euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erakusketak, mahainguruak eta grafittiak: Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena Brasilgo Euskal Etxean

2007/03/21

Brasilgo Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea Oraindik xehetasun batzuk konfirmatzeke badaude ere, Brasilgo Euskal Etxeak Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren ekitaldiei batzeko asmoa agertu du, eta egitarau oparo eta orijinala prestatu. Euskal Etxetik datozen proposamenen artean, hauetxek: Sao Pauloko unibertsitate garrantzitsuenetan mintzaldiak, Gernikan inspiratutako grafitti bat egitea Euskal Etxeko horman, eta herri bazkaria euskal elkartean.

Gehiago irakurri...


Udalbide Elkarlan Elkarteak bere atxikimendu eta babesa emango dizkio bihar Karrantzan hasiko den Korrika 15-i

2007/03/21

Edurne Brouard, Julian Eizmendi eta Mertxe Mujika atzo Azpeitian eskainitako prentsaurrean Udalbide Elkarlan Elkarteak bere atxikimendu eta babesa eskainiko dizkio bihar Bizkaiko Karrantzan hasi eta apirilaren lehenean Iruñean amaituko den Korrikaren edizio berriari. Julian Eizmendi Azpeitiko alkate eta Udalbide eta Udalbiltza ofizialeko presidenteak eta Edurne Brouard eta Mertxe Mujika AEKko ordezkariek hala adierazi zuten atzo Azpeitiko Udaletxean eskainitako prentsaurrean. Udalbidek Korrika-15ean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, euskara 'guztion ondare' eta 'Europako bertako kultur ondasun' gisa aldarrikatuz, 'hiztun izan ala ez'.

Gehiago irakurri...


Lurra eta bere jabegoari buruzko hausnarketa eraginez heldu da Gotainera Xiru jaialdi xiberotarraren 18. edizioa

2007/03/21

Iazko Xiru jaialdiaren ekintzetako bat. Musika eta lurra izango dira aurten ere jaialdiaren ardatzak Martxoaren amaieran egingo da aurten Xiru festibala. Jaialdia gazte baina eskarmentuz beterik heldua da 18. ediziora. Ohi moduan elkarretaratzeak Gotaineko eragileak eta sorkuntza uztartzea du helburu eta lurra eta horren jabetzaren inguruko hausnarketa eginez ekingo dio aurtengo egitarauari. Topagune izan nahi duen ekimenak Gipuzkoa, Paris edota Errumaniako bisitariak izango ditu. Mixel Etxekopar antolatzaileak, bestalde, bere hurrengo proiekturako, Estatu Batuetan pastoral bat egiteko, kide bila dabilela azaldu du.

Gehiago irakurri...


Agirre lehendakaria eta bere gobernuaren lan kulturalaren inguruko liburua argitaratu du Hamaika Bide elkarteak

2007/03/20

Erbestean eta Diasporaren laguntzaz Agirre lehendakariak (argazkian, eserita, erdian)egindako lan kulturalaren berri ematen du argitaratu berri den liburuak 'Jose Antonio Agirre: Proiektu kultural bat' izeneko liburua plazaratu du Hamaika Bide elkarteak. Liburuan Jaurlaritzaren aurreneko Lehendakaria izan zenaren lan ‘ez politikoa’ aztertu nahi izan dute egileek. Horretarako erbestean eta Diasporarekin harremanetan egindako hainbat lan eta ekimenen berri aztertu eta bildu dituzte dituzte argitalpen honetan. Sei egile ezberdinek hainbat alor jorratuta, Agirre lehendakariaren ikuspegi berri bat eman nahi izan dute egileek.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko komunitate euskal-venezuelarrak bere XII. topaketa egingo du datorren apirilaren 14ean Galdakaon

2007/03/20

Aurreko euskal venezuelar topaketa baten irudi bat (argazkia A. Zenarutzabeitia) Venezuelako Diasporako kideak eta gaur egun Euskal Herrian bizi diren venezuelarrak eta beraien semeak bildu eta beraien arteko harremanean sakontzeko aukera izango dute datorren apirilaren 14an Galdakaon, bertan egingo baita XII. Euskal-Venezuelar Topaketa. Simon Bolivar elkarteak antolatzen du zita eta ehun bat lagundik gora biltzea espero dute urteak joan, urteak etorri, euskal venezuelar komunitateko kideak kontaktuan mantendu dituen topaketa honetara.

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko Euskal Etxeak Buenos Aires Probintziako dantzariak bildu nahi ditu I. Topaketa Erregionalean

2007/03/20

Cañuelaseko Euskal Etxeko dantzari txikien taldea Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriak inguruetako euskal etxeetako ehun dantzaritik gora hartuko ditu martxoaren 31a eta apirilaren 1ean egingo den I. Dantzari Topaketa Erregionalean. Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak antolatu du bilkura, Aberri Egunarekin batera egingo delarik. Bederatzi euskal etxetako dantza taldeek ziurtatu dute jada euren parte hartzea Cañuelas euskal dantzen soinu eta koloreekin beteko duen asteburu honetan.

Gehiago irakurri...


Txistuaren soinuak Mexikoko euskaldunak hunkitu zituen Donostiako Txistulari Bandak bertan eman zuen kontzertuan

2007/03/19

Jose Ignazio Ansorena zuzendaria eta 'Hartz-Dantza'-ko hartza (argazkia vascosmexico.com) Txistuaren soinuak hartu zuen Mexikoko Kontserbatorio Nazionala Euskal Etxearen Mendeurrenaren ospakizun kontzertuan. Entzule asko eta asko emozionatu --eta batzuk harritu ere-- egin ziren, musika tresna honen aberastasuna ikusita. Jose Ignazio Ansorenak gidaturiko bandak entzuleak liluratu zituen Euskal Herriko zazpi probintzietako musika jasotzen zuen programarekin. Kontzertuan zehar une gogoangarriak bizi izan ziren, euskal eta mexikar tradizioak bildu zituen 'Cielito lindo' abestiarekin edota Alberto Carrera Euskal Etxeko koruaren zuzendariaren agurrarekin.

Gehiago irakurri...


Pierre eta Marie Bercetche-ren 250. urteurrena ospatuko dute euren ondorengoek heldu den ekainean Baigorrin

2007/03/19

Zenbait Bercetchetar argentinar zein baxenabartar joan den urtean Saltan (Argentina) egindako bileran 1757an jaio ziren Pierre eta Marie Bercetche baxenabartarrak eta Argentinara emigratu eta gero munduan zehar barreiatu den oinordekotza zabala izan dute. Horietako multzo polita Baigorrin bilduko da ekainean Pierre eta Marieren jaiotzaren 250 urteurrena ospatzeko. Familiako kideak Argentinan, Frantzia, Euskal Herria, Suitza, Alemania, Uruguai, Estatu Batuetan eta Canadan bizi dira egun, María Mercedes Soerensen Yramendi antolatzaileak Alemaniatik azaldu digunez.

Gehiago irakurri...


Euskal argentinarrak ardatz hartu dituen Iparra-Hegoa Kultur Astearen azken txanpa, gaur eta bihar Seguran

2007/03/17

Ipar Euskal Herriko haurrak Iparra-Hegoa Kultur Astearen karietarat Segura irratira egindako bisitan, Lierni Elorza Lapurdin bizi den segurarraren galderei erantzuten (Estitxu Imaz/Goierriko Hitza) Mugaz bi aldeetako euskal lurraldeak elkar hobeto ezagutzea helburu duen Iparra-Hegoa Kultur Astea hamabigarren ediziora iritsi da. Aurtengoan ekimenak arreta berezia eskaini die Diasporako euskaldunei, Euskal Argentina erakusketa eta hainbat mintzaldirekin. Asteburuko ekitaldien artean konferentzia Buenos Airesko Eusketxe elkarteko kideekin eta Seguran jokatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala daude, Ahotsak-eko Amaia Fontang-en 'gerizondo itzaleko' partaidetzarekin batera.

Gehiago irakurri...


Ana Agirre sailburuak Mexikon kokatutako euskal lantegiak bisitatu ditu, herri honetara egin duen bidaian

2007/03/17

Ana Agirre sailburua Queretaroko 'Eika México' lantegira egin zuen bisitaldian eginiko argazkian Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saileko eta SPRIko ordezkaritzak Mexikon kokatuta daude 32 euskal enpresetako batzuk bisitatu ditu egunotan, herrialde honetan barrena egiten ari den bost eguneko biraren barruan. Bilera hauetan euskal enpresariek Mexikon kokatzearen esperientziaren nondik norakoak kontatu dizkiote sailburuari, datozen urteetarako aurreikuspenak jakitera emanez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia