euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Andoni Ortuzar EAJ-PNVko EBBeko presidentea Venezuela, Argentina eta Txilera abiatuko da aste honetan

2013/11/04

Andoni Ortuzar, Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko presidentea (argazkia EAJ-PNV) EBBko presidenteak aste biko bidaia hasiko du bihar asteartean Venezuela, Argentina eta Txilera. Hiru herrialdeotako euskal komunitateak bisitatu eta bertako egitura jeltzaleekin ere biltzea du helburu bidaiak. Venezuelan hitzaldia emango du Caracaseko Eusko Etxean eta zenbait goi-mailako elkarrizketa izango ditu hiriburu venezuelarrean. Argentinan, gizatalde euskal-argentinarrak Cordobako Villa Maria hirian garatuko duen Euskal Aste Nazionaleko partaide izango da datorren astean. Eta bidaia Txilen, bertako hauteskunde presidentzialetako lekuko izanik bukatuko du, jakinarazi digute alderdi jeltzaleko iturriek.

Gehiago irakurri...


'Balda' eta 'del Río' Txapelketak bukatuta, Xareari buruzko liburu bat eta dokumentala argitaratuko dira

2013/11/04

'Basilio Balda' eta 'Vicente del Río' Xare Txapelketak urriaren 21etik 25era burutu ziren (argazkia Mora Elizalde / Emiliano Elías) Oihartzun handia izan dute Buenos Aires eta La Plata hirietan jokatutako gazteentzako (22) 'Basilio Balda' eta Lehenengo Kategoriako 'Vicente del Río' Xare Txapelketek. Kirol ekintzak Europako eta Hego Amerikako 25 talde bildu zituen, Argentinan jarduera handia duen modalitate honetan aritzeko. Lan handia dute orain zaleek, ibilbide hori moztu ez dadin, eta Euskal Pilotaren modalitate hau ezagutarazteko. Urrats berriei begira, xareak Argentinan duen historiari buruzko liburua eta 2013ko lehiaketa hauen pelikula egingo direla jakinarazi diote Txapelketen antolatzaileek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


X. urtemugako kontzertu nagusiak: 'Requiem re txikian' kantatuko du bihar eta etzi Camerata de la Luna-k

2013/11/01

Kontzertuak sustatzeko afixa 2013aren amaierara iristen ari gara eta San Luis probintzia argentinarreko Villa Mercedesen 'Camerata de la Luna' abesbatzak urteko emanaldi garrantzitsuenak eskainiko ditu asteburu honetan, bihar larunbata San Luis hirian eta igandean Villa Mercedesen. Biak taldearen hamargarren urteurrenaren programa barruan burutuko dira baina elkartasunezko helburua ere izango dute: duela bi urte San Luiseko Santa Maria Eskolako ikasleek pairatutako ezbeharra gogora ekartzea. Camerata de la Lunak hautatutako obra Wolfgang Amadeus Mozart-en Requiem re txikian da.

Gehiago irakurri...


'Overtrails', Euskal Herria ezagutzeko era berri bat, Diasporarentzat bereziki pentsatua, Villa Marian aurkeztuko da

2013/10/31

Karlos Agirre, Overtrails programaren sustatzailea, Itsaslur taldearen Iruñeako bulegoan Euskal Herria turisten zirkuitoetatik kanpo ezagutu nahi al duzu? Zure arbasoen lurra bertakoa bazina bezala bizi eta esperimentatzea amestu al duzu? Horixe proposatzen du, hain zuen ere, Itsaslur taldeak, 'Overtrails' izeneko proiektuarekin. Diasporarentzako bereziki pentsatutako programa da eta datorren astean Villa Marian Argentinako Euskal Astean aurkeztuko dute Itsaslurreko ordezkariek. Egitasmoak hiru bidaia mota eskaintzen ditu: kultur bidaiak, euskaran murgiltzeko egonaldiak eta esperientzia bizitzeko bidaiak, arrantzale eta baserritarren bizimodua zuzenean ezagutzeko.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Nafar Etxeak 118. urteurreneko jaira eta Zine-zikloaren bigarren saiora gonbidatzen du

2013/10/31

Nafar Etxearen 118. urteurreneko jaian parte hartzeko gonbitea Datorren igandean, azaroaren 3an, bete eta ospatuko ditu Buenos Aireseko Nafar Etxeak 118 urte. Oturuntza Moreno kaleko egoitzan burutuko da eta bazkide, lagun eta artista gonbidatuak bilduko ditu. Izan ere, etxeko dantzariek ez ezik, Aragoiko Zirkuluko Errondailak ere izango du festa animatzeko ardura. Gonbite honekin batera, Zine-eztabaida zikloaren bigarren emanaldiaren filma eta data jakinarazten ditu erakundeak: hitzordua azaroaren 16an izango da eta hautatutako pelikula, Diego Corsiniren “Solos en la ciudad” (Bakarrik hirian).

Gehiago irakurri...


Zine emanaldiek harrera ona izan dute amaitu berri den Paraguaiko Asunciongo 3. Euskal Astean

2013/10/30

Ezkerretik eskubira, José Bregüer, Héctor Izaguirre, Romina Alegre kantaria, Carlos Alegre eta Silvia Izaguirre (argazkia AsuncionEE) Urriaren 22tik 25era egin zuen Asunciongo Jasone Euskal Etxeak bere hirugarren Euskal Astea, eta arduradunak pozik agertu dira antolatutako ekitaldiek izan duten harrera ona dela eta. Bereziki azpimarragarriak izan dira UniNorte unibertsitatearekin elkarlanean egin diren zine emanaldiak; "Bertsolari" dokumentalak esaterako, ikusleak txunditu egin omen zituen, eurentzako ezezaguna zen bertsolaritza munduaren ateak ireki baitzizkien, era poetiko eta erakargarrian.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak 2013ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitarau osoa jakinarazi du

2013/10/30

Hamarkada bat pasa eta gero Euskal Aste Nazionala Villa Mariara bueltatuko da larunbatetik aurrera (argazkiaEE) Argentinako Euskal Diaspora prest dago bere urteko jai garrantzitsuena ospatzeko. Euskal Astea azaroaren 2tik 10era izango da, Villa Marian, eta bertako euskal etxea azken xehetasunez arduratzen ari da dena ondo atera dadin. Jaiaren tauletatik, Euskal Herriko Gozategi taldea pasatuko da larunbateko erromeria alaitzeko. Eusko Jaurlaritzaren agintariei dagokienez, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkariak ordezkatuko dute Eusko Jaurlaritza. Euskal Astearen baitan Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen I. Eskualde Bilkura egingo da, hamar bat herrialderen partaidetza iragarrita.

Gehiago irakurri...


NYeko Eusko Etxearen Mendeurrena: kantu eta dantza saioak, euskal meza St Patrick-en, argazki-kronika (IV)

2013/10/30

Bilbotik etorria, Iralabarriko San Antonio abesbatzak bertaratutakoen txalo beroak jaso zituen, tartean Urkullu lehendakariarenak, Manhattango agertoki berezi honetan 'Euskal Herriko semeak gera' kantatuta (argazkia EuskalKultura.com) Segitzen dugu New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko argazki-kronikarekin, azken aurreko atalean. Larunbatean kokatzen gara, urriaren 12aren arratsaldean. NABOren bilkura amaitu berria da eta egitarauak euskal kantu eta dantza emanaldi bat iragartzen du East River State Park izeneko parke publikoan, Brooklynen baina aurrez aurre dagoela, Hudson-en East River delakoa tarteko, Manhattango etxeorratzen multzoa. Hura atzealdean arituko dira euskal dantza eta kantu emanaldia eskainiko duten Euskadiko eta AEBetako taldeak.

Gehiago irakurri...


Nora Idoeta da Saladilloko Itxaropen EEko lehendakari berria, lekukoa Hector Altamirari harturik

2013/10/29

Nora Idoeta Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, bere Zuzendaritza Batzordea berritu duela iragarri du, buru aldaketa batekin, izan ere Nora Idoeta da euskal elkartearen lehendakari berria, lekukoa orain arteko lehendakari Hector Altamirari hartuta, azken honek euskal etxeko idazkari gisa segitzen duelarik Zuzendaritza Batzordean.

Gehiago irakurri...


Xamarren ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarritutako dokumentala bihar estreinatuko du ETBk

2013/10/29

Dokumentalean zehar dramatizazioak eskaintzen dira euskararen historia ezagutarazteko (argazkia Euskara Jendea) EuskalKultura.com-en otsailean iragarri genuen legez, ‘Euskara Jendea’ dokumentala osatzen duten sei atalak urriaren 10etik 25era aurkeztu dira ofizialki Euskal Herrian. Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'en lana telebistara ere iritsi da, beraz, eta estreinaldia bihar, asteazkena, izango da gaueko 10:15etan, Euskal Herriko ordutegian, ETB1en. ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarrituta dagoen izen bereko ikus-entzunezko bertsioa Diasporatik ere ikusi ahal izango da, ETBren webgunetik hain zuzen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia