euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko euskaldunek Klikaren mende erdia eta BCCren 32. urteurrena ospatuko dute

2014/02/05

Datorren otsailaren 15 eta 16ean San Frantziskoko euskal komunitateak hitzordua du Basque Basque Cultural Center-en, elkarte honen 32. urteurrena ospatzeko. Horrez gain, asteburuan zehar San Frantziskoko Klikaren mende erdia ere ospatuko dute eta esker ona agertuko diote urte horietan guztietan inguruotako euskal jaiak alaitu eta girotu dituen taldeari. Asteburuko egitaraua zabala eta oparoa da: musika, dantza, pilota erakustaldiak eta Bizi Emankorra sarien ematea. Aurten sarituak Betty Alzugarai, Maru Curutchet eta Suzanne Elicetche, euskal kulturari eta AEBetako euskal komunitateari eginiko ekarpenagatik.

Gehiago irakurri...


2013ko literatur lehiaketako sariak eman ditu eta 3. edizioa deitzekotan da Buenos Airesen IEE-CVF

2014/02/05

Sari-ematean, Ernesto Cornejo Saravia, Miguel Corvalan Singh irabazlea eta Hector Sanjuas (argazkia IEE) 'Euskaldun bati gertatutakoa' du izenburu Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak 2012an lehenengoz antolatu zuen nazioarteko ipuin lehiaketak. Proposamena asko hazi da geroztik eta 2013ko edizioak arrakasta handia lortu zuen, hirurogeitik gora idazle partaide lortuz. Emaitzak ikusita, hirugarren deialdi bati ekiteko asmoa dutela jakinari dute antolatzaileek, abenduan, 2013ko lehiaketaren sari emanaldian adierazi zutenez.

Gehiago irakurri...


Kotoiaren Lurra Euskal Etxea Chacoko Resistencia hiriaren 136. urteurreneko ekitaldietan partaide

2014/02/04

Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideak 136. urteurreneko ekitaldietan (argazkia ChacoEE) Iragan otsailaren 2an bere sorreraren 136. urteurrena ospatu zuen Chaco probintziako Resistencia hiriak, eta Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak festan parte hartu zuen, bertako beste komunitateekin batera. Ekitaldi nagusienetako bat 2 de Febrero parkean egin zen ikuskizuna izan zen eta hor izan ziren euskal etxeko kideak, ikurrinarekin, euskal immigranteen ordezkari. Iñaki Echarri bazkidea izan zen Kotoiaren Lurraren banderaria.

Gehiago irakurri...


Dakar-eko ibilbide osoa bete zuen Txomin Arana pilotoak Rosarioko EEa bisitatu zuen lasterketa aurretik

2014/02/04

Txomin Arana Valparaisoko helmugan (argazkia TA) Santa Fe probintzia argentinarreko Rosario hiria izan da iragan urtarrilean aurtengo Dakar lasterketaren abiapuntua. Bi astez luzatu den lehiaketa Boliviatik ere pasatu zen eta Txileko Valparaison bukatu. Kostaldeko herri horretan igo ziren irabazleak podiumera ongi merezitako garaikurrak jasotzera. Proba hasi aurretik, eta Rosarioko euskal etxetik adierazi digutenez, Txomin Arana moto gidari bizkaitarra Zazpirak Bat-eko kideekin elkartu zen, Argentinako erreki tipiko bat dastaturik.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak Reno oinarri duen USAC partzuergoko ehun bat ikasle hartu ditu Gasteizen

2014/02/03

USACeko ikasle taldea, lehenengo lerroan (ezker-eskuin) Carmelo Urza USACeko zuzendari nagusia, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Asier Vallejo Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria (argazkia Irekia) Iñigo Urkullu lehendakariak duela hiru hamarkadatik gora Euskal Herrira urtero ikasle estatubatuarrak ekartzen dituen USAC unibertsitate-partzuergoko ia ehun unibertsitari jaso zituen joan den ostiralean Gasteizen Lehendakaritzan, erakunde horretako Carmelo Urza irakasle euskal-amerikarra buru. Egun Estatu Batuetako hainbat estatutan presentzia duen USAC-ek Nevadako Renon dauzka bulego nagusiak, eta euskal jatorria duen erakundea da. 1.983an sortu zenetik hona, 7.250 bat ikasle etorri dira ikastera Euskal Herrira USACek eta EHUk indarrean daukaten ituna medio.

Gehiago irakurri...


Bilboko Genealogia Jardunaldietako hitzaldiak, internet bidez eskuragarri munduko genealogiazaleentzat

2014/02/03

Bilbaoko Genealogia Jardunaldietako saioetako bat (argazkia Antzinako) Iragan urtarrilaren 24 eta 25ean egin ziren Bilbon Antzinako eta Family Search elkarteen aurreneko Genealogia Jardunaldiak. Topaketak harrera ona izan zuen eta bi egunetan ehun lagundik gora bildu ziren bertara saioetako hitzaldi eta lantegia praktikoak jarraitzeko. Hizlariak Amagoia Guezuraga, Iñaki Odriozola, Juan Antonio Rodriguez eta Jon Koldo Fernandez García de Iturrospe izan ziren. Bertan izan ez zirenentzat, "Red de Antepasados" genealogia taldeak bi hitzaldi grabatu zituen eta YouTube-n jarri ditu, munduko genealogia zaleentzako eskuragarri.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en 2014/01 zozketa: 207 partaide, sariak EHan, Argentinan eta AEBetan geratu dira

2014/02/03

Zozketatutako sarietako batzuk (EuskalKultura.com) Hamahiru herrialdetako 207 pertsonak hartu dute parte 2014ko urtarril honetan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal produktu zozketan. Kasu honetan sariak Joanes komikia, Kaliforniakoak liburua, Cocina Vasca liburua eta Korrontzi 2:1 diskoa ziren. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herriara, Argentinara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako 2014ko Zinemaldiaren egitaraua aurkeztu da: drama, historia, politika, gastronomia eta gehiago

2014/01/31

Zinemaldia 2014ko afitxa Bartzelonako Euskal Etxeak aurkeztu egin ditu jada aurtengo Zinemaldia osatuko duten lanak: urtero legez, film luze zein laburrek eta fikzioak eta dokumentalek osatzen dute elkarteak Kataluniako hiriburura ekarri duen euskal zinearen uzta. Zinemaldia otsailaren 13tik 22ra egingo da eta aurten zine aretoetara jauzi egingo du gainera: saio guzti-guztiak Girona zinematan egingo dira.

Gehiago irakurri...


Gaur EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko azken eguna: sari politak email bat bidaltzearen truke

2014/01/31

Sarietako hiru: Argentinako Marita Echaveren 'Cocina Vasca Campesina'; Korrontzi talde mungiarraren azken CDa; Asun Garikanoren 'Kaliforniakoak' liburua; eta, argazkian falta, NYen bizi den Guillermo Zubiaga marrazkigilearen 'Joanes' komikia, ingelesez Zozketan parte hartzeko aski da email bat bidaltzea eta sariak, lau, jator askoak dira: 'Joanes' komikia, ingelesez, Guillermo Zubiaga marrazkigileak zuzenean New Yorketik bidalia, 16. mendeko pirata euskaldunaren abenturekin; 'Kaliforniakoak' liburua, euskaraz, Asun Garikano egile, euskaldunen Kaliforniaren 1533tik 1848ra arteko historia puskak 495 orrialdetan; 'Cocina Vasca Campesina' liburua, gaztelaniaz, Marita Echave euskal-argentinarrak idatzia, bere txikitango sukalde moldeen usainean; eta Korrontzi talde mungiarraren azken CDa, euskal folk garaidea.

Gehiago irakurri...


Euskal tradizioak AEBetan: Santa Ageda koplak kantatuko dituzte astelehenean Boiseko kaleetan

2014/01/30

Santa Agedako entsaio edo errepika 2013an Boiseko Euskal Museoan, Itxaso Cayero euskara irakasle eta egungo NABO euskara koordinatzailea zuzendari (argazkia EuskalKultura.com) Urtero bezala, Europako Euskal Herrian ezezik, Santa Agedako euskal ohiturak Boisen ere gauzatuko dira datorren astelehenean, makilen hotsak lurraren kontra jotzeak eragiten duen kantu eta elkarretaratze festaren magiak hitzordu berezi honetan partaide diren haur eta helduen ilusioa berriz ere harrapatzen duenean. Festa berezia da Boisen ere, eta azken urteotan urtero gertatzen da Basque Block-eko Euskal Museoan, kanpoan Grove kalean eta bertako Leku Ona jatetxean, eta egun batzuk geroago errepikatzen da Boiseko Ikastolan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia