euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Euskal Etxeak webgune berria estrenatu du: jarduerak, historia eta elkartearen berriak, eskura

2016/06/02

Lagunen Etxea elkarte euskal-argentinarraren webguneko irudia

Sare sozialetan pauso berria eman du Lapridako Lagunen Etxea elkarteak webgunea estrenatuz. Iragan maiatzaren 30ean aurkeztu zuten interneten webgunea eta hemendik aurrera bertan emango dituzte argitara elkarteari buruzko berriak. Zorionak egindako lanarengatik eta webgunearen diseinu alai eta erakargarriarengatik!

Gehiago irakurri...


Kanpoan dauden Nafarren Eguna ospatuko dute heldu den larunbatean Nafarroako Lekunberrin

2016/06/02

Lekunberriko alkate Natalia Azcona, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Espainiako Nafarroako Etxeen Federazioko lehendakari Salvador Torres aurkezpen-ekitaldian (argazkia Nafarroako Gobernua)

Lekunberrin ospatuko da aurten Kanpoan dauden Nafarren XXVIII. Eguna. Espainiako Nafar Etxeen Federazioak Nafarroako Gobernuarekin batera urtero antolatzen duen egun osoko ekitaldi honek foru komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak gogoratzea eta euren arteko hainbatentzat --bereziki Espainiako estatuan daudenentzat-- biltzeko aukera bat ematea dauka helburu. Data, berez, larunbata bada ere, bezperan, ostiralean, ekitaldi instituzional batzuk antolatu dira Udaletxean eta baita bisita bat ere Plazaolaren geltokira.

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko da ‘Cinevasc’ Zikloa, Etxepare Euskal Institutuak La Platan duen Irakurletzaren eskutik

2016/06/02

‘Cinevasc’ Zikloaren afixa

Ekaineko lau astelehenetan lau euskal film proiektatuko ditu La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak. Lehenengo saioan ‘Amama’ pelikula proiektatuko da, Iraia Elias protagonista lagun. Emanaldiak La Platako Pasaje Dardo Rocha Kulturgunean izango dira eta sarrera libre eta doakoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com: etzi, azken eguna 'Aita...' liburua, musika CDak eta eranskailuak irabazteko

2016/06/01

Etzi azken eguna da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko. Honako sariak lortuko dituzte irabazleek: Joan Errearen  'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Azken egunak parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Saladilloko talde batek estrenatu zituen Bask in Motion agentziaren bidaiak Euskal Herrira

2016/06/01

Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako bidaiariak, Guggenheim Museoaren aurrean (argazkia Bask in Motion)

Bask in Motion agentziak Euskal Herria ezagutzeko era berri bat proposatzen du: bakoitzaren interesen arabera antolatuko bidaiak, eta euskal kultura barrutik ezagutzeko, benetan bizitzeko, esperientzia andana. Bidaia estilo hau probatu zuen lehen taldea Saladillo eta Misioneseko euskal etxeetako 21 lagunek osatu zuten, eta sekula ez ahazteko moduko esperientzia izan zuten. Zuk ere horrelako bidaia bat antolatu nahi duzu? Segi irakurtzen!

Gehiago irakurri...


Diasporako kideak ere harpidetu daitezke liburuak mailegatzeko Jaurlaritzaren eLiburutegia zerbitzura

2016/06/01

eLiburutegia-ren logotipoa

eLiburutegia Internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak sortu, mantendu eta herritarren esku jartzen duena. Orain, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren lankidetzari esker, euskal diasporako kideek ere eska dezakete alta eLiburutegian, eta plataforma digital hau erabiltzen hasi. Horretarako interesatuek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean eskuragai dagoen inprimakia bete behar dute.

Gehiago irakurri...


Zine zikloarentzako saria eta bultzada polita euskarari San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartean

2016/06/01

Udaleko sari bat jaso zuen Askatasunaren Bidea Elkarteak Euskal Zine Zikloa antolatzeagatik

Bi berri on datoz Buenos Aires probintziako San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartetik. Alde batetik, hiriko gobernuak Udal Interesekoa izendatu du elkarteak antolatzen duen Euskal Zine Zikloa; bestetik, euskara ikasteko proposamen berri bat eskaini dio euskal elkarteak komunitateari. Hizkuntza eskolak etzi ostirala, ekainaren 3an, hasiko dira, Euskara Munduan programan trebatzen ari den Martin Colombet irakaslearen ardurapean.

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan euskal arteak eta sorkuntzak Londresko Dalston auzoa hartuko du, BaskFest jaialdirekin

2016/05/31

BaskFest 2016ren kartela

BaskFest 2016 Londresen bizi diren euskal artista talde batek antolatutako arte eta kultura erakustaldia da. Asteburu osoan zehar, sortzaile hauek eta Euskal Herritik etorritako beste zenbaitek euren lanak erakutsiko dituzte Dalston auzoan. Erakusketak, dantza, performance-ak zuzenean, marrazkia, musika, gastronomia, DJak... denetarik izango da, eta dena doan! Jarraian, egitarau osoa.

Gehiago irakurri...


Trinidad hirian egin zen Uruguaiko Euskal Elkarteen II. Biltzarraren emaitzak plazaratu dituzte

2016/05/31

Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarrera bildutako ordezkarien talde-argazkia

Pasa den hilabetean --apirilaren 16an, larunbata-- zenbait erakunde uruguaitarrek "Uruguaiko Euskal Elkarteen II, Biltzarra" izenpean eginiko elkarretaratzearen konklusioak plazaratu dituzte atzo. Bilkurako partaide ian ziren: Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea eta Aldaxka elkartea; Floresko Euskal Etxea; Saltoko Euskaldunen Taldea; San Joseko Euskaldunak Taldea; eta Argentina-Brasil mugaz gaindiko Grupo Fronterizo de Vascodescendientes de Rivera-Livramento izeneko taldea, Flores departamentuko Trinidad hiriburuan egin zen bilera.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideoko Euskaro EEak: Silvia Ortone Enderiz da lehendakari berria

2016/05/31

Euskaroko zuzendaritza zahar eta berriko kideak, tartean Emilio Latorre, Félix Latienda, Silvia Ortone Endériz, Carlos Larragueta, Baldomero Ansó, Pedro Biscayzacú, María del Carmen Latienda, Julio Garcia Denis, Julia Vizcarret eta María Díaz.

Urteko Biltzar Nagusia egin du maiatz honetan hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEak eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu du. Bigarrenz elkartearen historian, emakume bat izango da Euskaroko lehendakari. Silvia Ortone Enderiz. Segidan, Uruguaiko euskal etxe dekanoa 2016-2017 tartean gobernatuko duen ekipoaren izena.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia