2007/02/22

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan ekimenaren koordinatzailea Mexikon da egunotan. Asteazkenean Euskal Etxeko zuzendaritzarekin bildu zen HABE eta elkarte honek euskara klaseen inguruan duten lankidetza hitzarmena berritzeko. Hitzarmenak hiru ardatz ditu: irakasleagoaren trebakuntza, ikas material egokiaren hornikuntza, eta finantziazioa. Azken atal honen barruan, Euskal Etxeak aurten 450 talde ordu ematea adostu du eta ondorioz 4.500 eurotako dirulaguntza jasoko du.
Gehiago irakurri...
2007/02/22

Lapurdiko Leopold Eyharts, espaziora bidaiatu den lehenengo astronauta euskalduna, ISS estazioan egin beharreko misio baterako hautatua izan da. Udazkenaldera egingo den bidai berri honetan, Eyharts ESAko (Europako Agentzia Espaziala) Columbus laborategia eraman beharko du lurretik espaziora. Astronauta arrangoiztarra Discovery transbordadorean abiatuko da, STS-122 izendatutako misioan, eta espazioan bi hilabete pasa eta gero, Endeavour espazio-ontzian bueltatuko da STS-123 misioan.
Gehiago irakurri...
2007/02/22

Juan Mari Arzak sukaldari donostiar ezaguna Prix Literaire Gastronomique 2006 izenekoarekin saritua izan da, argitara eman duen Bocados azken lanarengatik. Saria, Nazioarteko Gastronomia Akademiak urtero ematen duen literatura saria da eta Arzaken lana epaimahaia osatzen zuten 32 nazioetako ordezkari guztien adostasunez hautatua izan da. Bainet Media argitaletxeak plazaratutako liburuki honetan azaltzen diren 100 kreazioak sukaldariaren imaginazio eta jatetxeko sukaldean lantzen diren plateretatik atera dira. Obrak biltzen dituen delicatessen-ak 'goi-mailako sukaldaritza miniaturak' direla dio bere sortzaileak.
Gehiago irakurri...
2007/02/21

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak AEBetako Euskadiko Ordezkaritza sortzea erabaki zuen atzoko bilkuran, haren egoitza New York hirian finkatuz. Orain artean Jaurlaritzak jardun izan du AEBetan industria, kultura, turismo eta unibertsitate alorretan, esaterako, eta urteak dira SPRI erakundeak ordezkaritza daukala Chicagon. NABO eta komunitate euskal-amerikarrarekiko harremanak ere sendotu egin dira azken urteotan. Ordezkaritza berriak bi nazioon arteko harremanak sendotu eta zabaltzea hartuko du helburu nagusitzat, baita orohar nazioarteko harremanak ere, New York Nazio Batuen egoitza izanik.
Gehiago irakurri...
2007/02/21

Nafarroako Berri Txarrak rock taldeak, Euskal Herritik kanpo proiekzio gehien duen musika formazioak, martxoan bira internazional berria hasi behar du. Oraingo honetan Japonia edota Alemania izango dira bisitatuko dituzten lekuetako batzuk. Azken urteotan nazioarteko bira ugari egin ditu Berri Txarrakek. Iaz Rise Against taldearekin --'hardcore' estiloan onenetarikoak gaur egun-- egindako 2006ko tourrak izugarrizko arrakasta izan zen. Orain martxoaren 16an Taiwaneko Taichung Cityan hasiko duten biraren prestaketan murgilduta dago Lekunberriko taldea.
Gehiago irakurri...
2007/02/21

Dallaseko Meadows izeneko museo estatubatuarrak Cristobal Balenciaga euskal jostun famatuaren hainbat diseinu ipini ditu ikusgai maiatzaren 27rarte. Erakusketak Balenciaga and His Legacy (Balenciaga eta bere ekarpena) hartu du izenburu eta jostun getariarrak 1949 eta 1968 bitartean sortu zituen soineko esklusiboak ikus daitezke bertan. Soinekoak Texaseko hainbat emakume dirudunek Texas Fashion Collection bildumari utzitakoak dira. Arduradunen esanetan, 'erakusketa Texaseko goi-sozietatearen gustu kosmopolitaren adibiderik garbiena da'.
Gehiago irakurri...
2007/02/20

NABO, North American Basque Organizationsek Gaztealdi sortu du, 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduriko euskal kultur ikastaroa. Ekimen honek NABOk dituen berte bi ikastaroen arteko adin tartea beteko du: Udaleku, 10-15 urte bitarteko umeentzako musika ikastaroa eta Ikasi, nagusientzako euskal kultur ikastaroa. Gaztealdi uztail bukaeran egingo dute, Boise, bertako State Universityko Center for Basque Studies eta Basque Museumaren kolaborazioarekin.
Gehiago irakurri...
2007/02/20

Urtarrilan sareratu zen Iruñeko nabarreria.com web orrialdeak dagoeneko 10.000 bisita jaso ditu. Oraindik eskaintzen dituen zerbitzuak % 100ean ez badaude ere, Sergio Labayen webguneko arduradunaren ustez, hilabete honetan lortutako emaitza 'oso positiboa' da eta hurrengo ekainarako, webgunea bukatua egongo denean, bisiten kopurua igo egingo dela espero dute. Abian jarri berri den web orrialde honetan idatzizko edizioetako irakurleak herriko gertakizunen informazio ugari eskuratu ahal izango du. 'Webgunearen helburua irakurleari eguneratutako informazioa eskeintzea eta irakurlearen ahotsari tartea egitea da, bai berrien edota artikuluei buruz idatzi ditzazketen komentarioen bidez' azaldu dio Labayenek EuskalKultura.comi.
Gehiago irakurri...
2007/02/20

Entre Ríos probintziako Parana hiriko Urrundik elkarteak 'Emakumeen Bakarrizketak' izenburudun jardunaldiak egingo ditu, Augusto Carballalek zuzentzen duen antzerki taldearen eskutik. Bakarrizketek antzerki lantegiko bost kide izango dituzte protagonista: Mireya Alcain, Silvia Barrios, Marta Echagüe, Graciela Ramírez eta Susana Schiavoni; antzerkia eta emakumeen ahotsa Urrundikeko egoitza berriko oholtzara ekarriko dutelarik.
Gehiago irakurri...
2007/02/17

Sabin Egilior kazetari eta zinemagileak Tras un largo silencio dokumentala aurkeztuko zuen atzo Euskal Herriko zinema aretoetan. Aranzadi Zientzi Elkarteak egindako ikerketetan oinarrituta dago filma eta Espainiako guda zibilan fusilatu eta desagertu arazitako pertsonen bilaketan oinarritzen da. Hiru urtetako ikerketan prozesuan aurkituriko zailtasun nagusienetako bat gertaera hauek azaltzen dituzten garaiko dokumenturik eza izan da, familien lekukotasuna ezinbestekoa eginez. Ez nukeen sekula pentsatuko etxe alboan guda zibilako hilobi komunak egon zitezkeenik, ezta euskaldunen memorian hainbeste sufrimendu lurperatura zegoenik ere', aitortu digu zuzendariak.
Gehiago irakurri...