euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gazteak nagusi Quebec-eko Euskaldunak elkartearen Santa Ageda eguneko kantaldian

2014/02/18

Giro ederra izan zen Quebeceko Euskaldunak elkartearen Santa Ageda jaian (argazkia QuebecEE) Gazteak erakartzea eta euskal etxeen ekimenetan engaiatzea da Diasporako euskal gizataldeen erronka eta arazo nagusienetako bat, baina Quebeceko Euskaldunak elkartean zorioneko dira alde horretatik. Azken urteotan gazte talde polita bildu da elkartera eta gero ekimen gehiago hasi dira antolatzen, Iragan otsailaren 2an Santa Ageda eguna zela eta festa egin zuten eta kantuan aritu ziren, santa eskean. Tradizioa eta belaunaldi berriak bat eginik.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro: “Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak herri berekoak direla Argentinako deserrian konturatu ziren”

2014/02/17

Mikel Ezkerro Guk dokumentalaren momentu batean (argazkia: www.guknosotros.com). Iker Blas kazetariak Argentinatik blogean Mikel Ezkerrori elkarrizketa egin dio. Ezkerro Argentinako euskal diasporako kide ezaguna da eta urteak daramatza euskal kulturari buruz dakien guztia --eta ezta gutxi-- zabaltzen bertako euskaldun eta euskaltzaleen artean. Gizon nekaezina, Argentinako euskal etxe gehienetan izan dela apustu egingo genuke, hitzaldiren bat ematen, lagunak bisitatzen edo euskal kultura zabaltzen. Jarraian Iker Blasen elkarrizketa jaso dugu.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek 2. Triki-Poteoarekin irekiko du 2014ko bere egitaraua, martxoaren 8an

2014/02/17

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek antolatutako lehenengo Triki-Poteoko irudia (argazkia EuskalKultura.com) Iazko arrakastak bultzaturik, Triki-Poteoa errepikatzea erabaki du Argentinako hiriburuko euskaltegiak eta datorren martxoaren 8an –Emakumearen Egunean– egingo du, arratsaldeko 7etatik aurrera. Proposamen honekin emango diote hasiera ENE Sariaren azken irabazleek 2014ko ekimen egitarauari. Euskara ikastaroak, berriz, martxoaren 10ean abiatuko dira eta apurka urteroko gainerako ekimenak, hala nola topaketak, hitzaldiak, ohiko jaiak eta Zine Zikloa ere. “Aurten instituzioaren 70. urteurrena beteko denez, ekitaldi guztiak ospakizun programaren barruan egingo dira. Ospakizun nagusia, ordea, uztailean egingo dugu”, jakinarazi digu Mariana Arla instituzioko lehendakariordeak.

Gehiago irakurri...


Abian dira Boiseko ostegunetako euskal hitzorduak: Basque Block Thursdays

2014/02/14

Kantari Boiseko aurreneko "Basque Block Thursdays" delakoan (argazkia IKortazar) Iragan otsailaren 6an abian jarri ziren Boisen "Basque Block Thursday" delakoak, ostegunero hiriko euskal auzo historikoan egingo diren euskal kultur ekitaldiak. Hiriko euskaldunek sustariko ekimena dira asteroko hitzordu hau, helburu argi batekin: Boiseko euskal komunitateari ostegunero doako kultur jarduera batean parte hartzeko aukera ematea. Iragan ostegunean musika eta kanta saioa egin zen Basque Museum & Cultural Center-en eta lagun asko bertaratu ziren, giroaz gozatzera. Ondoren, festak Leku Ona jatetxean jarraitu zuen, Amuma Says No taldearen kontzertuarekin.

Gehiago irakurri...


'Sor Lekua' euskarazko filmaren arrastoen atzetik ibili da Josu Martinez zinemagilea Buenos Airesen

2014/02/14

Sor Lekua pelikularen fotograma. Aire Armada frantseseko generala zen André Madré hazpandarrak egin zuen, euskaraz, Diasporako euskaldunak gogoan, Diasporan erakusteko. Galdutzat ematen zen Sor Lekua lehenengo euskarazko filmaren kopia bat aurkitu zuen Josu Martinez Euskal Herriko Unibertsitateko lizentziadunak doktoretza proiektuaren ikerketaren baitan. Eskuratutako kopia, ordea, soinu gabekoa denez, aldaki soinuduna aurkitzeko erronka hartu zuen aditu bilbotarrak bere ikerketari urrats berria emateko. Sor Lekua filma Diasporako euskaldunentzat zegoen zuzenduta eta hori dela bilaketa Diasporan jarraitzea erabaki zuen Martinez-ek. Buenos Aireseko egonaldian elkarrizketa egin dio EuskalKultura.com-ek bere lanen egoeraren berri izateko. Erne San Frantzisko eta AEBetako euskaldunak ere, zuei ere zuzentzen baitizue ikertzaileak galdera!

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko da Bartzelonako Zinemaldia 2014; 11 film lehian Txapela d'Or sariarengatik

2014/02/13

Zinemaldia 2014 jaialdiaren afitxa "Gernika bajo las bombas" luzemetraiak abiatuko du gaur gauean Bartzelonako Zinemaldia 2014. Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdia hazi egin da bederatzigarren edizio honetan eta pantaila handian ikusi ahalko dira filmak. Horrez gain, Zinemaldiak Sail Ofiziala estreinatuko du eta hamaika lan lehiatuko dira Txapela d'Or sariagatik. Epaiamahaia Kataluniako zine munduko pertsona ezagunek osatuko dute: Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròs. Eta hori guztia, prezio herrikoiarekin gainera: sarrerak 4,5 eurotan.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura maila akademikoan garatzeko Manuel de Irujo Institutua jaio da Argentinan

2014/02/13

Manuel de Irujo Institutu berria sortu duen lagun taldea (argazkia MII) Atzo plazaratutako ohar batean, Argentinako Acción Vasca-Eusko Ekintza elkarteko kideek jakinarazi dute urtarriletik abian dela erakundearen baitan sortutako Manuel de Irujo Institutua. “Euskal kultura eta abertzaletasuna zabaltzeko helburua duen Institutu berri honek Acción Vasca-Eusko Ekintza-ren betiko xedeak beteko ditu baina kasu honetan arlo akademikoari begira”, azaldu dute elkartetik. 2014an garatu nahi dituzten ekintzen artean, hitzaldiak, liburuen aurkezpen eta argitalpenak, eta senideen bilaketa aipa daitezke.

Gehiago irakurri...


Arturo Gonzalez de Zarate hil da Venezuelan, Cumaná-ko Eusko Etxeko lehendakari eta sortzaile izana

2014/02/13

Arturo Gonzalez de Zarate 2014ko otsailaren 8an hil da Venezuelako Valencian. Joan den larunbatean, 2014ko otsailaren 8an, Arturo Gonzalez de Zarate hil da Carabobo estatu venezuelarreko Valencia hirian, 82 urte zituela. Besteak beste Cumaná-ko Eusko Etxeko lehendakari eta sortzaile izan zen gasteiztar hau 1931eko azaroaren 16an jaio zen Euskal Herrian eta 1953ko maiatzean iritsi zen Venezuelara. Venezuelarren aita eta aitona, oso pertsona aktiboa izan da bere bizitza osoan euskal komunitatearen baitan. GB.

Gehiago irakurri...


Euskaldunek esker ona agertuko diote Idaho Estatuari Boiseko Kapitolioan, Pete Cenarrusa gogoan

2014/02/12

Pete Cenarrusa, urte askoan Idahoko Estatu Idazkaria izan zena, oso gogoan izango dute biharko ekitaldian (argazkia Cenarrusa.org) Bihar, otsailaren 13an, Idahoko euskaldunek hitzordua dute Boiseko Kapitolioan, "A Basque thank you" ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldi honekin euskal komunitateak esker ona agertuko dio Idaho estatuari, azken hamarkadaotan babesa eta sostengua emateagatik euskaldunek eta Pete Cenarrusa estatu idazkari ohiak sustatutako hamaika jarduerei.

Gehiago irakurri...


Jose Gutierrez txistulari: 'Dantzaldi batean musikaria zuzenean aritzea ikuskizunaren funtsezko zatia da'

2014/02/12

Jose Maria Gutierrez txistularia, Villa Mariako 2013ko Euskal Astean Argentinako euskal musikaren erreferente handienetako bat da zalantzarik gabe. Jose Maria Gutierrez txistulari eta danbolin jotzaileak ia berrogei urte daramatza dantzariei laguntzen: Buenos Airesen, Accion Vasca-Laurak Bat-eko gazteekin; nazio mailan, Euskal Asteetako Plaza Dantzan parte hartzen duten euskal etxeetako neska-mutilekin. Euskal Herriko publikoa ere ez zaio arrotza egiten Bahia Blancako musikariari. Izan ere, Donostiako Konstituzio Plazan aurkeztu zen 1982an, talde argentinar batekin. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, txistulari baten pasadizo, erronka eta iritziak, Jose Maria Gutierrezen eskutik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia