euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemunduk Argentina, Peru, Kolonbia, Uruguai eta AEBtako 30 lagun bilduko ditu uztailaren 2tik 14era

2007/04/18

2005eko Gaztemundu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak (EHAO) datozen egunetan argitaratuko du Gaztemundu 2007 programarako hautatuak izan diren pertsonen zerrenda. Aurtengo Gaztemunduk 30 lagun bilduko ditu uztailaren 2tik 14ra Euskal Herrian. Parte hartzaileak euren herrietako euskal etxeetako kide dira eta egonaldian zentruetako jarduerak dinamizatzeko trebakuntza jasoko dute. Artikulu honetan 30 pertsona hauen izenak ematen ditugu, gehienak Argentinakoak eta besteak Uruguai, Kolonbia, Peru eta Estatu Batuetakoak.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenez idazle mundakarra Argentinan da bere azken lana, 'Tifusaren urtea', euskal etxeetan aurkezteko

2007/04/18

Edorta Jimenez idazle mundakarra Edorta Jimenez (Mundaka, 1953) Argentinan dabil egunotan 'Tifusaren urtea' bere azken lana aurkeztuz hainbat euskal etxe eta kultura etxeetan. Liburua 'thriller historiko' bat da eta Txalaparta argitaletxearen adar argentinarrak argitaratzen duen lehenengo lana da. Gaur arratsaldean Jimenezek Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea bisitatuko du, Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenari buruzko mintzaldia eskainiz. Datozen egunetan idazle bizkaitarra Córdoba, Villa Carlos Paz, Santa Rosa, La Plata eta Buenos Airesen ere arituko da.

Gehiago irakurri...


Udalbide Elkarlan Elkarteak 'Urbasan bagara' udalekua antolatu du uztailean, zortzi herrialdetako gaztetxoentzat

2007/04/18

Urbasan Bagara programaren afitxea Datorren uztailean 10 eta 13 urte bitarteko gaztetxoak abentura eta naturan murgildu ahal izango dira astebetez Urbasako Parke Naturalean, Udalbide Elkarlanean Elkarteak antolatu dituen Udalekuei esker. Zortzi herrialdeetako gazteek parte hartu ahal izango dute bertan, hau da, bai Euskal Herriko eta baita Diasporako gazteek ere. Eskalada, espeleologia, bizikleta eta mendi txangoak egingo dituzte, besteak beste, euskara hutsezko testuinguruan. Astebeteko kanpalekuaren prezioa 100 eurokoa da eta izena emateko epea maiatzaren 11an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskal Etxearen egoitzak 60 urte bete ditu, garai desberdinetako dantzarien bilkura bat eginez

2007/04/17

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea (foto DenakBat) Ekitaldi xume baina emozioz betearekin, garai desberdinetako dantzariak bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxean egoitzako areto nagusiaren inaugurazioaren 60 urteurrena ospatzeko. Joan den apirilaren 7an izan zen ekitaldia eta aspaldiko 'Itxarkundia' dantza taldeko kideak eta gaur egungo 'Ugarritzak'-eko dantzariak batu ziren hainbeste saio eta dantzaldi hartu zituen aretoan. Afalostean Euskal Etxeko egoitza eraiki eta euren lanarekin mantendu zuten hainbat euskal-argentinar belaunaldiengatik topa egin zuten bertan bildutakoek.

Gehiago irakurri...


San Francisco, Laprida, Villegas, Río Cuarto, La Plata... munduko euskal etxeek Gernikako bonbardaketa gomutagai

2007/04/17

Gernikako irudi bat bonbardaketa ondoren Datorren apirilaren 26ean 1937ko bonbardaketa gogoratuko dute Gernikan, 70 urteurrena betetzean. Munduko herrialde desberdinetatik euskal etxe asko batuko zaizkio urteurrenari. Horietariko batzuk, Lapridako Arturo Campion Zentrua eta Villegasko Euskal Etxea bezala, hasiak dira jada ekitaldiekin eta beste batzuk, San Frantziskoko Basque Cultural Center-a kasu, gaur bertan hasiko dira. Baina gehiago dira, hala nola, Río Cuarto, La Plata, eta datozen egunotan informazioa hain segur bidaliko diguten beste hainbat. Gehienek apirilaren 26aren inguruan egingo dituzte ekitaldiak.

Gehiago irakurri...


Magdalena Mignaburuk FEVAren historiari buruzko liburua aurkeztuko du gaur hasiko den Baireseko Liburu Azokan

2007/04/16

Magdalena Mignaburu, erdian, bere eskuinera Mariluz Artetxe FEVAko lehendakaria eta ezkerrean Marieli Diaz de Mendibil Jaurlaritzako ordezkaria Argentinan, liburuaren Cordobako Euskal Aste Nazionaleko aurkezpenean Magdalena Mignaburu irakaslea da eta Diasporan aditua. 2005ean FEVAk botatako erronka hartu zuen bere gain: erakundearen mende erdiko historia jaso eta liburu batean biltzea. Lan horren fruitua Buenos Aireseko Liburu Azokan aurkeztuko du idazleak bihar zortzi, 24an. Egun, beste bi proiektuetan murgilduta dabil Mignaburu, hauek ere FEVAren eskutik: Argentinan euskarak zein euskal dantzek izan duten bilakaeraren historia ikertzea. Guzti hau Diaspora Vasca Argentina webgunetik egiten duen lana albora utzi gabe. 'Gure memoria gordetzea izan da nire betiko kezka', azaldu dio BasqueHeritage.com-i.

Gehiago irakurri...


Altza hiru anaia irundarren ondorengo argentinarrak familia bilkura egingo dute heldu den igandean Maipun

2007/04/16

Euskal Herritik Argentinara pasatu ziren hiru anaia irundarretako bat, Juan Mari Alza Elosegui Buenos Aires probintziako Maipú herrian finkatu dute datorren igandean hitzordua Argentinako Alza familiakoek. 1875 eta 1885 bitartean argentinaratu ziren Pedro, Juan Mari eta Francisco Alza Elosegui-ren ahaideak, eta apur bat geroago gauza bera egin zuten euren bost iloben ondorengoak daude bertara deituta. Alza edo Altza konexio honetako kideak Gipuzkoako Irunen daukate jatorria eta eutsi nahi diote familia harremanari. Elkarretaratzea, 'geure familiaren jatorriarekin eta geure erro euskaldunekin batzen gaituzten loturak sendotzearren' antolatu dutela aitortu diote BasqueHeritage.com-i antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete zituen lagun eta kolaboratzaileak bildu zituen emanaldi bereziarekin

2007/04/16

Federico Borras zuzendaria eta Mikel Ezkerro laguntzailea emanaldi berezian (argazkia Urrundik) Parana hiritik astero aireratzen den 'Presencia Vasca' irratsaioak, uhinetan egindako 17 urteak ospatu berri ditu, saioko lagun eta kolaboratzaileak bilduz bi orduko 'irrati ireki' emanaldi batekin. Saio berezia Federico Borras esatariaren hitzekin hasi zen, Mikel Ezkerro kolaboratzailea alboan zuela. Raúl Alcain, saioaren sortzailea ere bertan egon zen, 94 urte beteta baina beti bezain gogotsu, saioaren hasierako urteak gogoratuz.

Gehiago irakurri...


Lyongo Cervantes Institutuak Gabriel Aresti izena jarri dio bere liburutegiari eta poetaren lanen fondoa sortu du

2007/04/14

Poetaren alarguna, Jon Kortazar eta Domingo Garcia Cañedo Lyongo Cervanteseko zuzendaria liburutegi inauguratu berrian  (argazkia Cervantes Lyon) Amelia, Gabriel Arestiren alarguna, eta poetaren alaba Lyonen izan ziren joan den ostegunean 'Gabriel Aresti' izenarekin bataiatu duten Cervantes Institutuko liburutegiaren inaugurazio ekitaldian. Henrike Knörr euskaltzainak eta Jon Kortazar, Euskal Herriko Unibertsitateko Literatura katedradunak euskal kultura eta Arestiren lanaren inguruko mintzaldiak eman zituzten. Lyongo Cervantes Institutuak poeta bilbotarraren lanen fondo berezia sortu du eta antologia bat argitaratu, euskaraz, frantesez eta gaztelaniaz.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturak eta ekimenek tarte handiagoa izango dute aurten Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan

2007/04/13

Juan de Garay Fundazioaren standa azokaren aurreko edizio batean (argazkia BasqueHeritage.com) Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokak ateak irekiko ditu astelehenean, azken 30 urteetan betetako hitzorduari helduz. Azoka maiatzaren 7ra arte luzatuko da eta aurtengo nobedadeen artean euskal kulturak izango duen tarte garrantzitsua aipatu daiteke, liburu aurkezpen, mintzaldi, liburu sinatze eta dantza eta musika ikuskizunekin. 33. edizio honetan Juan de Garay Fundazioaren parte hartzeari FEVA eta Eusko Jaurlaritzarena batuko zaizkio.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia