euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Dekorazio-Arte Museoan Gure Arropa euskal erakusketa inauguratuko dute gaur

2014/03/13

Gure Arropa Erakusketa Buenos Airesko Dekorazio-Arte Museoan erakutsiko da martxoaren 14tik apirilaren 27a bitartean Iluntzeko 7etan egingo da gaur Gure Arropa-Nuestra Ropa euskal erakusketaren irekitze ekitaldia Argentinako hiriburuko Dekorazio-Arte Museo Nazionalean. Laurak Bat-ek antolaturik, Magdalena Mignaburu-ren bilduma apirilaren 27ra bitartean egongo da ikusgai, arratsaldero. Erakusketaren baitan, Euskal Herriko kultura ezagutarazteko beste proposamen batzuk eskainiko zaizkio publikoari, hala nola saio artistikoak, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko ekintzak eta Aberri Eguneko ospakizuna. Gaurko ekitaldian parte hartu nahi dutenek, euren izenak eman ditzateke Laurak Bat-eko idazkaritzan.

Gehiago irakurri...


"Discover your Basque Roots", euskal sustraien bila Boise State University-ko genealogia mintegian

2014/03/12

"Discover your Roots" mintegia igandean eta astelehenean egingo da Boiseko Estatuko Unibertsiteak genealogiari buruzko mintegia egingo du datorren igandean eta astelehenean, martxoaren 16 eta 17an, alegia. "Discover your roots" izena du topaketak eta bertan euskal, irlandar eta eskoziar genealogiaz arituko dira hainbat ikertzaile eta aditu. Hizlarien artean izango da, besteak beste, Lisa Corcostegui historialaria, The Basque Branch egitasmoaren sustatzailea eta Ontarioko Euskal Etxeko kidea.

Gehiago irakurri...


Argentinan euskal kultura irakatsi nahi duzu? Eman zuren izena Hator Hona programaren 10. edizioan

2014/03/12

Aurten Hator Hona programaren 10. edizioa burutuko da 2013ko edizioa Euskal Herrian burutu ondoren, Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek sortutako Hator Hona programa Argentinara bueltatuko da aurten uztailaren 18tik abuztuaren 10ra bitartean. Hiru aste horietan, hainbat euskal kultur adierazpen konpartituko dituzte Euskal Herritik bertara joandako zenbait gaztek euskal etxeko komunitatearekin, tartean, dantzak, musika, euskara, kirola eta sukaldaritza. Hator Hona 2014ko edizioan izena emateko epea apirilaren 20an bukatuko da; animatu, esperientzia bikaina baita!

Gehiago irakurri...


Lehendakariak Selma Huxley sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur Gasteizen

2014/03/11

Selma Huxley bere seme Michael Barkham-ekin (argazkia Gipuzkoako museoak.net) Lehendakariak Selma Huxley ikerlaria sarituko du, Lagun Onari bereizgarria emanez gaur arratsaldean Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldian. Selma Huxley ikerlari anglokanadatarraren izena euskal arrantzale eta bale harrapatzaileek XVI. mendetik aurrera Kanada iparraldeko Labradorren utzitako arrastoei lotua da, Amerika eta Euskal Herriaren historia uztartzen dituen garai eta leku hari buruzko ikerketetan ekarpen garrantzitsuak egin baititzituen, zenbait bale-estazio eta untzi --San Juan izenekoa bereziki-- argitara ekarriz. Ekitaldia arratsaldeko bostetan izango da eta Irekiak zuzenean eskainiko ditu bertako irudiak.

Gehiago irakurri...


"Erbesteratuen oroimenak" liburua, gerrako haurren taldeek 1982-2012an eginiko lanaren lekuko

2014/03/11

"Erbesteratuen oroimenak" liburuaren azala "Erbesteratuen oroimenak-Memoria y exilio" liburuarekin Gregorio Arrien historialariak erbesteratuen oroimena berreskuratzeko azken 30 urteetan egin diren ekimen eta jardueren testigantza jaso nahi izan du. Ekimen horietako asko erbesteratuek eta gerrako haurrak izan zirenek sustatu zituzten, bai Euskal Herrian zein atzerrian, 1982az geroztik. Arrienen esanetan elkarte hauek aitzindariak izan dira erbestearen oroimena berreskuratze prozesu horretan.

Gehiago irakurri...


Euskal musika eta dantzak indartsu sartu ziren San Telmo auzoan, Buenos Airesko II. Triki-poteoan

2014/03/11

Argentinako euskal gizataldearen eskutik iritsi da Triki-poteoaren ohitura Rio de la Platara (argazkia EuskalKultura.com) Iazko arrakastaren ondoren, Triki-poteo berri bat antolatzeko erronka hartua zuen aurten ere bere gain Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Deialdiak erantzun ezin hobea izan zuen joan den larunbatean eta euskaltegiarekin bat eginez euskal instituzio gehiagoko kideak atera ziren hiriburuko kaleetara, tartean Laurak Bat, Nafar Etxea eta Iparraldeko Euskal Etxea erakunde hiriburutarren artean. Barnealdeko euskal etxeek ere izan zituzten ordezkariak ekitaldi berezi honetan, tartean Arrecifes, La Plata, Mar del Plata, Necochea eta San Nicolas hirietakoek. Iaz bezala, gainera, "Buenos Aires Tartan Army" elkarte eskoziarrak ere hartu zuen parte ekimenean.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak "No More Tour" dokumentala aurkeztuko du ostiralean San Frantziskon

2014/03/10

"No More Tour" dokumentalaren afitxa Ostiralean South San Francisco-ko Basque Cultural Center euskal etxea zine emanaldi berezia egingo da, Basque Educational Society elkarteak antolatzen duen euskal zinema sailaren baitan. Fermin Muguruza musikaria bertan izango da "No More Tour" dokumentala aurkezteko. Irundarraren azken bira jasotzen du lanak: 55 kontzertu bost hilabetetan, egileen esanetan "erresistentzia eta elkartasun mapa bat".

Gehiago irakurri...


Paraná-ko Presencia Vasca irratsaio argentinarrak ehun mezu jasoz hasi du bere 24. denboraldia

2014/03/10

Federico Borras eta 'Presencia Vasca' saioaren kolaboratzailea den Mikel Ezkerro Martxoaren hasierarekin batera, kaskoak jarri ditu berriro ere Federico Borras-ek 'Presencia Vasca' irratsaioaren 24. denboraldiari ekiteko. Entre Rios probintzia argentinarreko Parana hiritik, harrera paregabea izan zuen emanaldiak entzuleen artean. Izan ere ehun bat lagun jarri ziren kontaktuan programarekin agurtu eta ziklo berrian zorte ona opatzeko. Borrasek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, saioak bere ohiko formatuaei eutsiko dio, Mikel Ezkerroren zutabea, elkarrizketak, berriak eta euskal musika barne; eta nobedade gisa, euskara zabaltzeko proposamen berri bat ere egongo da.

Gehiago irakurri...


Blogetan! Sarien banaketa ekitaldia euskal "blogosfera"-ren topagune izan zen

2014/03/07

Saridunak lehiaketaren antolatzaileekin (argazkia AzkueFundazioa) Azkue Fundazioak, Argia astekariaren laguntzarekin antolatu duen "Blogetan!" lehiaketaren sari banaketak euskal blogosferako adituak eta zaletuak bildu zituen atzo Bilboko Euskararen Etxean. Ekitaldian, saridunen izenak iragarri ziren eta sari banaketaz gain, euskarazko blogen egoerari eta etorkizunari buruz solastu ziren partehartzaileak.

Gehiago irakurri...


Eskual Etxeko Lamina eta Basajaun erraldoiek kolorez eta euskal giroz bete zituzten Pariseko Inauteriak

2014/03/07

Basajaun erraldoia buru, Eskual Etxeko lagunak dantzari ibili ziren Pariseko Inauterietako desfilean, aurrenekoz. A ze debuta! (argazkia ParisEE) Iragan martxoaren 2an, Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Inauterietako desfilean parte hartu zuen lehen aldiz eta nola! Elkartearen ordezkaritzak kolorez eta giro bikainez bete zuen kalejira, Basajaun eta Lamina erraldoiak buru zituelarik. Elkarteko kideak jo eta su ibili dira azken asteetan lantegi batean erraldoi hauek sortzen, Pariseko kaleetara euskal mitologia apur bat ekartzeko. Eurekin batera elkarteko bazkideak, Gazteria taldeko dantzari eta musikariak eta lagun asko, denak ala denak goitik behera mozorroturik. Euskal Etxeak jai egun eder honen argazkiak sareratu ditu bere Facebook orrian; jarraian, horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia