euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina-Euskal Herria, Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketako eskuzko finaletan

2008/09/04

Euskal Selekzioa Santiagoko Euzko Etxean Munduko Pilota Batzarrak Txilen antolatu duen I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa finalen atarian da. Eskuz, banaka nahiz binakakoan euskaldunak eta argentinarrak arituko dira txapelaren bila nor baino nor, euskaldunek boliviarrei eta argentinarrek mexikarrei irabazi ostean, bai buruz burukoan bai binakakoan. Larruzko palako finalerdietan berriz, uruguaiarrek euskaldunen aurka jokatu beharko dute. Beste finalerdian, Argentina eta Venezuela ariko dira. Emakumezkoen Gomazko Paletan Uruguai, Txile, Mexiko eta Argentina izango dira finalerdietan, norgehiagokak zehazteko badaude ere. Gizonezkoetan, Txile-Euskal Herria eta Uruguai-Venezuela, bi partida hauek erabakiko dute finala zein den.

Gehiago irakurri...


Berriketari, Santiagoko EEaren aldizkaria, 3. alearekin dator elkarteko kideak hurbiltzera

2008/09/04

Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco, Berriketariko arduradunak, Iñaki deunaren jaia ospatzera Santiagoko Euzko Etxera hurbildu ziren Euskal Herriko ikasle batzuekin 'Gure jendea hurbilduz', horixe da Berriketari aldizkariaren leloa eta hirugarren zenbakia aurkeztearekin batera argitalpenaren arduradunek lan horretan lortzen ari diren 'eragin biderkatzailea' dela eta pozik agertu dira. Eragin horren adibide eder bat izan zen elkarteak egin zuen Iñaki Deunaren jaia, izan ere 'garai onenetan bezala, Euskal Etxean euskaldun, euskaldunen ondorengo eta lagunen artean jendetza bildu zen'.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak indarra hartu du Tres Arroyosen eta baita eskualdeko herrietan ere

2008/09/04

Hiru Errekako lehendakari Jose Luis Artuch eta Mariana Erneta (argazkilaria agurtzen) Gizataldeen Azokan (argazkiak Hiru Erreka) Buenos Airesetik bostehun bat kilometro hegoaldera dagoen herri honetan urtero antolatzen den Gizataldeen Azokan partaide garrantzitsuenetako bat izan da aurten ere Hiru Erreka Euskal Etxea. Abuztuaren 10ean burutu zen jaia, eta elkartearen standean Euskal Herriko sukaldaritzak aparteko lekua hartu zuen. Gastronomiarekin batera, abizenei buruzko informazioa eskuratu eta euskararen inguruko hainbat jardueratan parte hartu ahal izan zuten gonbidatuek. Euskal Etxeko dantzariek dantzak eta jantzi berriak estreinatu zituzten, eta euskara klaseei dagokienez, albiste bikainak dituzte dituzte Hiru Errekakoek: aurten A. G. Chaves herriraino heldu dira klaseekin.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko dira Mexikoko Queretaron Kulturunea liburutegiak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldiak

2008/09/03

Quereteroko Euskal Kultur Jardunaldien afitxa Queretaro hiriak Euskal Kultur Jardunaldiak biziko ditu gaurtik hasi eta ostirala bitartean eta bertaratzen direnek euskal zine, arte eta literaturari buruzko mintzaldiak entzun eta Euskal Herrian eginiko zenbait laburmetraia ikusi ahal izango dituzte. Jardunaldiak Kulturunea liburudenda eta euskal kultur elkarteak antolatuak dira. Manuel Gerez mexikarrak sortu zuen Kulturunea 2005ean, euskal kultura Mexikoko bazter hauetan ezagutzera emateko asmoz.

Gehiago irakurri...


Batzordea berritu du 'Balcarce-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak: Maria Carmen Itza, lehendakari

2008/09/03

Elkarteko barne araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritu berri du 'Balcarceko Euskaldunak' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean. Agintealdi berrian Maria Carmen Itza izango da lehendakari, Carlos Irazoqui lehendakariorde, Silvia Beresiarte, idazkari eta Raul P. Azcarate diruzain, hautatutako beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltz euskal taldeak Tarregako Antzerki Azokan izango dira irailaren 11tik 14ra

2008/09/03

Gaitzerdi, Ganso eta Katu Beltz taldeetako aktoreak Hiru antzerki talde euskaldun Kataluniako Tarrega herriko 28. Kale Antzerki Topaketetan arituko dira irailaren 11tik 14ra. Gaitzerdik "Otsoko" aurkeztuko du, dantza garaikidea eta ikuskizuna uztartzen dituen Txano Gorritxuren alegia berritzailea. Gansoren “Renato” lana, aldiz, denbora luzez etxean barneratutako gizon baten kontakizuna da. Bere ama hiltzean, bizitzako ametsa burutzen du: zirkoan aritzea. Azkenik, “Gris Mate” Katu Beltz taldearen lehen lana da, absurdura hurbiltzen den antzerki garaikidearen emaitza.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko-Etxean egingo da Euskal Zinemaren II. Emanaldia irailaren 8 eta 15ean

2008/09/03

"Eutsi!" filmeko irudi bat Txileko Euskal Ordezkaritzaren eta Valparaisoko Eusko-Etxearen elkarlanari esker Euskal Zinemaren II. emanaldian "Nomadak TX" eta "Eutsi!" filmak izango dira ikusgai. Lehena, bi txalapartarik kultura ezberdinetan barrena egiten duten bidaiaren dokumentala da, txalaparta hainbat kultura komunikatzeko tresna moduan harturik. Bigarrenak, txikitatik lagun diren bi langileren abentura dakar. Biak bi urtez luzatzen den lan-gatazka batean murgilduta daude, eta Frantziako Tourrean ikusten dute beren aldarrikapenak gauzatzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Klikaren omenaldia barne, arrakastaz garatu da 2008ko NABO Biltzar eta Jaialdia: argazki bilduma

2008/09/02

NABOko Biltzarrak Mary Gaztambide --zutik-- berretsi zuen erakundeko lehendakari eta Nancy Trevinok ere --jarririk-- idazkari lanetan segituko du (arg. EuskalKultura.com) Polito joan da joan den asteburu luzean Chino hiri kaliforniarrean NABO Biltzar eta Jaialdiaren 2008ko edizioa. Bertako euskal etxearen lanek fruitu egokiak eman dituzte eta giro ezinhobean joan dira AEBetako klikei eginiko omenaldia, NABO Biltzarra bera, musika eta dantza emanaldiak eta programak bildu dituen gainerako ekimen ugariak. NABOri dagokionez, Estatu Batuetako euskal etxeek lehendakari berretsi dute Utah-ko Mary Gaztambide eta, lehen aldikoz, Kanadako euskal etxe bat onartu da NABOn --Vancouver-eko Zazpiak Bat--, gisa honetan 'North American' izenak zentzu osoagoa hartu duelarik.

Gehiago irakurri...


'Meakako Adixkideak' eta 'Mutxiko' taldeek 200 bat lagunen aurrean dantzan bukatu dute Argentinako bira

2008/09/02

Meakako Adixkideak eta Mutxiko dantza taldeko kideak Buenos Airesen egin zute emanaldian (argazkiak EuskalKultura.com) Irungo 'Meakako Adixkideak' eta Hendaiako 'Mutxiko' taldeek Buenos Airesen egin zuten emanaldi jendetsuarekin bukatu dute Argentinara ekarri duten bira. Emanaldia Iparraldeko Euskal Etxea, Euskaltzaleak eta Eusko Kultur Etxeak antolatu zuten eta 200 lagundik gora bildu ziren bertara. Bukaera ezin hobea izan zen luze amestutako bira honentzat. “Batzuentzat agian azken bidaia izango zela kontuan hartuz, ausartu egin ginen”, azaldu zuten taldeetako zuzendariek, Mirari Damboleneak eta Joxemi Aranburu Otegik. Bidaia Mendozan hasi zen, eta San Juan, Cordoba eta Paranatik pasatu ondoren, Buenos Airesen bukatu dute.

Gehiago irakurri...


Tangoak, haurrekin elkartasuna eta haritz baten landaketa Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean

2008/09/02

Haritzaren landaketan parte hartu zuten dantzari eta bazkideak (argazkiak Chivilcoy EE) Mende laurdena bete du abuztu honetan Argentinako Chivilcoy hiriko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta data borobila ospatzeko hainbat jarduera egin dituzte azken aste hauetan. Horien artean aipagarriak dira haritz kimu baten landaketa eta San Cayetanoko Caritaseko jangelako haurrentzat bazkidek antolatu zuten askaria. Bestalde, oso arrakastatsua izan zen elkartearen 'Tangueria', 150 lagun bildu baitziren elkartearen egoitzan tangoaren gau honetaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia