euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Astea 2013: Villa Mariako EEak lekukoa pasatu dio La Platako Euzko Etxea-ri (eta V)

2013/11/15

Ikurrinaren koloreek igandeko goiz grisa tindatu zuten Villa Maria zeharkatzen duen Rio Tercero ibaiaren ertzean Euskal Astearen 39. edizioa bere bukaerara iritsi zen joan den igandean Cordoba probintziako Villa Maria hirian. Agur bazkaria amaitzean, etxerako bidea hartu zuten partaideek, kasu batzuetan ehunka kilometroko tartea egiteko. Hala ere, euskal egutegia ez da inoiz eten eta instituzio batentzat lan handiko epearen amaiera dena, beste batentzat hasiera daiteke. Bost urte pasa eta gero, Euskal Argentinar Astea Buenos Aires probintziako hiriburura bueltatuko da 2014aren udaberrian.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak sostengu kanpaina abiatu du Joseba Andoni mutiko bakioarrari laguntzeko

2013/11/14

Joseba Andoni Larrazabal mutiko lasaia eta maitekorra da, bere amaren esanetan. Musika atsegin du, batez ere rocka, eta Anaitz anaiarekin ederki moldatzen da Joseba Andonik istripu larria izan zuen hamaika hilabetekin: piszina batean itotzear izan zen eta oxigeno ezak kalteak eragin zizkion burmuinean. Harrezkero konbultsioak izan ditu, eta garapenean atzerapena du. 2007an Miamira bizitzera joan zen familia, hango hospital batean tratamendu berri bat jarraitzeko. Han, Eneritz ama harremanetan jarri zenMiamiko Euskal Etxearekin, euskara eta musika klaseak emateko bere burua eskainiz. Orain, laguntza hura bueltatzeko ordua heldu da: Josebak zortzi urte bete dituenez, hospitaleko diru-laguntzetatik kanpo gelditu da eta euskal etxeak diru bilketa kanpaina jarri du abian tratamendu berri eta arrakastatsu baten gastuak ordaintzen laguntzeko.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Astea 2013: ehunka gazte euskal dantzen erakusgarri Villa Mariako anfiteatroan (IV)

2013/11/14

30tik gora dantzak osatu zuten aurtengo Dantza Emanaldiaren programa (argazkia EuskalKultura.com) Dantzariak protagonista dira Euskal Astean eta euren ardura da urtero larunbat gaueko gala emanaldia. 2013 honetan, beste behin, ondo baino hobeto bete dute euren eginkizuna. Azpimarratzekoa da hogeita bost dantza talde bildu zituen agertoki honek hiri eta herrialde mailan daukan garrantzia: anfiteatroan bertan burutzen da urtez urte Villa Mariako Peñen Jaialdia, nazioarteko artistak partaide. Larunbateko galan, kalejira erraldoi batek eta Gozategi Taldearen kontzertuak ekarri zieten amaiera bertako ekitaldiei.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Astea 2013: euskara eta dantzak, euskaldunen bi ikur ardatz larunbateko saioan (III)

2013/11/13

Larunbat gauean dantza emanaldia egin zen Villa Mariako Anfiteatroan (argazkia EuskalKultura.com) Urteroko antolaketari jarraituz, larunbat arratsaldean burutu ziren euskararekin lotura zuzena duten ekintzak eta umeentzako jolasak. Ordu berean, baina euskal etxearen egoitzan, liburuzainen bilera eta Euskal Herriko gaurko egoerari buruzko hitzaldi-eztabaida egin ziren. Zorionez, euriak ez zituen iluntzeko ekintzak oztopatu –esan beharra dago eguraldiak ez zuela asteburuan batere lagundu– eta 8ak aldera Donostiako danborradak ireki zuen Villa Mariako Anfiteatroan gauzatu zen dantza emanaldia.

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko "Gaelic Zati Bat" egunak arrakastaz batu zituen euskal, eskoziar eta irlandar kulturak

2013/11/13

Dani eta Angel Oiarbide, Nazioen Mundua elkarteko kideak ("Gazta Zati Bat" dokumentala ekoitzi zuena) ikusleak agurtzen, jarduera abiatu aurretik bideokonferentzia bidez (argazkia South San Francisco Basque Cultural Center) San Frantziskoko Basque Cultural Center (BCC) euskal etxean "Gaelic zati bat" izeneko kultur eguna egin zen iragan asteburuan, Basque Educational Organization (BEO) elkarteak antolatuta. Ekitaldiaren izena "Gazta zati bat" dokumentaletik hartu da, eta film honen hariari jarraituz, BCCn ere euskal, irlandar eta eskoziar kulturen arteko harremana aztertu zen. Inguruotako euskaldun ugari bildu ziren bertara, baita Boiseko lagun batzuk ere. Harrera oso ona izan zuten egitarauko jarduerek: hitzaldiak, dantza erakustaldiak eta anaitasun afari bat. Jarraian, BCC-k argitaratutako argazki sorta bildu dugu.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Astea 2013: programa urtean zehar burutzen diren ekintzen isla izan da (II)

2013/11/12

Villa Mariako Bomarraca Aretoaren argazkia ostirale gaueko erromerian (argazkia EuskalKultura.com) Bukatu berria da Villa Maria 2013ko Euskal Aste Nazionala eta urtero bezala milaka irudi, sentimendu eta pasadizo utzi dizkigu parte-hartzaile izan garenoi. Erretinan gordeta ditugun argazkiak mota askotakoak dira baina guztietan kolore berak nagusitzen dira: Hegoamerikako euskal diasporaren koloreak. Urteroko segimendua bermatzeko, EuskalKultura.com-en begiak eta kamerak ere izan ziren bertan. Hona ostiral eta larunbat goizeko momentu adierazgarrienetako batzuk.

Gehiago irakurri...


Euskara eta valentziera hunkigarri uztartuz aurkeztu zen Godellan "Estellés euskaraz" olerki liburua

2013/11/12

Musikak ere tartea izan zuen aurkezpenena, euskara eta valentzierarekin batera (argazkia GodellaAjuntament) Valentziako Euskaltzaleok euskal etxea tarteko, iragan igandean poesia saio gogoangarria egin zen Godella hiriko Capitolio antzokian. Vicent Andrés Estellés poeta valentziarraren lanak aurreneko aldiz euskaraz entzun ahal izan ziren bertan, Bostezo argitaletxeak plazaratu berri duen "Estellés euskaraz" olerki liburuaren aurkezpenean. Gerardo Markuleta itzultzaileak euskaratutako bertsoak Euskaltzaleok elkarteko bi kidek irakurri zituzten taulagainean, Gemma Sangines eta Dabid Gonzalezek. "Ezinbestekoa zen Estelles euskaratzea gure literaturarentzat", adierazi zuen aurkezpenean Markuletak.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Astea 2013: euskal ospakizun asteburu trinkoa bukatuta, argazkiak (I)

2013/11/11

Igande eguerdian, 1.250 pertsona bildu zirtuen bazkari herrikoi batek ekarri zion amaiera ofiziala 2013ko Argentinako Euskal Aste Nazionalari, Villa Marian (argazkia EuskalKultura.com) Ostiralean idatzi eta argitaratu genuen aurten 2013ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza izan den Villa Mariatik, Cordoba probintzian, bidalitako lehenengo kronika. Atzo igandea, programaren azkeneko ekintza izan zen Senidetasun Bazkaria, Argentina osotik eta ondoko herrialdeetatik bildu zituen bere 1250 partaideekin, bukatu ondoren, lekukotasunen hurrengo zatiari ekingo diogu gaur. Euskal Astearen irudi-kronika (I).

Gehiago irakurri...


Jon Kortazar euskal literaturaz ariko da asteon Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean

2013/11/11

Veneziako Ca'Foscari unibertsitatean datozen asteotan egingo diren kultur jardunaldien afitxa Veneziako Ca'Foscari unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak azaroan zehar egingo diren kultur jardunaldiak antolatu ditu, "Hiru.3.Tre" izenburuarekin. Bihar bertan abiatuko dira ekitaldiok, Jon Kortazar literatur kritikari eta EHUko katedradunarekin. Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu Venezian: aurrena bihar, Bilbok euskal literaturan duen irudiari buruzkoa; eta bigarrena, etzi, euskal eleberria eta gerra zibilaren arteko harremana aztertuz. Azaroaren 29an osatuko dira jardunaldiak, Ilargi Olaiz Soto arte irakasleak emango duen hitzaldiarekin. Gaia, arte produkzioa Euskal Herrian.

Gehiago irakurri...


Hirurehun bat lagunek ospatu zuten Comodoro Rivadavian hiriko Euskal Etxea-ren 90. urteurrena

2013/11/11

Comodoro Rivadaviako Euskal Echeak bere 90. urtemuga ospatu du ia hirurehun bazkide eta lagun urrian bilduz (argazkiaEE) Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkartea bere 90. urtemugara iritsi da eta jai handi bat antolatu du data biribil hori ospatzeko. Dantzariak eta erakundean berrogeita hamar urte baino gehiago daramatzaten kideak izan ziren jaiko protagonistak. Izan ere, euskal etxeko adin guztietako dantzariak pasatu ziren tauletatik eta instituzioko kide helduenek diploma bana jaso zuten omenaldi gisa. Urtero bezala, jaiaren ondorengo astean, dantzariak eta batzordekideak euskal etxean bildu ziren honez geroz klasikoa bilakatu den baratxuri salda partekatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia