2014/03/19

Gorka Urbizu eta bere mutilek sei kontzertu eskainiko dituzte Estatu Batuetako mendebaldean zehar eta zazpigarren bat New York hirian datozen asteetan. Bira honetan 2011ko azaroan Ross Robinson ekoizle ospetsuarekin grabatu zuten “Haria” izeneko estudioko lanik berriena aurkeztuko dute zuzenean.
Gehiago irakurri...
2014/03/18

Asunciongo Jasone Euskal Etxeak urteroko Biltzar Nagusia egingo du gaur martxoaren 18a hiriburu paraguaitarrean, elkartearen egoitzan Estrella 451 helbidean. Azkeneko urte honetako kontu ekonomiko eta txostenak onartzeaz gain bazkideek Zuzendaritza Talde berriaren hautaketa egingo dute. Orain arteko lehendakari Hector Izaguirrek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, ez du bere burua kargua berritzeko aurkeztuko, aldika datorkion osasun arazo bat medio urte sabatikoa hartu beharrean suertatu baita.
Gehiago irakurri...
2014/03/18

Irudimenari astintzeko gogoa baduzu, aukera polita eskaintzen dizu Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Azkue Fundazioak abian jarri duten lehiaketak. "Irudimena" izena du eta laugarren edizioa da aurtengoa. lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako erronkari aurre egin beharko diote: Euskal Herriko soinu mapatik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu eta horretan oinarrituta soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat egitea.
Gehiago irakurri...
2014/03/18

Berrogeitik gora kolektibitatek hartu zuten parte joan den larunbatean hiriburu argentinarreko Mayo Etorbidean Sukaldaritza Patioaren edizio berri batean. Azken bi urteetan bezala, euskal kolektibitateak bi ordezkari izan zituen ekitaldian, Laurak Bat eta Euskaltzaleak erakundeak. Ehunka lagunek bisitatu zuten gunea eta ehunka ere bertaratu ziren euskal txokora janariaren usain gozoak eta musika eta dantza ikuskizunek erakarrita. Bisitarien artean, Hiriko Kabineteko Burua den Horacio Rodriguez Larreta eta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagola.
Gehiago irakurri...
2014/03/17
Tania Arriaga-Azkarate iruindarra doktorego ikasketak egiten ari da Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en. Antropologia eta komunikazioa uztartzen dituen ikerketak libre uzten dion tartetxoa euskal musika zabaltzeko baliatzen du, unibertsitateko irratiko "Basque Roots" saioaren bidez. Euskal diasporarekin maitemindua dagoela dio, eta pozik dagoela Nevadan, bere esanetan Reno euskalduna delako!
Gehiago irakurri...
2014/03/17

Herriaren alde lan egiten duten andreen esfortzu eta ardura saritu zituen Pergaminoko Udalak joan den martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan. Lagun Onak Euskal Etxeak ordezkari berezi bat izan zuen omenaldian; izan ere, Alicia Ruiz Moreno instituzioko lehendakariordeak jaso zuen diplometako bat, osasun arloan, Terapia Okupazionalean hain zuzen, izan duen ibilbideagatik. Euskal Etxeko kideek zinez txalotu dute euren buruzagi eta lagunari eginiko omenaldi hunkigarri hau.
Gehiago irakurri...
2014/03/14

Etxepare Euskal Institutuak martxoan ireki berri ditu euskal hizkuntza eta kultura atzerrian sustatzeko laguntza deialdi berriak. Hiru dira deialdiak orotara: zine eta literatura atzerrian sustatzeko laguntzak; atzerrian antzerki birak egiteko laguntzak; eta, azkenik, nazioarteko arte azokatan parte hartzeko diru-laguntzak. Eskabideak aurkezteko epea batetik bestera aldatu egiten da; jarraian, deialdi bakoitzari buruzko informazioa.
Gehiago irakurri...
2014/03/14

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta hiriko Humanitate eta Arteen Fakultateak sinatutako hitzarmenaren baitan, datorren apirilaren 4an jarriko da abian Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturaren Katedra. Zikloari ekiteko, Hizkuntza Minorizatuen Topaketa burutuko da hilaren 4ean, ostirala Fakultatearen egoitzan. Euskara klaseak, berriz, 8an hasiko dira eta astearte eta ostiraletan gauzatuko dira. Gaia aldatuta baina oraindik Rosarion, Zazpirak Bat euskal etxea bere burua gogoz ari da prestatzen mozorro-jai bat ospatzeko datorren asteko larunbatean.
Gehiago irakurri...
2014/03/13

Kaliforniako Bakersfield hiriko hiru zinemagile dokumentala egiten ari dira Ameriketako Oesteko euskaldunei buruz. "Disappearing West" izenburua du filmak eta Estatu Batuetako historiaren parte hau argitara ekarri nahi du, nahiko ezezaguna delako euskaldunen gizataldeetatik at. Beaux Mingus, Philippe Duhart eta Gina Napolitan dira lanaren zuzendariak. Une honetan euskaldunen ondorengoak elkarrizketatzen ari dira Kalifornian, eta aurki Nevada, Idaho eta Arizonan ere izango dira. Zuzendariek gonbitea luzatzen diete dokumentalean parte hartu eta euren familiaren historia kamara aurrean kontatu nahi duten euskaldunei.
Gehiago irakurri...
2014/03/13

Koordinatzaile postua bete nahi du Bartzelonako Euskal Etxeak eta lan honetan jardun nahi dutenei lehenbailehen CVa bidaltzeko deialdia egin die. Koordinatzailea Euskal Etxearen programaketa kulturalaz arduratuko da, eta horrez gain elkartearen ekonomiaren, kanpo harremanen, komunikazioaren zein juntaren koordinazioa ere hartuko du bere gain. Horrekin batera, Euskal Etxearen ekitaldi, ziklo eta jaialdien programaketa, produkzio eta posprodukzioa ere bere kargu izango ditu. Hautagaiek antzeko lanetan eskarmentua izatea eta titulazio egokia izatea eskatzen da.
Gehiago irakurri...