euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Victor Esain hil da Kaliforniako Fresnon, bertako EEko sortzaile eta urte askoan NABOko Mus Arduradun

2014/02/21

Victor Esain Fresnoko euskal-kaliforniarra joan den igandean, otsailaren 16an, hil zen Fresnon, 80 urte zituela. GB. Victor Esain hil da 2014ko otsailaren 16an Fresnon, 80 urte zituela. Fresnon bertan 1933ko ekainaren 6an jaioa, euskaldun petoa zen, bere gurasoek, Felix eta Lyda (Martinto) Esainek Fresnon 1935ean sortu eta kudeatu zuten Basque Hotel ostatuan hazia. Fresnoko Euskal Etxeko sortzaileetakoa, NABOko ordezkaria eta urte askoan Mus arduraduna izan zen. 2004an Society of Basque Studies in America-k bere Pertsonaien Galerian (Hall of Fame) sartu zuen. NABOk Bizi Emankorra saria eman zion 2011ean.

Gehiago irakurri...


Itsasoko eta panpako onena, Mar del Plata hirian inauguratu den Bizigarri euskal jatetxe berrian

2014/02/21

Mar del Platako Bizigarri euskal jatetxea (argazkia Bizigarri) Argentinako eta Euskal Herriko kostaldeek bat egin dute berriro ere sukaldean. Izan ere, urtarrilaren 4tik aurrera euskal sukaldaritza dastatzeko leku berri bat inauguratu da Buenos Aires probintziako gune turistiko garrantzitsuena den Mar del Platan. Hondarribian trebaturik, jatetxeko jabeek arraina, arroza eta itsaski freskoak eskaintzen dituzte plater nagusi; baina haragi gorria ere badago aukeren artean. Bizigarri jatetxea asteartetik igandera dago irekita, gauez, Mar del Platako Avellaneda eta San Luis kaleen izkinan.

Gehiago irakurri...


Itxaro Borda idazlea eta EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoin Modenako Liburu Azokan

2014/02/21

Itxaro Borda idazlea (argazkia www.eke.org) Euskal kultura eta literatura Italiako Modena hiriko liburu azokara eramando dute asteburuan Itxaro Borda idazleak eta Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak. Euskal ordezkaritzak "Il testo infinito" izeneko sorkuntza eta komunikazioari buruzko mahainguru batean parte hartuko du eta Euskal Herriari buruzko argazki erakusketa bat inauguratuko du, besteak beste. Bestalde, bihar Anne Etchegoien kantariak kontzertua emango du "Le Voix Basques" ikuskizuna Italian aurkeztuz.

Gehiago irakurri...


Lamina eta Basajaun Parisen dira, Eskual Etxearekin Inauterietako desfilean parte hartzeko

2014/02/20

Irribartsu Pariseko Eskual Etxeko sorkuntza lantegiko lagunak, Lamina eta Basajaun emeki emeki sortzen (argazkia ParisEE) Pariseko Eskual Etxeak marka utziko du aurten hiriko Inauterietako desfilean, Lamina eta Basajaun buru dituelarik. Euskal elkarten jo eta ke ari dira lanean azken asteotan euskal kulturaren pertsonaia mitologiko hauen bi figura erraldoi sortzeko. Emeki emeki, forma hartzen hasi dira biak eta datorren martxoaren 2an, igandean; Pariseko kaleetara ateratzeko prest egongo dira, euskal etxeko Gazteria dantzariekin, Gernika koruko kantariekin eta eurekin bat egin nahi duten lagunekin. Hitzordua eguerdiko ordu batetan da, Place Gambettan; zatoz eta disfruta itzazu Pariseko Inauteriak euskal erara!

Gehiago irakurri...


'La casita de mis viejos' antzezlana aurkeztuko du Paranako Urrundik-ek kanpoko emanaldi batean

2014/02/20

Urrundik Elkarteko Antzerki Taldea (argazkia EE) 2006an sortua, antzerki amateurraren erreferente bilakatu da azken urte hauetan Entre Rios probintziako Paranako Urrundik Elkarteko Antzerki Taldea. Izan ere, hirian ez ezik, hiritik kanpoko jaialdietan ere ordezkatu izan du taldeak euskal erakundea. Hori dela eta atsegin handiz gonbidatzen du elkarteak bere 2014ko egitaraua irekitzeko aktoreek eskainiko duten emanaldia. Augusto Carballal-en zuzendaritzapean, euskal etxean burutuko da obra, ostiral honetan, egoitzako patioan zehatz mehatz. Bertan ere taberna bat prestatuko da, gonbidatuek janari eta edari onez gozatu ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak 1.500 dolar bildu zituen Joseba Andoniren tratamenturako San Valentin eguneko festan

2014/02/19

Miamiko Euskal Etxeko kideak eta lagunak gorriz jantzita joan ziren festara. Irudian, emakumeen talde argazkia (argazkia Miami EE) Miamiko Euskal Etxeak gogotsu darrai Joseba Andoni mutikoari laguntzeko kanpainarekin eta iragan igandean, otsailaren 16ean, jarduera berri bat egin zuen haren tratamentua ordaintzen laguntzeko dirua biltzeko. San Valentin egunaren aitzakian, elkarteak festa egin zuen eta ia 1.500 dolar bildu zituen. Mutiko bakioarrak istripu larria izan zuen hamaika hilabete zituenean eta harrezkero garapen arazoak ditu. Miamin bizi da 2007az geroztik, eta familia euskal etxearen parte da.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak, Oskar Goitia berriro hautatuz lehendakari

2014/02/19

Eusko-Brasildar Etxearen Zuzendaritza berria, bosgarrena ezkerretik Oskar Goitia. Egoitza Tremembé-tik, Sao Paulo estatuan, Sao Paulo hira aldatu du bertako euskal elkarte honek Sao Paulotik, Brasilen, bertan egoitza duen Eusko-Brasildar Etxea/Casa Basco-Brasileira euskal etxetik, elkarteko azken berriak dakartzagu Oskar Goitia lehendakariak. Izan ere, Zuzendaritza Batzordea berritu du euskal etxeak, Goitia bera berretsiz lehendakari, eta elkartearen egoitza Sao Pauloko Andrea Del Sarto, 198 helbidera pasatuz.

Gehiago irakurri...


Aurten bere 20. urtemuga ospatuko duen Rio Cuartoko Gure Ametza EEak urte osoko egitaraua plazaratu du

2014/02/19

Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxearen azken buletina (argazkiaEE) 1994an sorturik, bi hamarkada daramatza Cordoba probintzia argentinarreko Gure Ametza euskal etxeak euskal kultura sustatzen Rio Cuarton eta eskualdean. Urtez urte egindako lanak bere fruituak eman ditu eta arrazoi onak baino hobeak dituzte gaur egun bertako lagunek euren kopak jaso eta topa egiteko. 20. urteurren afaria urriaren 18an egingo dute, etxearen egoitza berrituan. Urtean zehar, baina, orain artean ohi dituen proposamenez gain, esan nahi baita euskara klaseak, tabernak, paella salmentak, zine emanaldiak, hitzaldiak eta buletinaz gain, urteurreneko bereziak ere egin eta plazaratuko ditu.

Gehiago irakurri...


Lana: Eusko Jaurlaritzak bi lanpostu eskaini ditu NYeko Ordezkaritzan eta beste bat Mexikokoan

2014/02/18

Eusko Jaurlaritzak hiru lanpostu finkoren eskaintza zabaldu du, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, bi Estatu Batuetako Euskadiren Ordezkaritzan, New Yorken; eta hirugarrena Mexikoko Ordezkaritzan, Mexiko Hirian. Lehenengo bi lanpostuetan, bat idazkaritza alorreko lana da eta beste bat enpresaritza, merkataritza eta market analyst arlokoa. Mexikokoa, berriz, enpresaritza teknikari arlokoa da. Hautagaitzak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 3an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Gure Arropa erakusketa Buenos Airesko Arte Dekorazio Museoan egongo da ikusgai, martxoaren 14tik

2014/02/18

Buenos Airesko Arte Dekorazio Museoan ikusi ahal izango diren bi modelo (argazkia M. Mignaburu) Argentinako hiriburuko Laurak Bat euskal etxeak antolaturik, Euskal Herriko jantzi tipikoak biltzen dituen Gure Arropa erakusketa ibiltaria Arte Dekorazio Museora iritsiko da datorren hilean. Erakustaldiaren baitan eta publikoari Euskal Herriko kulturaren ikuspegi osoagoa emate aldera, beste ekintza batzuk ere burutuko dira, tartean kantu eta dantza ikuskizunak, ipuin saioak eta txistu emanaldiak. Gure Arropa martxoaren 14tik apirilaren 27ra arte bisitatu ahal izango da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia