du. Partehartzaileek “Healthy Basque Fast Food” (Euskal Janari Azkar Osasuntsua) kontzeptua euskarara itzuli behar dute. Deiturak noski, gogoraerraza eta erakargarria izan behar du. Proposamenak, nahi adina, internet bidez bidali behar dira ekainak 28a baino lehen eta irabazleak 600 euro jasoko ditu. Jakiberrik EuskalKultura.com-i baieztatu dionez, Diasporako euskaldunek ere parte har dezakete lehiaketan.
Gehiago irakurri...
2013/06/06

Inaugurazio ofiziala oraindik egiteke, euren liburutegiaren leku berrituaz gozatzen hasi dira dagoeneko Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko euskal etxeko lagunak. Izan ere, Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui liburutegiak ireki berria dauka lokala eta erakundearen zenbait ekintza bertan hasiko dira egiten. Datorren igandean, Carlos Gabilondo zine adituak aurkeztuko duen 'Bihotz ondoko sekretuak' filma, liburutegiko Irakurgelan proiektatuko da. Emanaldi honekin hasiera emango zaio Mesopotamiako herrian, urte osoan luzatuko den Euskal Zine Zikloari. Bestalde, euskal etxetik euren Euskal-Argentinar Jai gogoangarriaren 2013ko data iragarri dute: aurtengo edizioa uztailaren 15etik 21era izango da.
Gehiago irakurri...
2013/06/05

Caracasko Eusko Etxeko kide multzo batek apamate bat, Venezuelako zuhaitz tipikoa, landatu zuen euskal elkarteko berdeguneetan joan den igandean, ekainaren 2an, astebete lehenago herrialdean ospatutako Zuhaitzaren Eguneko ekitaldiekin bat eginez. Aurretik, hileroko meza elebiduna eman zuen Eusko Etxean Odriozola aita jesuitak, kasu honetan duela gutxi hildako Maria Luisa Iglesias de Pernia, Iñaki Baroja eta Victor Elkororen arimen alde.
Gehiago irakurri...
2013/06/05

Egitarau oparoa antolatzen ari da Buenos Aires probintziako Chivilcoyko Euskal Etxea erakundearen 30. urtebetetzea ospatzeko. Programak mota askotako aktibitateak batuko ditu, tartean, literatur lehiaketa bat, sukaldaritza ekitaldia eta hitzaldi bat. Horrez gain, San Juan Sua piztuko dute Chivilcoyko lagunek egoitzaren aurreko plazan ekainaren 30ean, eta Urtebetetzeko Afaria eskainiko dute instituzioaren egoitzan, uztailaren 28an. Anima zaitez eta har ezazu parte Beti Aurrera-ren urtebetetzean!
Gehiago irakurri...
2013/06/05

Rio Grande do Sul elkarte gazteak Euskal Kultur Topaketaren hirugarren edizio egingo du larunbatean, Pelotas izeneko hirian. Euskal etxeak azaldu duenez, Uruguaitik gertu dagoen lekua da eta euskaldunen ondorendo asko daude bertan. Hori dela eta, euskal etxeak bere burua ezagutzera eman nahi du, bertako euskaldunei bazkide egiteko aukera emanez. Topaketan Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Sara Pagola izango da, besteak beste. Mikel Ezkerro argentinarrak euskal historia eta emigrazioari buruzko hitzaldia emango du.
Gehiago irakurri...
2013/06/04
Zer da zuretzat euskaldun izatea? Pasa den astean proposatu genizuen galdera zozketan parte hartzeko eta jaso ditugu dagoeneko hainbat erantzun interesgarri. Xamar-en "Vascos. Su lengua a través de la historia" liburuaren lau ale (oraingoan gaztelaniaz) ditugu zozketatzeko, beraz, horietako bat zuretzat nahi baduzu, eragin buruari eta saiatu zure definizioa azaltzen, email, iruzkin edota Facebook bidez helaraz diezagukezu erantzuna ekainaren 10a baino lehen.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

Nafarroako Mendabian herriak ia 2.000 lagun hartu zituen iragan larunbatean, "Kanpoan den Nafarrraren" jaiaren karira. Bilkurak 25. urteurrena bete du aurten eta, ohi bezala, giro aparta izan zuen. Nafar etxeen federazioak antolatutako egitaraua zabala izan zen eta, besteak beste, antzerkia, entzierroa eta 600 lagunentzako bazkari herrikoia egin ziren.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

Haritz bat landatu dute San Juango Eusko Etxea-ko lagunek hiriko Espainia Plazan, Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordea eta Luis Meglioli Udaleko Kultur idazkaria lagun. Ekitaldi berean ohorezko plaka bat desestali eta Iparragirreren bertso ospetsuak aipatu ziren. Berri honekin batera, ekainaren 14an Marita Echaveren bisita jasoko dutela jakinarazi digute Eusko Etxea-tik. San Juango egonaldian “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburua aurkeztuko du sukaldari cordobatarrak, hiriko Oroimenaren Museoan.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

1995ean hasi zen La Platako Euzko Etxeko Euskara Taldea 'Hargatik' buletina argitaratzen, eta harrezkero, kosta ala kosta, ez dute hutsik egin irakurleekin ipinitako hitzorduan. Berripaper hau oso ekimen berezia da Argentinako diasporan; izan ere, oso presentzia duin eta garrantzitsua eskaintzen dio euskarari eta albiste gehienak euskaraz zein gaztelaniaz datoz. "Euskara komunikabide gisa erabiltzea, ez dakitenen aurrean gure hizkuntzarekiko jakin-mina piztea eta zerbait dakitenentzat dakiten horri eustea da gure helburua", azaldu dio, euskaraz, EuskalKultura.com-i La Platako Stella Maris Iturbidek. "Ahaleginak merezi duelakoan gaude", diosku euskaltzale laplatarrak.
Gehiago irakurri...
2013/06/03

Aurten hamar urte bete ditu Necocheako Euskal Etxearen Hator Hona egitasmoak: hamar urte Euskal Herriko gazteak Argentinara ekartzen, euskara eta euskal kultura irakasteko hiri honetako neska-mutilei. Aurten, urteurrena ospatzeko Necocheako gazteak izango dira Euskal Herrira joango direnak. Gazte Alai dantza taldeko 20 kidek egingo dute bidaia, eta hainbat emanaldi egingo dituzte uztailaren 10a eta abuztuaren 11 bitartean.
Gehiago irakurri...