euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urdaneta-ri buruzko Nazioarteko Kongresua egingo dute Ordizian itsasgizonaren jaiotzaren 5. mendeurrenean

2007/04/02

Mexiko bezalako tokietan pertsonaia handia da Andres Urdaneta deskubrimendu handia izan zen 'Itzulbidaia'-ri esker, Filipinak & Amerika artean Andres Urdaneta apaiz, itsasgizon eta esploratzailea jaio zeneko 500. urteurrenaren ekitaldien prestaketak aurrera darrai bere jaioterrian, Gipuzkoako Ordizian. Herriko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu eta horien artean garrantzi berezikoa da datorren urtean burutuko den nabigatzailearen inguruko Nazioarteko Kongresua. Ordiziako kultur arduradunek ahaztu samarra dagoen pertsonaiaren irudia berreskuratu eta gaurkotu nahiko lukete.

Gehiago irakurri...


Gaztetxulo aldizkaria Gaztezulo izatera pasa da, formatu berria hartzearekin batera; sareratzea, maiatzean

2007/04/02

Izena ez ezik itxura berrituta iritsi da Gaztezulo-ren apirileko zenbakia; bihar aurkeztuko da Bilbon
Argitalpena Gaztetxulo deitzetik Gaztezulo deitzera pasatuko da. Aldaketak baina aldizkariaren beste alorretan ere eragina izango du, hala nola, teknologia eta zerbitzu berriek arreta handiagoa jasoko dute bere orrialdeetan, eta nazioarteari irekiagoa egongo da hemendik aurrera. Bihar egingo dute Bilbon eraldaketa ospatzeko arduradunek antolatu duten festa. Gainera, maiatzaren 1ean, sareratzeko jauzia emango du Gaztezulok.

Gehiago irakurri...


NYeko argitaletxe batek euskara ikasteko metodoa berrargitaratuko du, euskal hiztunen ahots grabaketekin

2007/04/02

'Beginner's Basque' metodoaren edizio berriak euskal hiztunen grabazioak ekarriko ditu ere New Yorkeko (AEB) Hippocrene Books argitaletxeak berriro plazaratuko du Beginner's Basque euskara ikasteko liburua eta oraingo honetan euskaldunek grabaturiko bi audio CD gehitu dizkiote. Material didaktiko hau bereziki prestatua da gure hizkuntza ezagutzeko gogoa duten ingeles hiztunentzat. Bi konpaktuen grabaketa egin ahal izateko argitaletxeak New Yorkeko euskal hiztunei proiektuan parte hartzeko gonbitea egin zien eta Hippocrene-ko arduradunen esanetan 'erantzuna itzela izan da: agerian da euskaldunak oso harro daudela euren hizkuntzaz', adierazi dute.

Gehiago irakurri...


Chinoko Euskal Etxeak Bizi Emankorra sariarekin eskertu du Aguerre eta Duhart senar-emazteen ekarpena

2007/04/02

Bizi Emankorra sariaren irabazleak (ezkerretik eskubira): JB & Claudia Aguerre eta Carmen & Jeannot  Duhart (argazkia ChinoBC)

Chino Basque Club Euskal Etxe kaliforniarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' sariak banatu berri ditu. Bi bikotek jaso dute saria: JB & Claudia Aguerrek eta Carmen & Jeannot Duhartek. Sari honekin Chinoko bazkideek senar-emazte hauek Euskal Etxearen alde egindako lan eskerga aitortzen dute, Kaliforniako txoko honetan euskal kulturaren alde eginiko ahalegina eskertuz. Sari banaketa joan den martxoaren 25ean egin zuten, elkarteko kide eta lagun ugari bildu zituen bazkarian. Chino Basque Clubeko web gune berriak albistea jaso eta Aguerre eta Duhartarrak saretik zoriondu ditu.

Gehiago irakurri...


Atal hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Aurelia Arkotxa: 'Diasporako euskaldunek enbaxadore bat behar baldin badute Euskaltzaindian, ni prest naiz'

2007/03/31

Aurelia Arkotxa euskaltzain berria Euskaltzaindiak Aurelia Arkotxa idazle lapurtarra aukeratu zuen atzo euskaltzain oso, Donostiako egoitzan egin zuten bilkuran. Arkotxak 25. aulkia beteko du eta gehiengo osoa lortu zuen bozketan, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen legez. Baigorrin jaioa Hendaia bizi da egun Arkotxa, baina urte luzeak pasa ditu Kanadan ere, hango euskal taldeekin harremanetan. Diasporarekiko sentsibilitate berezia agertzen du euskaltzain berriak, eta Argentinara bidaiatzeko asmoa azaldu dio BasqueHeritage.com-i, Tres Arroyosen bizi izan zen aitatxiren bidea berregin eta hango euskaldunekin harremanak sakontzeko.

Gehiago irakurri...


Raúl Bereciartua hautatu dute aurtengo Euskal Astea eratuko duen Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari

2007/03/31

Joan den larunbatean Rosario Zazpirak Bat-ek euskal etxearen egoitzan eginiko Batzarraren irudia Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko Euskal Etxearentzat, izan ere Zazpirak Bat-a Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza bilakatuko baita datorren urrian. Ekitaldi garrantzitsu hori bere baitan bilduko duen urteko plangintza osatu eta kudeatzeko, Ohiko Batzar Orokorra eta haren barnean hauteskundeak egin zituen erakunde euskal rosarioarrak joan den larunbatean, Zuzendaritza Berria hautatuz eta Raúl Bereciartua ezarriz bertako presidente.

Gehiago irakurri...


Atal hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Sail hau berritzekotan gaude. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Alec Reid irlandarra Boiseko Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegiko hizlarietako bat izango da, apirilaren 20-22an

2007/03/30

Alec Reid apaiz irlandarra Euskal Herriko bake prozesuaz arituko da (argazkia JRocadeV) Idahoko euskal komunitateak eta Boiseko Estatu Unibertsitateak antolatuta, Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegia egingo da Boisen apirilaren 20tik 22ra. Mintegian izango diren hizlarien artean Alec Reid apaiza, Irlandako bake prozesuaren sustatzaileetako bat, eta Ibon Mendibelzua, Euskadiko Ordezkaria Bruselan izango dira. Hiru bilkura egunek alde akademiko eta kulturalak batuko dituzte, eta Jimmy Jausoro zena omenduko dute. Jausoro Idahoko euskal komunitatean itzal handiko gizona izan zen eta urtetan bere akordeoiaren musikarekin euskal jai ugari alaitu zituen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia