2014/02/11

Berria azkar zabaldu da Athletic-en Mexiko eta AEBetako zaletuen artean: taldeak denboraldia Ameriketan amaitu lezake aurten, lagunarteko hiru bat partida jokatuz. Topaketa horiek Mexiko DFn, New Yorken eta AEBetako beste hiri batean izan omen daitezke. Euskalkultura.com Ibaiganeko klubarekin harremanetan jarri da berria baieztatzeko, eta taldeko iturriek onartu dute Ligak proposamen hori helarazi diela. Halarik ere, momentuz gaiak ez du aurrera egin. "Aurrena Liga nola amaitzen dugun ikusi behar dugu", esan dute.
Gehiago irakurri...
2014/02/11

Bost urtez jarraian gauzatu ondoren, aurten ez da burutuko Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuaren 'Universidad Vasca de Verano' (UVV, Udako Euskal Unibertsitatea) delako ikastaldia. Enrique Aramburu ekimenaren arduradunak azaltzen duenez, “izena eman duten lagunen kopurua ez da nahikoa izan kurtsoak abiatzeko; hala ere, ez diogu ikastaroak emateari utziko. Aurtengo programa urtean zehar garatuko da, erakundeko Ikasketa Aurreratuen Zentroaren baitan”. Proposamen berriaren behin-behineko egitaraua, EuskalKultura.com-en artikulu honetan.
Gehiago irakurri...
2014/02/11

Irakurleentzat izan dezaketen interesagatik, datozen lerroetara bildu ditugu Argentinako Euskal Aste Nazionalari buruzko zenbait jakingarri eta Hego Ameriketako euskal gizatalde horrek antolatzen dituen beste hitzordu batzuen berri. Horri emendatu diogu Estatu Batuetako beste zenbait elkarretaratzeri buruzko aipu, norbaitek hauek guztiak aldez aurretik jakinda bertaratu nahi izango balu-edo.
Gehiago irakurri...
2014/02/10

San Sebastian jaialdiak ireki du 2014an ere Necocheako euskal etxearen urteko egitaraua. Programa barruan mota askotako ekintzak garatu ziren, tartean pilota partidak, sukaldaritza tailerra eta erromeriak. Baina ohi legez erakargarri handiena danborrada izan zen. Eta danborrada eta 300 lagunentzako afari batekin amaitu zen Necocheako Aste Nagusiaren 34. edizioa. Nobedade gisa, Donostiako Konstituzio Plazaren itxura eman zitzaion areto batean burutu zen Pintxo Eguna.
Gehiago irakurri...
2014/02/10

Euskarak bere lekua izango du datorren otsailaren 21ean Chicagoko Unibertsitatean Ama Hizkuntzaren Egunaren karira egingo diren ekitaldietan. AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak antolatuta, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin, "Celebrating Basque on International Mother Language Day” jardunaldia egingo da bertan. Hiru euskal adituk --Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo-- euskarari buruzko hiru hitzaldia eskainiko dituzte.
Gehiago irakurri...
2014/02/07

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, 2014 honetan ere aurkeztuko dira Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeko dantzariak Alta Gracia herriko gizataldeen festara. Izan ere, gizatalde azoken eta kultur turismoaren alorrean Argentinako garrantzitsuenetakoa den ekimena da aurten 27 edizio betetzen ari den hau, Cordoba probintziako Alta Graciako herria antolatzaile. Hitzordua gaur da, otsailak 7, eta mugimendu handiko denboraldi baten hasiera bihurtuko da aurten bere 60. urteurrena ospatuko duen Gure Txokoa-ko gazteentzat. Alta Gracian, gaurko egitaraua gaueko 10etan hasiko da eta Cordobatarrak-ekoek jaiaren bi agertokietan dantzatuko dute beste hainbat kolektibitaterekin batera.
Gehiago irakurri...
2014/02/07

Buenos Aires probintzia argentinarreko San Nicolas de los Arroyos-en, bertako Centro Vasco Euzkal Etxea (sic) izeneko euskal etxeak, bere barne araudiaren araberako bozka egin du, elkarteak egin beharreko zuzendaritza berritzea gauza zedin, eta ondorioz Damian Cebey-k segitzen du lehendakari, batzordekide dituela, besteak beste, Manuel Brogliatti, lehendakariorde; Fernando Ocariz, idazkari; Maria de los Angeles Domenech, idazkariorde; Oscar Nestor Ugarte, agiri-idazkaria; Ana Maria Erausquin, diruzain; eta Maria Teresa Arámburu, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2014/02/07

Lohizune Amatria iruindarra Komunikazio graduko ikaslea da EHUn eta aurtengo ikasturteko lehen lauhilabetekoa Argentinako La Platan egin berri du, mugikortasun programa bati esker. Epe horretan euskal komunitatea ezagutzeko aukera izan du eta Euzko Etxea-ko trinketeari buruzko dokumental labur bat egin du. "Pelota paleta" izena du lanak eta bertan euskal etxeko pilotari gazteek joko berezi honen nondik-norakoak azaltzen dituzte. Horretaz eta Argentinako esperientziaz hitz egin EuskalKultura.com-ek Lohizunerekin.
Gehiago irakurri...
2014/02/06

Iragan otsailaren 3an Boiseko euskara ikasleak kalera kantuan atera ziren, Santa Agedaren tradizioari jarraiki. Ohitura bihurtu da Boiseko euskaldunen artean santa eskean ateratzea, beti ere euskara klaseetako ikasle eta irakasleen ekimenari esker. Taldera bildu ziren ere hiriko zenbait euskaldun eta ez euskaldunak ere; izan ere, euskaraz ez zekitenentzat kantuen letrak liburuxka batean bilduta banatu zituzten antolatzaileek. Giroa aparta izan zen eta Idahoko negu gorriari aurre egiteko gogoa eta kantuak jarri zituzten bertara bildu zirenek.
Gehiago irakurri...
2014/02/06

‘46 Kontakizun harrigarri’ izenarekin plazaratu du Corpus Christi-ko Eusko Etxearen baitango Atahualpa Yupanqui liburutegiak 2012 eta 2013ko ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketen ipuinak batzen dituen liburua. Aurkezpen ekitaldian, eskulan erakusketa eta umorezko antzerki saio llabur bat ere burutu zituzten euskal etxeko kideek. Erakundeak jakinarazi du, bestalde, bere Ohiko Urteko Biltzarra martxoan egingo duela.
Gehiago irakurri...