euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ostirala azken eguna parte hartzeko euskal liburu eta CDak sari dituen EuskalKultura.com-en zozketan

2014/03/25

Datorren ostirala da azken eguna. Sariak ederrak dira eta parte hartzea erraza eta doan: email bat bidaltzea baino ez duzu. Zozketagai: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren autobiografia; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity', San Frantziskoko euskal komunitateari buruzko liburua; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburukia, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', Egoitz Rodriguez Olea zuzendari, 1937an bonbardatu zituzten Bizkaiko hainbat herrietako 50 bat lekukoren hitzarekin. Bidali emaila!

Gehiago irakurri...


Euskadiko finantza publikoak eta autogobernua aztergai Renoko 13. Urteroko Mintegian

2014/03/24

CBSren 13. Urteroko Mintegiaren afitxa Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek 13. Urteroko Mintegia egingo du asteazkenean eta ostegunean. Aurtengo topaketaren gaia "Zerga-sistemak eta krisia" da eta aztergai izango ditu Euskadiko, Kataluniako eta Nevadako finantza publikoak eta autogobernua. Mintegiaren antolakuntzan parte hartu du Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia katedradunak. Azkuenaga 2013-2014ko "William Douglass Distinguished Visiting Scholar" irakasle gonbidatua da Renon.

Gehiago irakurri...


Kepa Etchandy euskal argazkilariaren “Amerikanuak” liburua Buenos Airesko Liburu Azokan aurkeztuko da

2014/03/24

"Amerikanuak" liburuaren azala Egileak berak aurkeztuko du liburua Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 40. Edizioan. “Amerikanuak” Amerikanuek, -hau da, Amerikan diru dezente egin zuten eta gero euren herrietara bueltatu ziren euskaldunak- eraikitako baserrien argazki eta kontakizunen bilduma da. Argentinako egonaldian, gainera ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen du’ delako jaian hartuko du parte Kepa Etchandy argazkilariak eta euskal etxe batzuk bisitatuko ditu, bere lanak erakusteko asmoz. Buenos Aireseko Liburu Azoka apirilaren 24tik maiatzaren 12ra arte luzatuko da aurten.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldariak mundura: Daniel Lopez donostiarra Japonian da eta Eneko Atxa San Frantziskora joango da

2014/03/21

Daniel Lopez sukaldaria Donostiako Kanpanario kalean, Kokotxa jatetxearen parean (argazkia restaurantekokotxa.com) Arrakasta eta ospea du euskal sukaldaritzak nazioartean, eta hori dela eta euskal sukaldariak munduan barrena ibiltzen ohituak daude, euren lana beste herrialdeetan erakusteko. Egunotan, esaterako, Japonian da Daniel Lopez donostiarra (Kokotxa jatetxea), Fukuoka hiriko Gourmet City 2014 jaialdian parte hartzen. Maiatzean, aldiz, San Frantziskon izango da Eneko Atxa bizkaitarra, Azurmendi jatetxeko burua (hiru Michelin izarduna). Atxak bi afari berezi prestatuko ditu Los Gatoseko Manresa jatetxean.

Gehiago irakurri...


Azken egunak sari ederretarako: liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta 'Zerutik sua dator' DVDa

2014/03/21

Astebete baino ez da falta EuskalKultura.com-en martxoko zozketarako. Euskal kultura sustatzeko dugun konpromisoaren haritik, honako sariak ezarri ditugu oraingoan zozketagai: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity' liburua, San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an bonbardatu zituzten Bizkaiko hainbat herrietako 50 bat lekukoren hitzarekin. Ez zazu aukera galdu!

Gehiago irakurri...


Hector Izaguirre-k Jose Bruno Lacarrari pasa dio Asunciongo Euskal Etxearen lehendakaritzaren lekukoa

2014/03/21

Ramon Cueto eta Hector Izaguirre mahaiburuan joan den asteartean, 2014ko martxoaren 18an Asuncionen, hiriburu paraguaitarreko EEren Biltzar Nagusian (argazkia EE)

Ordezkapena, Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxean. Joan den asteartean, Martxoaren 8an egindako Biltzar Nagusian Asunciongo Jasone Euskal Etxeko bazkideek lehendakaritza eta Zuzendaritza Baztordea berritu dituzte, lehendakari berria Jose M. Bruno Lacarra izango dela, eta honekin batzordekide, besteak beste, Pedro Gamarra, lehendakariorde, Eddy Irigoitia, idazkari, Ramón Cueto, diruzain eta Galo Egüez, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Beti Aurrera Aberri Etxea EEa euskal ordezkari Carmen de Patagones herri argentinarreko “Burujabetza Jaian”

2014/03/21

Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeko kideak "Patagoniaren Burujabetza Jaian" Urteroko hitzorduari eutsiz, Carmen de Patagoneseko “Patagoniaren Burujabetza Jai”ko kabalkadan hartu dute parte aurten ere bertako euskal etxeko kideek. Ekitaldia astebete luzatu da eta nazio mailako artistak, kultur ikuskizunak eta stand gastronomikoak bildu ditu kaleetan. Beste hainbat kolektibitaterekin batera, euskal gizataldeak ikurrin, jantzi eta dantza tipikoak erakutsi zikion publikoari herriko kabalkadan.

Gehiago irakurri...


Argentinan euskara ikasi nahi duzu? Joan zaitez zure herriko euskal etxera eta berehala hasi ahal izango zara

2014/03/20

2014ko Euskara klaseak iragartzeko afixa Atzean geratu dira udako oporrak eta Argentinako euskal etxeak euren betiko erritmoa ari dira hartzen pixkanaka. Poliki poliki euskara ikasle eta irakasleak ere ari dira berriro ikasgeletara bueltatzen, euskararekin hasi edo jarraitzeko. Euskara Munduan programaren baitan, euskal erakunde anitzetan eskainiko dira aurten ere eskolak; eta baita hainbat Hezkuntza Eskola eta Unibertsitatetan ere. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan klaseen ordutegi eta egoitzen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Brasilgo Insaurriaga familiak hirugarren Bilkura egingo du apirilaren 9an Monte Bonito herrian

2014/03/20

Iaz ere Monte Boniton bildu ziren Brasilgo Insaurriagatarrak (argazkia http://casabascars.blogspot.com.es) Rio Grande do Sul Euskal Etxeak aditzera eman duenez, datorren apirilaren 9an Brasilgo Insaurriaga Familiaren Hirugarren Bilkura egingo da Monte Bonito herrian. Eugenino Jose Insaurriaga birraitona 1840 urtean Brasilera heldu zenean hasi zen familiaren adar honen istoria. Iaz egin zuten bilkuran 70 senitarteko baino gehiago bildu ziren. Rio Grande do Suleko Euskal Etxeak Brasilgo euskaldunei euren familiaren istoria ikertzeko eta horrelako topaketak antolatzeko laguntza eta sostengua emateko asmoa agertu du.

Gehiago irakurri...


"Asier ETA biok" filma apirilaren 9an estreinatuko da Buenos Airesen, BAFICI Zinemaldiaren baitan

2014/03/19

‘Asier ETA biok’ pelikularen afixa Buenos Aireseko Nazioarteko Zine Independentearen Zinemaldiak herri anitzetako obrak batzen ditu urtero. 16. edizio honetan, euskal jatorriko pelikula bat ikusi ahal izango da apirilaren 3an hasiko den programan. Aitor eta Amaia Merino zuzendari donostiarren 'Asier ETA biok' apirilaren 9, 10 eta 12an proiektatuko da hiriburuko zine aretoetan, horretarako propio etorriko den Aitor Merino zuzendaria lagun. "Asier ETA biok" dokumentalak Aitor Merino zuzendariaren eta ETAkide izandako Asier Arangurenen arteko lagun harremana kontatzen duela.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia