euskal diaspora eta kultura
2016/11/30
Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar zabalduko du Euskararen Eguna, Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak eskaintzen dituzten hainbat unibertsitatetan jarduerak eginez. Frankfurt, Leipzig, La Plata, Cork, Mexiko, Santa Barbara, Bartzelona... izango dira horietako batzuk. Horrez, gain, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokan izango da Iban Zaldua idazlea, euskal literaturaren berri emateko.
2016/11/30
"Gernikatik New Yorkeraino Montevideotik pasata" deitu diren jardunaldiak antolatu dira hiriburu uruguaitarrean abenduaren 2tik 6ra bitartean, ostiral honetatik datorren asteartera arte, 75 urte bete diren honetan Jose Antonio Agirre Lehendakaria Europa faxistatik ihesean Uruguaira heldu eta herrialdeko Ordezkari Ganberaren ongietorri eta abegia jaso zuenetik. Esker emate ekitaldia izango da Uruguaiko Herriari euskal-uruguaitar komunitateak eta Euskal Erria Euskal Etxeak antolatua.
2016/11/30
Mota askotako ekintzak egin dituzte azken aste hauetan Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko lagunek instituzioaren 20. urtebetetzea dela eta. Ospakizunen programa datorren larunbatean bukatuko da, Euskararen Nazioarteko egunaren baitan, euskara omentzeko ezohiko aktibitate batekin: Victor Ruiz Añibarroren ‘Mujeres en Berrigorria’ antzezlana aurkeztuko du horretarako propio sortutako Leneas antzerki taldeak.
2016/11/29
Proposamen eta planez josita dator aurten ere Erromako Settimana Basca, hiriko euskal elkarteek urtero urtero antolatzen duten Euskal Astea, alegia. Aurtengoa ostegunean hasiko da, Asier Gogortza sortzailearen erakusketa batekin. Ondoren, eta abenduaren 11 bitartean, zer egin eta zer ikusi frango izango da Erroman: Errebal taldearen emanaldia, Mariasun Landa idazlearen liburua aurkezpena, "Amama" filma... Egitarau osoa, jarraian.
2016/11/29
‘Esnezalearen Bira’ izenarekin Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatzen duen auto klasiko lehiaketak amaiera ezberdina izan du aurten. Gidari irabazleei sariak banatu eta gero, Gral. Las Herasko Pato Zelaira bertaratu ziren lasterketaren antolatzaileak Argentinako Kirol Nazionala den Pato delakoaren omenez plaka bat desestaltzeko. Berri honekin batera gaur hasiko den Gral. Las Herasko Euskal Astearen programa jakinarazten dute Zazpirak Bat lasherastarretik.
2016/11/28
Ostiral honetan irekiko ditu ateak 2016ko Durangoko Azokak eta abenduaren 6a bitartean euskal kulturaren topagune nagusi bihurtuko da. Aurten, bertan bilduko diren argitaletxe, disketxe eta euskal kultur munduarekin batera, Argentinako euskal komunitatea ere izango da partaide, Diasporaren ordezkari gisa. Azokan Argentinako euskaldunek argitaratutako liburuak ezagutaraziko dira eta zenbait hitzaldi eta aurkezpen ere egingo dituzte.
2016/11/28
Ekimen gaztea eta familiarra da Los Toldos herriko 'La Vasca' enpresa. Euskal sustraiko etxe argentinar bateko sukaldean sortua, huts egiten ez duen errezeta batez baliatzen da Yanina Luberriaga bere produktuak egin eta merkaturatzeko: lana, familia eta balioen konbinazioa.
2016/11/28
Hilabete osoko bira egin dute Patxi eta Konpainia Iparraldeko taldeko musikariek, euskal etxeetan dantza eta musika tailerrak eskaintzeko eta Euskal Asteaz gozatzeko. Esperientzia ona baino hobea izan da eta atzera Euskal Herrira etorriak artistek agur berezi bat bidali nahi izan diete Argentinan harrera ezin hobea eskaini zieten lagunei. Hona bidaiaren argazki bidezko errepasoa.
2016/11/25
Urteurrenaren festa abenduaren 10ean izango da eta ekitaldi berean Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatuko dute mendozatarrek. Jaian euskal hizkuntzarekin lotura duten bideoak aurkeztuko dituzte eta gazteek prestatuko duten afarian partekatuko. Gonbitearekin batera, Kalakan taldeak Mendozan, Euskal Etxearen egoitzan bertan eskainitako kontzertua erabat arrakastatsua izan zela jakinarazten dute Denak Batekoek.
2016/11/25
Gabonak bertan ditugu aurki eta Diasporan euskaldun asko hasiak dira dagoeneko senitarteko eta lagunei opariteko euskal produktuen bila. Garaiz gabiltza aurten internet bidez erosketak egiteko eta jarraian euskal ikutua duten produktuak saltzen dituzte webguneen zerrendatxo bat utziko dizuegu. Batzuk Diasporako euskaldunek egindakoak gainera! Matea hartzeko ikurrinadun termoa? Brooklynen egindako goitibera? Hamaika ikusteko jaioak gara!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus