euskal diaspora eta kultura
2017/02/16
2012an sortu zen ‘Gure Gutiziak’ ekimena, Gral. Las Heras herriko euskal argentinar familia baten baitan. Urtez urte handituz joan den enpresak 50 jangai mota eskaintzen ditu gaur egun, etxekoak, kontserbagarririk gabekoak, gozo eta gaziak. ‘Gure Gutiziak’ marmeladak, likoreak eta eskabetxeak dastatu eta gozatu nahi badituzu, Buenos Aires Celebra-ko standean aurkituko dituzu martxoaren 18an.
2017/02/15
Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, datozen urteetarako Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako arloaren ildo nagusiak aurkeztu ditu atzo Legebiltzarreko Europar Gaien eta Kanpo-Harremanetako Batzordearen aurrean. Kanpo-agenda, Basque Country 2020 Estrategiaren eguneratzeak —nazioarteko testuinguru berrira egokitzeko— eta jarduerak ardazteko "aukera-lurraldeak” leheneratzeak markatuko dute.
2017/02/15
Martxoaren 7an abiatuko du Buenos Airesko Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak 2017ko ekintzen egitaraua. ‘Zenbat euskaldun eta euskal jatorrizko jende dago munduan?’ izango da zikloa hasteko Jorge Beramendik emango duen hitzaldiaren izenburua. Fundazioak bi bidaia ere iragarri ditu datozen hilabeteetan: lehenengoa, maiatzean, Iparraldera eta Frantzia hegoaldera; eta Euskal Herriko azpi probintzietara bigarrena, irailean..
2017/02/14
Agus Barandiaran buru duen Korrontzi talde bizkaitarra bira bat ari da prestatzen Argentinan bere ikuskizuna aurkezteko. Kontzertuetan, Argentina bertako dantzariek lagunduko dituzte euskal musikariak eta horretarako aldez aurreko trebakuntza jasoko dute. Bidaiaren egitaraua ez dago oraindik itxita eta, izan ere, euskal etxeen gonbiteekin osatuko da. Beraz, Korrontzi zure euskal elkartera ekarri nahi baduzu, jar zaitez kontaktuan taldearekin zure gonbite eta proposamena lehenbailehen luzatzeko.
2017/02/14
Uztailaren 8tik 16ra bitartean ospatuko du La Habanako Euskal Etxeak bere 140. urteurrena eta nahiz eta ekintzen programa oraindik erabat itxita ez egon, baieztatuta dauden aktibitateen artean dagoeneko aipa daitezke: instituzioko kide eta lagunen arteko bilkura, Joseba Gotzonen kontzertuak eta Euskal Zine Zikloa. Euskal Zine Zikloa Buenos Airesko Zine Ibiltariaren arduradunen esku egongo da.
2017/02/13
Nevada-Renoko Unibertsitatean egoitza duen University of Nevada Press (Nevadako Unibertsitateko Argitaletxea) argitaldariak iragarri berria du bere webgune berritua. Argitaletxe hau Robert Laxalt euskal-amerikar idazle ezagunak sortu zuen 1961an eta garai hartan eta urte askotan baliabide bakarra izan zen euskal liburuak edo euskal gaiko liburuak ingelesez irakurri ahal izateko. Gaur egun segitzen du euskal gaiko liburuak plazaratzen, Nevadari buruzko eta bestelako gaiei buruzko beste hainbat izenbururekin batera.
2017/02/13
Villa Maria eta Villa Nuevako Kolektibitateen Foroak partaidetza nabarmena izan zuen Alta Graciako Gizatalde Jaiaren 30. edizioan. Foroko kide den Euzko Etxea elkarteak, Festako desfilean ez ezik, taula gainean ere Euskal Herria eta euskaldunen ordezkari jardun zuen, Euskal Herriko dantzak, musika eta jantzi tradizionalak erakutsiz.
2017/02/10
UNESCOren mundu mailako ondare izendatuak diren Kanadako bost leku agertzen dira herrialde honetako Posta Zerbitzuak kaleratu dituen zigiluetan eta horietako bat da Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena, Labradorreko hego kostaldean.
2017/02/10
San Nicolas hiri argentinarra izan da aurten HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan proiektuaren Udako Barnetegiaren egoitza, bertako Euzkal Etxea eta FEVA antolatzaile. Europara itzuli aurretik, ekitaldiaren balantzea eta Hego Amerikako euskal etxe eta federakuntzekin sinatutako akordioen berri partekatu du gurekin Kinku Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduradunak.
2017/02/09
Euskal Etxeak eskatutako dokumentazioa aurkeztu bezain laster, Udalak komodatoa utziko dio tokia instituzioari. Lokala, Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitateetarako egokia da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe baten inguruan dago kokatuta. “Hori ere baliatuko dugu jende berria erakartzeko”, adierazi dio ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ko erreferente Angel Cametok EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus