2013/12/11

'Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez eta bi kategoriatan sailkatu dira: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal liburu sortak izango dira. Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2013/12/10

Euskararen Nazioarteko Egunak irudi ederrak utzi ditu munduko hainbat bazterretan, euskal etxeek antolatutako makina bat ekitaldiri esker. Astean zehar horien guztien irudiak eta kronikak biltzen saiatuko gara geurean, apurka apurka. Gaur Hegoameriketako jarduera andana bildu dugu honekin batera doan artikuluan, eta jarraian, Europatik Ipar Amerikara egin ziren zenbait festa eta ekimenen berri dakarkigu. Londresetik Montrealera, euskara bizi bizi!
Gehiago irakurri...
2013/12/10

Urtero bezala, Hego Amerikako euskal komunitateek gogo biziz ospatu dute 2013 honetan ere Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskal erakundeek antolatutako festetan ez da ezer faltatu: euskarari buruzko hitzaldiak, bideoak, jolasak eta kantak, eta poteoa eta pintxoak ere izan dira. Montevideotik Andesetako El Hoyora euskaldunek ikurrinaren koloreak eta euskararen soinuak zabaldu dituzte Euskal Herriko kultura eta hizkuntzarekiko engaiamenduaren erakusgarri. Jarraian La Platan, El Hoyon (Chubut probintzian), Montevideon, Rio Cuarton, Saladillon eta San Nicolasen burututako jaien laburpena.
Gehiago irakurri...
2013/12/10

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak omenaldia egin dio, abenduaren 1ean eginiko urte amaierako festaren baitan, elkarteko kide sortzaile eta sukaldeko arduradun Francisco Alavari. Euskal Etxeko beste historiko batek, 1959an elkartea sortu zutenen arteko azkenetakoa bera ere, Elias Echegoyen-ek, hartu zuen hitza Francisco Alavaren gorazarrea egin eta Eusko Alkartasunari luzaroan eskaini dion lana, denbora eta dedikazioa eskertzeko. Ekitaldi honez geroztik, Brasilgo euskal etxe zaharrena den honen sukaldeak 'Txoko Alava' izena hartu du.
Gehiago irakurri...
2013/12/09

Aurki bertan ditugu Eguberriak eta, egun horietan familiakoak eta gertukoak zoriontzeko euskarazko txartelen bila hasiko dira Diasporako euskaldun asko eta asko. Horretarako aukera polita izan daiteke KoloreKolore.com webguneak proposatzen duena: bertatik hartu eta inprimatzea txartela, edo, are hobe: etxeko txikien inprimatu eta etxeko txikiek margotu dezatela. Eta gainera doan! Horrez gain webgunean umeentzako Olentzero eta Mari Domingiren karetak ere inprimatu eta koloreztatu daitezke.
Gehiago irakurri...
2013/12/09

Maribel Vaquero Montero, Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi, Julen Arzuaga Gumuzio eta Mikel Unzalu Hermosa euskal parlamentariek osatutako ordezkaritzak Maria Servini de Cubria epaile argentinarrak frankismoaren krimenen kontra bideratutako kereilarekin lotutako ekitalditan hartu dute parte joan den astean. Egun gutxiko bidaia baten baitan, Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna eta Maiatzeko Plazako Ama eta Amonekin ere bildu dira euskal hautetsi eta legebiltzarkideak.
Gehiago irakurri...
2013/12/06

Nafarroako presidente Yolanda Barcina buru dela, gaur ostirala, abenduaren 6a, hasiko dira Argentinako Rosarion bertako Nafarroako Etxearen Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak gauzatzeko programa. Goizeko lehenengo orduan, hiriko alkate andere Monica Fein-ek 'Bisitari hautua' izendapena emanez errezibituko du Barcina, Argentinan dauden bost nafar etxeak ere lagun izango dituen ekitaldian. Asteburuan zehar presidentea nafar-argentinar etxeen federazioaren bilkurako partaide izango da, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza, Bolivar eta Rosario bertako bost elkarteekin, eta baita egitarauko gailurra markatuko duen Mendeurreneko Oturuntzako buru ere, igandean Ezeiza aireporturaino iritsi eta itzulerari ekin aurretik.
Gehiago irakurri...
2013/12/06

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztu da hiriburu argentinarrean joan den asteazkenean, abenduaren 4an, “Vascos en Buenos Aires” (Euskaldunak Buenos Airesen) liburua. Ekitaldia hiriko Kultur Etxeko Urrezko Aretoan burutu zen, agintari, bertoko euskal erakundeetako ordezkariak eta publiko orokorra partaide. Mila aleko edizioa aurkezpenaren egunean bertan hasi zen banatzen eta laster hiriburu argentinarreko eskola publiko guztietan egongo da eskuragarri. Datorren hilabetean Euskal Herrian aurkeztuko da –aldaketarik ez badago- Baionan, Bilbon eta Gasteizen.
Gehiago irakurri...
2013/12/05

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, euskal literatura aurten ere Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da eta euskal editoreek standa jarri dute ferian. Gaurtik hasita, bertan ari dira sustapen lanetan Etxepareko Euskara zuzendari Mari Jose Olaziregi eta Karmele Jaio idazlea. Abenduaren 9tik aurrera Mexiko DFn izango da Jaio eta han hitzaldiak eskainiko ditu UNAM unibertsitatean eta Centro de Creación Literaria Xavier Villaurrutia kultur gunean, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/12/05

Gaur, goizeko 10:30tan abiatuko da 48. Durangoko Azoka, haurrei eta ikasleei eskainitako egun bereziarekin. Egunean zehar 22 eskoletako ia mila gaztetxok bisitatuko dute azoka, eta eurentzako prestaturiko hainbat jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dute. Bihar, aldiz, eguneko ardatzetako bat Argizaiola sariaren ekitaldia izango da: William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du, Diasporatik, eta bereziki AEBetako amerikanuen artetik, euskal kulturari eginiko ekarpenagatik. Zorionak Bill!
Gehiago irakurri...