euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2005-09-15

2005/10/16

Gehiago irakurri...


Baionako Herria astekariak, NABOk Bakersfield-en (AEB) egin zuen Udaleku-aren berri dakar bere azkeneko alean

2005/08/09

Bakersfield-eko NABO Udalekuko haurrak (Herria argazkia) Baionan aste guztiz argitara ematen den Herria euskal aldizkariak, uda hastapenean Kaliforniako Bakersfield-en egin zen NABOren Udaleku-ari buruzko berri dakar joan den astean plazaratu duen bere azkeneko alean. Kaliforniatik bertatik idatzi kronikan, Estatu Batuetako udako euskal programaz idazten du Mattin Etxamendi ezterenzubiar euskaltzale, kantuzale eta euskal amerikano atxikiak, Kalifornia Iparrean apirilean egin den euskal piknik berri baten estrainatzea aipatuz eta Kristie Onaindia andere gazteak eta bere irakasle taldeak Bakersfield-eko Udalekura bilduriko berrogeita zenbait haurrekin egin ekitaldia ere goraipatuz. Hauxe bere kronika.

Gehiago irakurri...


Luis Gonzalez Etxabarri Bingen Aizkibel idazle bizkaitarra Buenos Airesen hil zeneko 34. urteurrena bete zen atzo

2005/08/08

Bingen Aizkibelen hainbat testu argitaratu zituen 'La Baskonia' aldizkari euskal-argentinarraren alea Luis Gonzalez de Etxabarri, Bingen Aizkibel ezizenez ezaguna, euskal Diasporako idazle, kazetari eta politikari eraginkorra izan zen. 1893an Bizkaiko Ubidean jaioa, zuzenbide ikasketak egin zituen eta gaztetan Juventud Vasca taldeko lehendakari bezala nabarmendu zen. Euskal kulturaren aldeko lan ugari egin zuen Argentinatik eta Mexiko eta Buenos Aireseko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak.

Gehiago irakurri...


OIA: Kilometroak'05erako abesti ezohizko eta jostagarria, Jon Sarasua eta Liken taldearen eskutik

2005/07/25

'Plazara!' lelopean ospatuko dute Kilometroak'05 Lana dala ama / haran maratza zara / atara dana /atara ba plazara. Horrelako letra berezi eta deigarriarekin dator Kilometroak 05erako Jon Sarasua bertsolariak eta Liken taldeak egin duten abesti bitxia, OIA izenburua duena. Horietxek baitira --O, I eta A-- kantu osoan agertzen diren bokal bakarrak.

Gehiago irakurri...


Gabriel Arestiren poesiak Bizkaiko kostaldea hartuko du, Ea herrian bere omenez antolaturiko jardunaldietan

2005/07/15

Gabriel Aresti poeta bilbotarra (1933-1975) Poesia mailu bat dela zioen poeta omentzeko, ezin jardunaldi arruntik egin eta Eako HEA (Herrijeari Emon Arnasa) elkarteko kideek, omenaldi gisa, olerkari bilbotarraren lana kalera aterako dute asteburu honetan, belaunaldi berrietako poeten eskutik. 'Gabriel Arestiren EtxEA' dute izena gaur hasi eta igandera bitartean Ea, Ispaster, Bedarona eta Natxitun ospatuko diren kultur jardunaldiok. Juan Luis Zabala, Igor Estankona, Xabier Mendiguren Elizegi, Miren Agur Meabe, Edorta Jimenez eta Bernardo Atxaga izango dira bertan.

Gehiago irakurri...


Behatokia Language Rights in the Basque Country izeneko txostena ari da zabaltzen nazioartean

2005/07/08

Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria, eta Xabier Mendiguren, Behatokiko lehendakaria (argazkia erabili.com) Euskal Herriko Hizkuntz Eskubideen Behatokiak nazioartera zabaldu du bere lana, euskararen egoera atzerrian ere ezagutua izan dadin. Asmo horrekin 'Language Rights in the Basque Country' izeneko txostena prestatu du, eta azken hilabeteotan Paul Bilbao Behatokiko Zuzendariak Kurdistanen, Londresen, Oxfordeko Unibertsitatean eta Triesten aurkeztu du. Honetaz gain, Behatokiak nazioartean zabaltzeko argitaratzen duen 'Behatokia Newsletter' aldizkari digitalaren 9. alea ere zabaldu du bostehundik gora norbanako eta erakunderen artean.

Gehiago irakurri...


Justo Garate ikerlari eta jakintsu euskaltzale bergararra Argentinan hil zeneko 11. urteurrena betetzen da gaur

2005/07/02

Justo Garate (eskubian) Manuel Lekuona saria jasotzen Aita Joxe Migel Barandiaranen eskutik, Bergaran 1987an (argazkia Bidegileak) Hamaika urte betetzen dira gaur Justo Garate idazle eta euskaltzalea zendu zela. Bergaran 1900ean jaioa, 1936ko gudaren ostean erbestera jo behar izan zuen Garatek, eta Argentinako Mendoza hirian aurkitu zuen bizilekua, bertako Unibertsitateko medikuntza irakasle, dekanorde eta kontseilari izan zelarik. Argentinatik ere euskal kulturaren alde lan eskerga egiten jarraitu zuen eta 1979an euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Gehiago irakurri...


Ordenagailu eta makinek euskarazko ahotsa ezagutu eta sintesia irakurtzeko programa bat garatu dute

2005/06/22

Euskarazko ahotsa ezagutzeko programaren webgunea da Aditu, enpresentzat eskuragai Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Belgikako Scansoft enpresak euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintesia egiteko aplikazioa garatu du. Teknologia nahiko aurreratua dago, eta hizkera ulertu, testutik ahotsa sortu, eta elkarrizketak kudeatzeko moduloak (call-center automatizatuentzat) prest daude. Orain, teknologiaren sustapena bultzatu eta ziurtatzeko Jaurlaritzak Aditu izeneko programa prestatu du. Programa hau www.kultura.ejgv.euskadi.net/aditu helbidean kontsulta daiteke.

Gehiago irakurri...


Ferranddo Aire Xalbador bertsolari urepeldar handiaren jaiotzaren 85. urteurrena beteko da biharko egunez

2005/06/18

Xalbador eta Mattin Estatu Batuetan, 1960 urtean 1920ko ekainaren 19an jaio zen Ferranddo Aire Urepele-Xalbadorrenean. Familiako ohiturari jarraiki, etxearen izena hartu zuen Euskal Herriko bertsolari ezagun eta maitatuenetariko bat bihurtuko zen gazteak. Diasporarekin harreman oso estua izan zuen Xalbadorrek, familiako kide asko --aitona, aita, semea-- Estatu Batuetara lan bila jo behar izan zutelako. Bere olerki eta bertsoetako asko internetez kontsulta daitezke gaur egun.

Gehiago irakurri...


Jose Maria Jimeno Jurioren ikerlanen dohaintza egin dio Euskaltzaindiari Artaxoako ikertzaile nafarraren familiak

2005/06/18

Dohaintzaren paperen sinaduraren unea; Elena Aranguren sinatzen, ondoan seme Roldan, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Andres Iñigo euskaltzaina dituela Jose Maria Jimeno Jurioren ikerketa-lanen emaitzak Euskaltzaindiari helarazi dizkio haren familiak, atzo eguerdian Iruñean izandako ekitaldian. Dohaintzari esker, Euskaltzaindiak ikertzaile artaxoarrak bildutako toponimia-fitxategiak eta Euskararen Historiaren gaineko lana eskuratuko ditu. Akademiaren asmoa da fitxategi horiek sailkatu eta digitalizatzea, bere Euskal Corpus Onomastikoan sartu ahal izateko. Digitalizatutakoaren kopia bat Jose Maria Jimeno Jurio zenaren familiakoei emango zaie. Ekitaldian Elena Aranguren eta Roldan Jimeno ikertzaile eta ohorezko euskaltzainaren alarguna eta semea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Andres Iñigo Onomastika batzordeko burua egon ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia