euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko dira Polonian Poznango Euskal Egunak: ipuinak, zinea, dantza, euskera eta giro bikaina

2014/04/08

2014ko Poznango Euskal Egunen afitxa Poznango Adam Mickeiwicz unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak urtero legez Euskal Jaia antolatu du, ikasleen partaidetza eta laguntzarekin. Helburua euskal kultura unibertsitatetik atera eta gazteen artean ezagutzera ematea da. Horretarako, egitarau zabala eta gozagarria dute aurtengo "Dni Baskijskie" edo Euskal Egunek: ipuin kontalariak, "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia, janari beganoa eta euskal pintxoak, euskal kulturari buruzko online lehiaketa, dantza tailerrak eta hitzaldiak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euri zaparradek eta partaidetza jaisteak ez dute poza batere urritu Cañuelasko 8. Dantzari Topaketan

2014/04/08

Eguraldi txarragatik, kalejira ez zen asko luzatu baina Buruhandien lilura ez zen faltan bota (argazkia Chivilcoyko EE) Urtero bezala, 2014 honetan ere ospatu du Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak bere Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa. Jaialdia pasa den asteburuan burutu zen eta eguraldia gorabehera, bi egun eder igaro zituzten herritar eta bisitariek. Euriagatik, Cañuelas Futbol Club elkarteko instalazioetan egin behar izan zen dantza erakustaldia. Aurten aurreko urteetan baino dantza talde gutxiago bildu dira topaketara. Antolatzaileen esanetan, urrun dauden euskal etxeentzat, bertaratzeko garraio gastuen kostu altua da urtero etorri ezin izanaren arrazoia.

Gehiago irakurri...


Boiseko Basque Studies Program-ek Boga aldizkariaren bigarren alea argitaratu eta literatur lehiaketa deitu du

2014/04/07

Boise State Unversity-k abian jarri duen literatur lehiaketaren afitxa Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak udaberrian burutuko diren zenbait ekimen eta deialdiei buruzko informazioa zabaldu du. Batetik, sarean eskuragarri dela dagoeneko Boga aldizkariaren bigarren alea eta, bidenabar, baita datorren alerako artikuluak bidaltzeko epea irekitzen dela ere. Bestetik, Euskal Literatur Lehiaketa jarri du abian Programak: lanek euskal gaia izan behar dute eta ingelesez idatziak izango dira. Garaileak 500 dolarreko saria eta lana argitaratzea irabaziko du.

Gehiago irakurri...


"Basques in the Far West", Idahoko euskaldunei buruzko artikulua, Traveler aldizkarian

2014/04/07

Euskal Etxea, Boiseko Basque Block delako topagunea (argazkia Flickr / Chenutis (CC)) Gurera dakarkigu gaur Miren Perez Eguireunek Conde Nast "Traveler" aldizkarian idatzi duen artikulu bat, Idahoko euskaldunei buruzkoa. Gaztelaniaz eman da argitara, baina guk euskarara itzuli dugu zati bat: "Idaho, Estatu Batuetako barnekaldeko iparmendebaldean, batasuneko estatu ezezagunenetariko bat da, eta euskal komunitate dinamiko eta arrakastatsua du. Euren jatorriaz harro, bost urtero euskal jaialdi handi bat egiten dute eta mundu osoko euskaldunak biltzen dira euskal Mecca antzeko honetara. Hain da eraginkorra euskal komunitate hau, ezen 2002an Idahoko Legebiltzarra, euskal lobbyak sustatuta, AEBetako Espainiako Enbaxadarekin liskar diplomatiko batean sartu zela eta orduko Etxe Zuriko Estatu Segurtasunerako Aholkulariak, Condoleezza Ricek, parte hartu behar izan zuela. Welcome! Edo, agian hobe, ongi etorri!".

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Euskal Etxeak bere 119. urtemuga ospatu zuen, Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun

2014/04/07

Iparraldeko Euskal Etxeko lagunak 119. urteurrenean (argazkiaIEE) Argentinako euskal erakunde ugariko agintariak bertaratu ziren hiriburuko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxera erakundearen 119. urteurrenean parte hartzera. Topaketa egoitzako kintxoan burutu zen, ‘giro informalean’, etxeko kide eta lagunak partaide. Gonbidatuen artean, aipa daiteke Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagolak bat egin zuela, eta hitz batzuk egin zituela euskal etxekoen aurrean euren urtebetetze jaian.

Gehiago irakurri...


Euskal sortzaileak sarean: Mintzanet bidez hitzaldiak eskainiko dituzte atzerriko euskal kultur ikasleentzat

2014/04/04

Karmale Jaio idazlea (argazkia etxepareinstitutua.net) Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Sei idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin. Mark Kurlansky, Eider Rodriguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martinez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira aurtengo hizlariak.

Gehiago irakurri...


Malvinetako Gerra gogoan, bihar Aberri Eguneko jaia Argentinako Olavarriako Gure Etxe Maitea EEan

2014/04/04

Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko kideak Malvina Irletako Gerrako Beterano eta Hildakoen omenean egindako zeremonian (argazkia El Popular) Menu tentagarria eskainiko du Buenos Aires probintziako Olavarria herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatzeko bihar burutuko duen festan. Aktibitatea elkarteak otsailean hasitako programa oparoaren barruan gauzatuko da. Izan ere, proposamen berriak ditu aurten euskal etxeak, batez ere txikienei begira. Urtean zehar, bestalde, Udalak antolatutako ekitaldi ofizialetan parte hartzeko konpromisua hartua du instituzioak euskal gizataldearen ordezkari; hori dela eta etxeko talde bat Malvinen Monumentura bertaratu zen apirilaren 2an, Malvina Irletako Gerrako Beterano eta Hildakoen omenezko zeremonian euskaldunen presentzia bermatzeko.

Gehiago irakurri...


New England-eko Euskal Etxearen Aberri Egun ospakizunak giro ezin hobean

2014/04/03

New England-eko Euskal Etxekoak Aberri Eguna ospatzen Giro ederrarekin ospatu zuten joan den martxoaren 29an New England-eko Euskal Etxekoek (duela gutxi izena aldatu zuen arte, Rhode Island Basque Club Euskal Etxea zena) Aberri Eguna, Middletown-eko Knight Columbus Center-en. Aizkolarien erakustaldia, Ismael Biurrun-ek prestatutako bazkaria eta Mikel Aramberrik kantatutako euskal abestiekin gozatu ahal izan zuten bertara joan zirenek.

Gehiago irakurri...


‘Gure Esku Dago’ deialdi herritarra Diasporaraino iritsi da, ekainaren 8ko Giza kateari begira

2014/04/03

Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko lagunak, 'Gure Esku Dago' logoa eskuan (argazkia EuskalKultura.com) ‘Gure esku dago’ Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da; proiektuak euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du helburu, aniztasuna eta partaidetza ezaugarri, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz. 2013ko ekainean sortu zenetik, hainbat ekintza antolatu ditu herri mugimenduak baina dudarik gabe garrantzitsuena datorren ekainaren 8koa izango da. Egun horretan Durango eta Iruñea elkartuko dituen Giza Kate bat gauzatzera deitzen du. Euskal Diasporatik hainbat jendek bat egingo du deialdiarekin eta Kateari lotuko zaio hainbat herri eta hiritan.

Gehiago irakurri...


Pariseko Sorbonne III unibertsitateak euskarari buruzko mintegia hasiko du gaur

2014/04/03

Pariseko Eskual Etxean egin zen bertso afari batean, ezkerretik hasita,Miren Ibarluzea irakurlea Sorbonne III unibertsitatean eta Xan Alkhat eta Miren Amuriza bertsolariak (argazkia PEE Gaur eta bihar euskarari buruzko mintegia hartuko du Pariseko Sorbonne III unibertsiateak, bertako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatuta. Gaurko saioan, Udane Atutxa eta Eneko Zuloaga EHUko ikerlariek Ipar Euskal Herriko euskara irakaskuntzaren historia izango dute hizpide. Bihar, aldiz, "Euskararen jatorria: enigma europar bat" dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da eguna eta, jarraian, bideokonferentzia bitartez Ivan Igartua EHUko irakaslearekin solasaldia egingo da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia