euskal diaspora eta kultura

2007/04/02
Iruñeko helmugara iritsi zen atzo Korrika 15, Euskal Herrian zehar hamar egun eta 2.360 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Euria eta hotza izan dira nagusi bidean, baina Iruñeko helmugan 20.000 euskaltzaleen berotasuna zuen zain AEK-k antolaturiko lasterketak, euskararen aldeko eskabidea ozen eta argi egiteko. Iruñean ez ezik, munduko hainbat bazter eta txokotan ere izan du oihartzuna Korrika 15-ek eta Shanghai (Txina), Mar del Plata (Argentina) edo Madril eta Bartzelonak ere euren Korrika propioa izan dute.
2007/04/02
Andres Urdaneta apaiz, itsasgizon eta esploratzailea jaio zeneko 500. urteurrenaren ekitaldien prestaketak aurrera darrai bere jaioterrian, Gipuzkoako Ordizian. Herriko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu eta horien artean garrantzi berezikoa da datorren urtean burutuko den nabigatzailearen inguruko Nazioarteko Kongresua. Ordiziako kultur arduradunek ahaztu samarra dagoen pertsonaiaren irudia berreskuratu eta gaurkotu nahiko lukete.
2007/04/02
Argitalpena Gaztetxulo deitzetik Gaztezulo deitzera pasatuko da. Aldaketak baina aldizkariaren beste alorretan ere eragina izango du, hala nola, teknologia eta zerbitzu berriek arreta handiagoa jasoko dute bere orrialdeetan, eta nazioarteari irekiagoa egongo da hemendik aurrera. Bihar egingo dute Bilbon eraldaketa ospatzeko arduradunek antolatu duten festa. Gainera, maiatzaren 1ean, sareratzeko jauzia emango du Gaztezulok.
2007/04/02
New Yorkeko (AEB) Hippocrene Books argitaletxeak berriro plazaratuko du Beginner's Basque euskara ikasteko liburua eta oraingo honetan euskaldunek grabaturiko bi audio CD gehitu dizkiote. Material didaktiko hau bereziki prestatua da gure hizkuntza ezagutzeko gogoa duten ingeles hiztunentzat. Bi konpaktuen grabaketa egin ahal izateko argitaletxeak New Yorkeko euskal hiztunei proiektuan parte hartzeko gonbitea egin zien eta Hippocrene-ko arduradunen esanetan 'erantzuna itzela izan da: agerian da euskaldunak oso harro daudela euren hizkuntzaz', adierazi dute.
2007/04/02
Chino Basque Club Euskal Etxe kaliforniarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' sariak banatu berri ditu. Bi bikotek jaso dute saria: JB & Claudia Aguerrek eta Carmen & Jeannot Duhartek. Sari honekin Chinoko bazkideek senar-emazte hauek Euskal Etxearen alde egindako lan eskerga aitortzen dute, Kaliforniako txoko honetan euskal kulturaren alde eginiko ahalegina eskertuz. Sari banaketa joan den martxoaren 25ean egin zuten, elkarteko kide eta lagun ugari bildu zituen bazkarian. Chino Basque Clubeko web gune berriak albistea jaso eta Aguerre eta Duhartarrak saretik zoriondu ditu.
2007/03/31
2007/03/31
Euskaltzaindiak Aurelia Arkotxa idazle lapurtarra aukeratu zuen atzo euskaltzain oso, Donostiako egoitzan egin zuten bilkuran. Arkotxak 25. aulkia beteko du eta gehiengo osoa lortu zuen bozketan, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen legez. Baigorrin jaioa Hendaia bizi da egun Arkotxa, baina urte luzeak pasa ditu Kanadan ere, hango euskal taldeekin harremanetan. Diasporarekiko sentsibilitate berezia agertzen du euskaltzain berriak, eta Argentinara bidaiatzeko asmoa azaldu dio BasqueHeritage.com-i, Tres Arroyosen bizi izan zen aitatxiren bidea berregin eta hango euskaldunekin harremanak sakontzeko.
2007/03/31
Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko Euskal Etxearentzat, izan ere Zazpirak Bat-a Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza bilakatuko baita datorren urrian. Ekitaldi garrantzitsu hori bere baitan bilduko duen urteko plangintza osatu eta kudeatzeko, Ohiko Batzar Orokorra eta haren barnean hauteskundeak egin zituen erakunde euskal rosarioarrak joan den larunbatean, Zuzendaritza Berria hautatuz eta Raúl Bereciartua ezarriz bertako presidente.
2007/03/31
2007/03/31
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus