euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tres Arroyos-eko Euskal Etxe argentinarrak Jose Luis Artuch berrautatu du lehendakari, 2007-2009 eperako

2007/05/16

Batzorde berria: José Luis Artuch, Andrés Monteagudo eta Juan Carlos Abrego Henales (goian); Graciela Recabarren, Clyde Vizzolini del Hoyo Azpeitia, Gladys Salcedo, Mirtha Aizpitarte, María Asunción Goizueta Legarreta eta Mario Rodriguez Goizueta (behean) Erakundearen barne araudiak dioenari segituz, 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Biltzar Orokorra deiturik, zuzendaritza berritu berri du joan den ostegunean. Emaitzek orain arteko lehendakari Jose Luis Artuch adierazi dute agintaldi berri baterako, 2009raino alegia. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Andres Monteagudo, idazkaritzan; eta Clyde Vizzolini Azpeitia, diruzaintzan, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Sail hau berritzekotan gaude. Barkatu eragozpenak

2007/05/15

Gehiago irakurri...


Musikastek omenaldia egin nahi izan dio Aita Madinari bere mendeurrenean Saski-Naski ikuskizunarekin

2007/05/15

Atzo Musikasten Aita Madineran omenez eskainitako kontzertuearen irudia Errenteriako Musikaste 2007k Rodrigo Alonso de Santiago, Francisco de Madina, Hilarión Eslava, Urbán de Vargas eta Carmelo Bernaola musikagileen lanak berreskuratuko ditu. Francisco de Madina, Aita Madina, euskal Diasporako musikagile ezagunenetakoa da eta bere lanetariko asko Argentina eta AEBetan egindakoak dira. Atzo bertan Errenteriako Musika Asteak bere jaiotzaren mendeurrena ospatu zuen, Madinak bultzatutako Buenos Aireseko Saski Naski dantza taldearen musika tarteko.

Gehiago irakurri...


Euskaltzale argentinarrek Herri Urratsen bertako bertsio bat ospatu zuten larunbatean Buenos Airesen

2007/05/15

Joan den larunbateko Herri Urrats jai porteñoaren detailea, kintxoan (argazkia, EuskalKultura.com) Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bat egin zuen joan den larunbatean, Euskal Herrian igandez ospatu zen Herri Urrats ikastolen aldeko hitzorduarekin. Urtero Senperen egiten den jai euskaltzalearen bertsio porteñoa hiriburu federaleko Moreno kaleko euskal egoitzan egin zen eta bertara bildu ziren euskara ikasleak, Buenos Airesko zenbait euskal erakundetako lagun eta kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den hainbat jende. Egitarauak euskarazko jokoak, dantzak eta jolasak baitaratu zituen, guztia geure hizkuntzaren aldeko kontzientzia eta engaiamendu giroak bultzatuta.

Gehiago irakurri...


II. Internet Egunak bideokonferentzia bidez parte hartzeko gonbitea luzatzen die euskal Diasporako kideei

2007/05/14

Internet Egunaren kartela Ostegun honetan Tolosan (Gipuzkoa) Euskal Herriko II. Internet Eguna egingo dute, Internet&Euskadi elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta KZguneak antolatuta, besteak beste. Jaiaren helburua euskal hiritarrak interneten mundura erakarri eta teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak erabiltzen eta profitatzen ikastea da. Aurten, gainera, antolatzaileek Diasporaren parte hartzea bultzatu nahi dute eta horregatik mundu osoko euskal internetzaleei --'birtualki' bada ere-- Tolosan egoteko gonbitea luzatu diete, bideokonferentzia bidez hitzegin edota online jokoetan aritzeko.

Gehiago irakurri...


Betagarri, Juan Mari Beltranek edo Aurtzaka eta Elai Alai taldeek jasoko dituzte 2007ko kultur biretarako laguntzak

2007/05/14

Donostiako Txistulari Banda Mexikon eman zuten kontzertuan (argazkia vascosmexico.com) Eusko Jaurlaritzak 2007an Euskal Etxeak dauden lekuetan bira kulturalak egiteko diru laguntza jasoko duten taldeen zerrenda ezagutzera eman du. Hamaika talde eta artistak jaso dituzte eta euren lanari esker bira kultural hauek Argentina, Uruguai, Estatu Batuak, Venezuela, Italia eta Kolonbia bezalako herrialdetara helduko dira. Onuradunen artean, pianojoleak, kantariak, antzerkilariak, txistulariak, trikitilariak, abesbatzak... alegia, Betagarri bezalako taldeak, Arkaitz Mendoza edo Victoria Aja solistak, Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezle-bikotea edo Juan Mari Beltran musikaria.

Gehiago irakurri...


Aurten 95. urteurrena ospatzen duen Rosarioko EEk erabaki ditu Euskal Astearen datak: urriaren 1etik 7ra

2007/05/14

Ibarretxe lehendakariaren eta Rosarioko Euskal Etxeko ordezkarien arteko elkarretaratze bat (argazkia, zazpirakbat.com) Rosarioko 'Zazpirak Bat' Euskal Etxe argentinarrak aurten hiri horretan egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren jakingarrietako batzuk aurreratu ditu, horien artean hitzorduaren data zehatzak, urriaren 1etik 7ra hain zuzen. Erakunde euskal rosarioarrak Ibarretxe lehendakaria bertan egongo denaren konfidantzan ari dela lanean adierazi du eta, besteak beste, bi erakusketa, erromeriak, folklore erakustaldiak eta datozen aste eta hilabeteotan aletzen joango den beste hainbat ekimen iragarri ditu, Argentinako zein Euskal Herriko euskal taldeak partaide.

Gehiago irakurri...


Hitzaldi sorta batek, Uruguaiko Salto-n, eta omen ekitaldi batek, Argentinako Tandil-en, Gernika gogoratu zuten

2007/05/14

Tandilen, bertako Euskal Etxeak eta Udalak omenaldia egin zioten Roberto Lejarretari Bonbardaketaren urteurren egunean bertan Segitzen dute iristen gure erredakziora munduko hainbat euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrena dela-eta eginiko ekitaldien oihartzunak. Argentinako Tandil-en kasuan, ekitaldiak urteurrenaren egunean gauzatu ziren, eta 'Gernika bakearen alde' agiria irakurri eta omenaldia egin zitzaion Gernikakotik bizirik irten zen Tandilgo EEko buruzagi Roberto Lejarretari. Uruguaiko Salton, ostera, kultur aste bati ekin zitzaion eta hitzaldiak eskaini zituzten Roberto Zunini y Ana María Sciandro irakasleek.

Gehiago irakurri...


Uholdeak garaituz, Iparraldeko Ikastolek Herri Urrats berri bat egingo dute Senperen; Diasporan ere bai

2007/05/12

'Urrats bat, zazpi nahi' da aurtengo Herri Urratseko hitzorduaren leloa; gaur hasiko da Buenos Airesen, bihar izango da Senperen, eta ondoko asteetan Parisen eta Mar del Platan... Lapurdiko Senpere herriak beste behin hartuko du Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen jaia, joan den astean izandako uholde larriek eragin dituzten kalte eta hondamendiari aurre eginez. Zazpi herrialdeetatik heldutako euskaldunek bat egingo dute jaiarekin eta bildutako dirua ikastolen elkartearentzat eta zati bat uholdeek kaltetuentzako izango da. Diasporan, Buenos Aireseko Iparraldeko Etxeak gaur bertan egingo du jaia eta datozen asteetan Pariseko Eskual Etxea eta Mar del Platakoa ere bilduko dira.

Gehiago irakurri...


Aurrera darrai gaur eta bihar Sao Paulon Gernika gogoan datorren asteburura arte luzatuko den egitaraua

2007/05/12

Gernikari buruzko egitarauko lehenengo saioa Sao Paulon: ezkerretik eskuinera, Estebe Ormazabal, Gabriel Otamendi eta Acácio Augusto iragan astean Aurrera darrai Brasilgo Sao Paulon, bertako Euskal Etxeak antolaturik Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrenaren karietara garatzen ari den kultura asteak. Gaurkoan 'Emakumeak gerletan: gogoeta bat' izeneko mahai-inguruaren txanda izango da, eta ondotik 'Libertarias' filmea ikusi ahal izango da. Biharkoan, dokumental eta mahai-inguru berri bati ekingo zaie. 1936ko gerlari buruzko testigantzak eta zenbait proiekzio eta debate biltzen dituen programa hau datorren asteko asteburuan amaituko da, Julio Medemen 'Euskal Pilota' emanez larunbatean, eta Aberri Egunaren jaia eginez igandean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia