euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako 'Gure Antzerki' taldeak gaur hasiko ditu antzerki klaseak euskarazko proiektuen asmoarekin

2008/04/02

Ezkerretik eskubira, Arnaud, Marcelo, Miguel eta Malena 'BAT' laburmetraian lan egiten 'Gure Antzerki' Bahia Blancako Unión Vasca EEko Antzerki Taldeak gaur hasiko du helduentzako antzerki ikasturte berria, elkarteko egoitzako lehenengo pisuan arratsaldeko zortzietan. Antzerki munduan eskarmentu handikoa den Miguel Mendiondo irakaslea izango da azaroan amaituko den ikastaro honetako arduraduna. Jardueren barruan, aurreko urtekoek baino ikus eremuko ezaugarri gehiago eta euskarazko hitz solteak bilduko dituen ikuskizun bat lantzeko asmotan dabiltza. Youtuben 'BAT' aurki daiteke dagoeneko, antzerki taldeak eta Rocio Basterra euskarazko irakasleak burutu nahi duten lau laburmetraia sagako lehena.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Aste Nazionala logo bila: heldu den astelehenean itxiko da proposamenak aurkezteko epea

2008/04/02

Iaz Rosarion egin zen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren identifikagarri izan zen diseinua. Azken egunak gelditzen dira proposamenak egiteko Bost egun baino ez dira gelditzen La Platako Euskal Etxeak 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionalerako antolatu duen diseinu lehiaketarako lanak aurkezteko. Lehiaketa irabazten duenak 500 pesoko saria jasoko du eta berak asmatutako irudia euskal argentinarren jai nagusia den honek sortuko dituen dokumentu, jantzi eta ekitaldi guztien irudia bilakatuko da. Proposamenak La Platako Euzko Etxearen idazkaritzara bidali behar dira datorren astelehena baino lehenago.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeko kideek 'pasioz beterik' jarraitu zuten igandeko pilotako Binakako Txapelketako finala

2008/04/02

Caracaseko Eusko Etxeko kideak zentroko egoitzan pilota partidako finala ikusten (argazkia Pedro Javier Arriaga) Igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako pilotako Binakako Txapelketako finala Euskal Herritik kanpo ikusi ahal izan zuten zaleek. Izan ere, Caracaseko (Venezuela) Eusko Etxeko kideek Olaizola II-Mendizabal II eta Titin III-Laskurain bikoteen arteko lehia Canal Vascotik jarraitu ahal izan zuten. Telebista pantaila erraldoi eta soinu bikain baten bidez, pintxo eta edariekin batera, zentroko jarraitzaileek norgehiagoka erne eta adoretsu ikusi zuten elkarrekin biltzeko aukera pasatzen utzi gabe.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako EEak 'Eskorgako Euskalduna'ren urratsen atzetik doan Daniel Lopez argentinarrari harrera egin dio

2008/04/01

Daniel Lopez (hirugarrena ezkerretik), Jose Maria Azarloza Euskal Etxeko lehendakariarekin batera, Ana Maria Irigoyen, lehendakariordea, eta ibiltariaren lagunekin (argazkia Diario La Capital) Daniel Lopez Monje, Mar del Platako 52 urteko txapista, iragan urtarrilaren 29an Comandante Luis Piedra Buenatik (Patagonia) atera zen Buenos Aireserako bidean 'Eskorgako Euskalduna'-ren bideari jarraituz. Izan ere, 1934ko otsailean, Guillermo Larregui Ugarte nafarra Santa Cruzeko probintziatik eskorga edo karretila batekin atera zen Argentinako hiriburura oinez iristeko. Oraingo ibiltariari harrera egiteko Denak Bat Euskal Etxeko kideek harrera antolatu zioten iragan asteazkenean euskal egoitzan. Ondoren, bere bidaiaren azken tartea egitera abiatu zen berriz ere protagonista.

Gehiago irakurri...


Giro ederrean bizi izan zuen New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna, Euskal Herritik etorritako lagunekin

2008/04/01

New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide gazte bat, Aberri Eguna ospatzeko txapela jantzita, irria bere aitari eskainita (argazkiak NYBC) New York Basque Club elkarteak joan den martxoaren 23an ospatu zuen Aberri Eguna, Berpizkunde Igandearekin batera. Hitzorduak bazkide ugari erakarri zituen Brooklyneko Eusko Etxera eta Donostiatik eta Ondarroatik etorritako lagun batzuk ere bildu ziren jaira. Gustura ibili ziren bisitariak eta 'etxean bezala' zeudela ere esan zuten. Eguneko giro alaia, euskal dantza erakustaldia eta bertan parte hartu zutenen agurrak elkarteak bere webgunean jarri duen bideoan daude ikusgai.

Gehiago irakurri...


Kolektibitateen Liburutegien III. Topaketa ekainaren 7an egingo dute Buenos Aireseko Liburutegi Galegoan

2008/04/01

Iazko edizioko irudi bat, kolektibitate judutarreko ordezkariaren mintzaldia La Platako Euzko Etxearen egoitzan (argazkia CentroVasco.com) Argentinako euskal etxeetako liburutegiak lan handia egiten ari dira herrialde honetako kolektibitateen liburutegi eta artxiboen sustapenaren aldeko mugimenduan. Bi urtez segidan La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegia izan da Argentinako Kolektibitateetako Liburutegien topaketetako eragile eta antolatzaile. Aurten egina da jadanik III. Topaketarako deia, ekainaren 7an izango da Buenos Airesen, Liburutegi Galegoaren egoitzan. Bertan euren esperientzia azaldu nahi dutenek hilaren 16a bitartean dute mintzaldietarako proposamenak aurkezteko epea.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskararen Akademiak gaur bertan ekingo dio 2008ko eskolen egitarauari

2008/04/01

Iragan urrian Euskal Herrira bidaia egin zuen Euskaltzaleak-eko talde aurreratua, irudian Sabrina Otegui irakaslearen inguruan Hegoaldeko hemisferioko euskal etxe gehienek bezala udako oporrak hartu ondoren, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek bere ikasle, bazkide eta lagunei ikasturte berriko egitarauaren berri eman die. Ikasgaiak mailaka, tailer, ikastaro edo mintza-praktika gisa eraturik aurkeztu dira, bakoitza irakasle arduradun baten eskutik. Jardun osagarri gisa, erakundeko abesbatzak joan den martxoan abiatuak ditu bere aurtengo hitzordu eta errepikak, larunbatez beti ere.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko euskal-venezuelar komunitateak XIII. Urteroko Topaketa egingo du Galdakaon apirilaren 19an

2008/03/31

Iaz ateratako argazkiak Euskal Venezuelar Topaketak urtero bizi duen giro gogoangarri bikaina islatzen du (argazkia Amaya Zenarutzabeitia) 'Oraingo hau hamahirugarrena da jada, baina guretzako ez dago zenbaki txarrik... Denak dira onak eta halaxe erakutsiko dugu!'. Horrela berotzen dute giroa Urteroko Euskal Venezuelar Tokapetaren antolatzaileek, apirilaren 19an egingo den XIII. edizioari begira. Galdakaon izango da aurten ere eta Euskal Herrian bizi diren euskal venezuelarrak bilduko dira bertara. Aurreko edizioetan bezala ehundik gora lagun batzea espero dute.

Gehiago irakurri...


Iñaki Azpiazu txiletarrak paellak prestatu eta etxerainotzen ditu edo norberaren etxean bertan gertatzen ditu

2008/03/31

Paellas Azpiazu webgunean agertzen den paelletako baten irudia Loiolako (Azpeitia) aitona, Iñigo eta Amaia izen euskalduneko seme-alabak, eta arreba eta izeba Gipuzkoako herri horretan bizitzen dituen Iñaki Azpiazu txiletarrak paella negozioa ireki zuen duela bi urte Santiagon. Etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du sukaldariak eta ezkontza, bataioa edota beste zenbait ekintza ospatu nahi duten pertsonentzako menua eskaintzen die ekitaldia egiten den toki berean paellak prestatuz. Sukaldaria oso identifikatua sentitzen da Euskal Herriarekin eta Txileko hiriburuko Euzko Etxeak antolatzen dituen jardueretan sarritan parte hartzen du.

Gehiago irakurri...


Gral Villegaseko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak 'Haurtzaroko Oroitzapenak' kontaketa lehiaketa eratu du

2008/03/31

Deialdia iragartzen duen afitxea General Villegas herri argentinarreko Euskal Etxeak parte hartzera eta kontaketa bat idaztera animatzen du, bi orrialdekoa gehienez, norberari gertatuko edo inguruko inork bizitutako pasadizo edo une berezi edo aipagarri baten berri emanez. Oroitzapenak une triste zein alaiak, famili bilkurak, une jolasgarriak edo bizitutako anekdota bitxiak izan daitezke. Abuztuaren 31 izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia