euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiak bere turismoa bultzatzen du Miamin, eta bertako euskaldunei enbaxadore lana egiteko gonbitea egin die

2008/03/15

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza euskal sukaldariekin Miamin Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza bat Miamin dago egunotan lurralde historikoaren turismoa, gastronomia eta kultura aurkeztu eta ezagutarazteko. Ordezkaritzaren buru Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia, Gabino Martínez de Arenaza, eta berarekin batera goi mailako sei sukaldari bizkaitar bidaiatu dira. Ordezkaritzak besteak beste Nazioarteko Kruzero Azokan hartu du parte, Bilboko portua ezaguera bultzatzeko. Asteazkenean Miamiko berrehun bat euskaldunekin bildu ziren, jendetzak prebisio guztiak hautsi zituelarik.

Gehiago irakurri...


Utahko Unibertsitateko balet dantzari talde bat Eibarrera heldu da gaur hamar egunez euskal dantzak ikasteko

2008/03/14

Eibarko Kezka Dantza Taldea erakustaldi batean (argazkia www.dantzan.com) Gaur bertan heldu dira Eibarrera Utahko Unibertsitateko Character Dance Ensemble taldea osatzen duten 17 dantza ikasleak. Munduko herrialde askotan izan dira tokian-tokiko dantzak ikasten eta Eibarko Kezka Dantza Taldearekin www.dantzan.com webgunearen bidez jarri ziren harremanetan. Dantza atari honen kudeatzailea, Oier Araolaza, Kezkako dantzaria da eta taldeak ikastaroa antolatzen lagundu die estatubatuarrei. 'Inbidia sanoa baino amorrua ematen du han dantzak duen egoera ikusteak, hemengoarekin alderatuta. Hemen hitzetik hortzera darabilgu euskal dantza eta gero erakundeek eta Unibertsitateak ez dute sustatzen, ezta ikertzeko eta ikasteko biderik ematen...', azaltzen du dantzariak.

Gehiago irakurri...


Alaitasun giroa nagusi joan den larunbatean Carmeloko (Uruguai) Ibai Ondoko Etxearen egoitzaren inaugurazioan

2008/03/14

'Ibai Ondoko Etxea' Carmelo herriko Euskal Etxearen egoitza berria, joan den larunbatean inauguratu zuten Uruguaiko Colonia departamentuan Ibai Ondoko Euskal Etxeak joan den larunbatean inauguratu zuen egoitza berria, ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen ekitaldian. Egoitzak 300 metro kuadro inguru ditu, bi solairutan banatuta. Bildutakoek elkartearen aro berriarengatik topa egin eta gero euskal etxeko dantzari txikiek erakustaldia eskaini zuten, Claudia Oterok eta Aitor Alavak zuzenduta. Hurrengo ekitaldiak prestatzen ari da jadanik euskal etxea: Dantzari Eguna eta Urteurren Jaia.

Gehiago irakurri...


Araba Abesbatzak 3 kontzertu eskainiko ditu Argentinan: Buenos Aires, Bahia Blanca eta Necocheako agertokietan

2008/03/14

Irudian, Araba Abesbatzako kideak Buenos Aireseko Katedrala eta Bahia Blanca eta Necocheako hiriak izango dira Araba Abesbatzak martxoaren 18tik 30era kontzertuak eskainiko dituen tokiak. Aitor Saez de Cortazarren gidaritzapean, 35 pertsonek osatutako taldeak kantu erlijiosoek, lehenengo partean, eta euskaldunek, bigarrenean, osatutako programa dakarte. Omenaldi txiki bat ere eskaini nahi diote publiko argentinarrari, bertako bizpahiru abesti kantatuz.

Gehiago irakurri...


Marta Bersek bere esperientziak kontatu zituen 'Palabras mayores' zikloan Emakumearen Egunaren ospakizunean

2008/03/14

Marta "Pocha" Bersek bere bizitzari buruz hitz egin zuen "Palabras mayores" zikloko jardunaldian Hezkuntza alorrean izan duen eskarmentu handiaz aritu zen joan den larunbatean Gral. Rodriguez herri argentinarreko Eusko Aterpea Euskal Etxeko liburutegian 84 urte aberats dituen Marta 'Pocha' Berse de Lavallen --komentario gisa, Lavallen, Labaien euskal deituraren bertsio bat da--, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat antolatutako 'Palabras Mayores' (Hitz Nagusiak) bertako zikloko hitzordu berri batean. General Rodriguezen bertan bizi den irakasle honek hezkuntzaren munduari eskaini dio bere bizitzaren zati handi bat eta, gaur egun ere, herriko irakasle erretiratuen elkarteko presidentea da.

Gehiago irakurri...


Bi zerrendetako kide eta jarraitzaileen arteko eztabaidak FEVAKo hauteskundeen bezpera markatzen du

2008/03/13

FEVAren ikurra Bi egun baino ez dira falta FEVAren zuzendaritza batzordeko hauteskunte partzialak egiteko eta areagotu baino ez da egin bi zerrenden adierazpen isuria eta alde bateko eta besteko jarraitzaileen arteko eztabaida. Jarraian bidalitako e-mail eta adierazpen horietako batzuk laburtu eta sareratu egiten ditugu, gure irakurleei eritzi propioa osatzeko lagungarri izango direlakoan.

Gehiago irakurri...


Jose Pablo Arriagaren Sustraiak proiektua Mexikora heldu da, Anahuac Unibertsitateko Euskal Astearen baitan

2008/03/13

Jose Pablo Arriaga artista markinarra Euskal kulturak primerako erakusleihoa dauka egunotan Mexiko DFko Anahuac Unibertsitatean, bertan antolatu duten Euskal Astea dela eta. Erakusketak, mintzaldiak, euskal enpresen standak eta beste ekimen batzuk egiten ari dira eta asteartean Euskal Herriaren Eguna antolatu zuten, Mexikoko Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin. Aste honetako ekimenen artean Jose Pablo Arriaga artista markinarra Euskal Etxean ari da lanean, Sustraiak bere nazioarteko proiektuko hirugarren eskultura prestatuz.

Gehiago irakurri...


FIVU udalekuak haur eta heldu euskal uruguaitarrak bildu ditu aurten ere, jolasa eta ikastea batuz, aro ona lagun

2008/03/13

Partehartzaileen talde argazkia. FIVUko aurtengo Udalekuan parte hartu duten haur eta heldu guztiak ikurriñak atzean dituztela erretrataturik Sei eta hamabost urte bitarteko 55 gazte euskal uruguaitarrak parte hartu dute aurten, FIVUk (Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioa) antolaturik Rio de la Plata ertzeko Artigas kanpalekuan arrakastaz bukatu berria den euskal udalekuan. Ekitaldiak iraun dituen lau egunak eguraldi ona --eta seguruenik sobera beroa-- lagun garatu dira, euskal edukiak eta aisialdikoak uztartuz, eta antolatuz besteak beste honelakoetan ohi diren joko eta jolasak, eta hainbat tailer, dantza, kantu, historia eta oro har euskal kulturakoak.

Gehiago irakurri...


Timmie (Yraguen) Echanis, 96, a reference for the local Basque community, passed away in Ontario, Oregon

2008/03/13

Timmie (Yraguen) Echanis passed away on Wednesday, March 12, 2008. She will be greatly missed by everybody whom she had contact She was born Basque in Oregon. In one of her life's proudest moments, Timmie was inducted into the Basque Hall of Fame on November 11th, 2007. Timotea “Timmie” Echanis was born to Jose “White Horse” and Claudia Yraguen on April 3, 1912, in a stone house with a mud floor on the Antelope Ranch located in Malheur County on the Oregon-Nevada border. She was delivered by a 'horse' doctor. Timmie started attending school in McDermitt when she was seven years of age and, as was true of all of her siblings, couldn't speak a word of English.

Gehiago irakurri...


Haizeak eta olatu erraldoiek kalte handiak sortu dituzte Euskal Herriko kostetan: irudi eta bideo ikusgarriak

2008/03/13

Irudian, Zumaiako kai-muturra olatuen azpian Euskal Herriko kostako herri eta hirietako kaleak kalte ikaragarriekin esnatu ziren asteartean Kantauri itsasoko haize eta olatu erraldoiek sortutako hondamendiarengatik. Donostia eta Zarautz, herri batzuk aipatzeagatik, arras kaltetuak izan ziren, baina Bizkaian (Bermeo, Getxo, Ondarroa...) eta Lapurdin ere (Donibane Lohizune, Hendaia, Baiona...) kalteak eta material galtzeak agerikoak izan ziren. Zorionez, ez zen biktima pertsonalik egon gertaera natural ikusgarri honetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia