2014/03/28

Bartzelonako Euskal Etxea biltoki eta anfitrioi izango da datorren asteburu honetan Europa-Asia (larunbatean) eta Espainiako Estatuko (igandean) euskal etxeei dagokienean. Ingalaterra, Txina, Italia, Belgika, Frantzia, Espainia, Alemania eta Australiako euskal elkarteen ordezkariak larunbatean batuko dira Euskal Mundu-Kongresu arteko eskualde-bilera batean, Eusko Jaurlaritza antolatzaile eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Asier Vallejo Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru. Igandean, berriz, Espainiar Estatuko euskal etxeak bilduko dira, euren urteroko batzarrean.
Gehiago irakurri...
2014/03/28

La Platako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeak baieztatu duenez, Buenos Aires probintziako hiriburua izango da 2014 honetan Euskal Aste argentinarraren egoitza. Elkarretaratzea azaroaren 2tik 9ra bitartean burutuko da, bertako euskal etxearen 70. urtemugaren programa barruan antolaturik, urtean zehar garatuko diren beste hainbat ekintza bezala. Voucherren prezioak, aste osoko programa eta Festan hartuko duten parte artisten zerrenda konfirmatu ahala adieraziko dira.
Gehiago irakurri...
2014/03/27

Apirila euskal kulturaz gozatzeko makina bat aukerarekin jantzita dator aurten Boisera, Basque Museum and Cultural Center-ek eta euskal komunitateak antolatu dituzten ekimenei esker. Besteak beste hauek izango dira: Cyrus Jacobs/Uberuaga euskal ostatu historikoa doan ikusteko aukera, Amuma Says No taldearen kontzertua Leku Onan, Annual Benefit Dinner and Auction jaia, euskal dantza ikastaroa eta "Berbetan" hitzaldi sailean Mari Carmen Totoricak Gernikako bonbardaketaren lekukotasun zuzena emango du.
Gehiago irakurri...
2014/03/27

Euskal Azokaren bigarren edizioa egingo du datorren apirilaren 5ean New Yorkeko Euzko Etxeak. Elkarteak bazkideei hainbat euskal ekoizle eta artisauei euren produktuak zuzenean erosleei eskaintzeko aukera emango die. Besteak beste Izaskun Zabala diseinatzailearen bitxiak jarriko dira salgai azoka honetan. Merkatuarekin batera arrain merkatu bat ere egingo da, MMMediterranean Seafood Co. enpresaren lankidetzari esker. Bihar afari bat egingo da Euzko Etxean arrain azokako produktuak dastatzeko.
Gehiago irakurri...
2014/03/27

Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkari Sara Pagolak Hegoalde Argentinarra euskal etxea bisitatu du joan den asteburuan, Santa Cruz probintzia australean. Euskal elkarteko Cesar Arizmendi lehendakariak eta bertako euskal komunitateko zenbait kidek errezibitu zuten Pagola, baita ere, bakoitza bere herrian, Comandante Luis Piedrabuena-ko alkate Jose Ramon Bodlovic-ek, eta El Calafate-ko alkate Javier Bellonik.
Gehiago irakurri...
2014/03/27

'Estellés euskaraz' liburura, jatorriz valentzieraz ziren bere poemak euskarara ekarriz omenaldia egin zioten iaz Valentziako Vicent Andrés Estellés poetari (1924-1993) eta liburuak aurkezpen elebidunak izan ditu geroztik Valentziar Erkidegoan zein Euskal Herrian. Gerardo Markuleta euskaratzaile, Bostezo etxea argitaratzaile, liburuko testuekin aurkezpen zikloko azken saioa egingo da gaur arratsaldean, Valentzia hirian, partaide, besteak beste, Quart de Poblet-eko Euskaltzaleok Valentzia euskal etxeko kideak.
Gehiago irakurri...
2014/03/26

Txistua munduan zehar ezagutzera ematea da Garikoitz Mendizabal zestoarraren ametsa, eta bide horretan da, "Txistu Symphonic" izeneko diskoa grabatu eta gero. Disko horretan txistua orkestrarekin lagunduta jo daitekeela erakutsi zuen eta lan horrek nazioartean kontzertuak emateko atea ireki dio. Hego Koreako ateak, esaterako: itzuli berria da handik, bost kontzertu eta ostean, harrerakin kontent. "Musikak badu desberdinen arteko zubiak eraikitzeko ahalmena eta euskal kulturak bere osotasunean asko du kanpoan eskeintzeko. Hau guztia txistuaren eskutik egin daitekeelakoan nago modu erraz eta dotore batean", esan digu berak.
Gehiago irakurri...
2014/03/26

Lau urte pasatu dira Mar del Platako nafarren ondorengoen talde batek bertako Nafar Etxea birsortu zuenetik. Epe honetan bizkor lan egin du taldeak, euren sustraietako kultura ezagutarazi eta hedatzeko. Horregatik, izan ere, atsegin handiz hartu zuen erakundeak ‘Hego Amerikako Belak’ jaialdian parte hartzeko gonbitea. Beste hainbat gizatalderekin batera, nafar dantzariek ere parte izan ziren hiriko kostaldean ibili zen desfilean. Berri honekin batera, Nafar Etxeak jakinarazi digu berehala, apirilaren 6an, ospatuko duela instituzioaren 4. urtebetetzea, ospatu ere elkartearen aldizkariaren bigarren zenbakia plazaratuz.
Gehiago irakurri...
2014/03/25

Etxepare Euskal Institutuak sei Euskara eta Euskal Kultura irakurle hautatzea hautatzeko deialdia argitaratu du. Irakurleak honako unibertsitateetan arituko dira: Bartzelonan, Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; Madrilen, UHUN-UNED unibertsitatean; Berlinen, Freie Universität unibertsitatean; Brnon, Masaryk Unibertsitatean; Moskun, Lomonosov Unibertsitatean eta Kalifornian, Santa Barbara Unibertsitatean. Hautagaien betekizunak eta hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa, jarraian.
Gehiago irakurri...
2014/03/25

Euskal Herriko euskal-venezuelarrek hitzordua dute aurten ere apirilean, talde honen bilgune nagusi bihurtu den topaketan. Hemeretzigarrena izango da aurtengoa, eta Venezuelako euskal Diasporako lagun taldeak gero eta harreman estuagoa du. Batzuk Euskal Herritik hara joandako --eta gero itzulitako-- euskaldunak dira; beste zenbait Venezuelan jaiotako euskaldunen seme-alabak. Denek ala denek lotura estua mantentzen dute herrialde harekin eta bilera honetan aspaldiko lagunak agurtzeko eta hango kontuak gogoratzeko aukera izaten dute. Aurten, gainera, Venezuelako egoera dela eta, ekitaldi bereziren bat egitea hausnartzen ari dira taldekoak.
Gehiago irakurri...