euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur inauguratuko dute Homedalen (Idaho, AEB) bertako Euskal Etxearen eraikina, asteburu osoko ekintzez

2007/06/16

Homedaleko euskal etxea eraikuntza prozesuko une batean (argazkia HomedaleBC) Idahoko Homedale herriak bere Euskal Etxearen egoitza inauguratuko du gaur, bi urte inguru iraun duten eraikitze lanak bukatu eta gero. Txoko Ona Basque Clubaren egoitza izango dena 700 metro karratuko etxea da eta bertan hasiak dira jada euskarako klaseak eta beste jarduerak egiten. Gaur hasiko den irekiera ofizialean 250 bazkide eta lagun bildukodira, herrikoak zein inguruetako euskal etxeetatik etorriak. Izan ere jai handia izango da AEBetako mendebaldeko euskal komunitate osoarentzat.

Gehiago irakurri...


Olga Muniain eta Lili Garroren margoak ikusgai Eusketxek astelehenean zabaldu zuen 'Vida de Campo' erakusketan

2007/06/16

Olga Muniain, Lili Garro eta Diana Crawley; azken honek 'margolarien armarriak' landu zituen egurrean  (argazkia BasqueHeritage.com) Olga Muniain eta Lili Garro margolarien eskutik Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak (Eusketxek) elkartearen bigarren arte eta margolaritza erakusketa zabaldu zuen joan den astelehenean México 1880ko bere egoitzan. Oraingoan erakusketan bildutako lanek Argentinako baserri eta landa giroa, gauchoen bizitza eta Panpako paisaiak irudikatzen dituzte, tartean euskal gaiak ere agertuz. Erakusketa datorren uztailaren 11 bitartean izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, Eusketxen.

Gehiago irakurri...


Rafael Kutz, Venezuelan Euskadiko Ordezkari berria, euskal kolektibitatearekin bildu zen Caracasen

2007/06/15

Ezker-eskubi: Koldo Atxutegi, Unai Azpiritxaga, Pedro Arriaga, Izaskun Etxearte, Rafael Kutz eta Luis Trincado (argazkia Pedro Javier Arriaga) Egun gutxi daramatza Caracasen Rafael Kutzek, Ibarretxe lehendakariak Venezuelan Euskadiren ordezkari izendatu berri duen gizonak. Bere erronka datozen hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak herri karibearrean izango duen egungo lehenengo ordezkaritza sortu eta garatzea izango da. Donostiarra da Kutz eta aurreko urteotan Txileko Euskadiren Ordezkaritzan jasotako esperientzia baliagarri izango du lantegi honetarako. Joan den astelehenean euskal komunitatearen ordezkaritza batekin bildu zen Caracaseko Eguzki institutuan hartu duen behin-behineko bulegoan. Caracaseko Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzordekoak errezibitu zituen, Pedro Arriaga lehendakaria buru.

Gehiago irakurri...


Maria Julia Ercoreca, Puerto Madryn: 'Euskal Etxe baten hazia eta etorkizuna bere dantza taldean datzate'

2007/06/15

Maria Julia Ercoreca Egunabar taldeko dantzariekin Maipuko Euskal Etxearen 20. urteurrenean (1996ko abendua). Ercorecaren agurra izan zen erakustaldi hura (argazkia MJErcoreca) Maipú-ko Anaitasuna Euskal Etxearen sortzaileetako bat izan zen, eta bertako dantza taldeko zuzendaria; are gehiago, iraultza moduko bat bultzatu zuen 80. hamarkadan dantza talde euskal argentinarren molde eta errepertorioan. Euskal Etxeetako dantza taldeen artean aski ezaguna izan da Maria Julia Ercoreca. 1996ean Puerto Madrynera bizitzera etorri zen eta egun bertan zabala den euskal komunitatearekin dihardu lanean, euskal etxe bat sortu nahian. Datorren urrirako deitu ditu lehenengo bilkurak. Abentura honetan parte hartu nahi duen orori luzatzen dio bertaratzeko gonbitea.

Gehiago irakurri...


Sarean da euskal genealogiaz espezializatutako Antzina aldizkari digitalaren 3. alea; doan irakur edo jaitsi daiteke

2007/06/15

Antzina 3 aldizkariaren portada Munduko edozein puntako euskal genealogia maite dutenek sarean dute jada Antzina aldizkariaren 3. alea. Seihilabetekaria da Antzina, gaztelaniaz dator gehienbat --artikulu bakarra euskaraz-- eta doan jaitsi daiteke 'Antzinako' Euskal Genealogisten Elkartearen web gunetik. Azken zenbaki honek, Conchi Ainciburuk koordinatuta, itsasoa hartu du ardatz. Bertan, 'Antzinako' elkarteko arduradunek datorren urrirako iragarri dituzte euskal genealogia topaketa batzuk, Hondarribia-Irunen.

Gehiago irakurri...


Caracaseko EEk pantaila erraldoia jarriko du eguastenean jokatuko den Euskadi-Venezuela futbol partida ikusteko

2007/06/14

Euskadiko selekzioaren aurreko partida bat Ameriketan jokatu gabe 69 urte eman eta gero euskal selekzioak Atlantikoa zeharkartuko du datorren astean, Venezuelako selekzioaren aurka aritzeko. Partida datorren asteazkenean (ekainak 20) izango da eta San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan jokatuko da. Venezuela Amerika Kopako egoitza da aurten eta euskaldunen aurka jokatuko duen partida txapelketa horren aurretik jokatuko duten azken froga izango da. Venezuelako euskal komunitatea interes handiz jarraitzen ari da euskaldunen bisitaren gaia eta Caracaseko Eusko Etxeak bertaratu ezin dutenek partida behar bezala ikusteko pantaila erraldoi bat jarriko duela iragarri du.

Gehiago irakurri...


Inguruko euskal etxeak lagun izan zituzten Jose C Pazeko Toki Eder EEko kideek elkartearen 11. urtemugan

2007/06/14

Toki Ederreko dantzari txiki taldeak erakustaldia eskaini zuen igandean (argazkia BasqueHeritage.com) Ekainero bezala Jose C. Paz herri argentinarreko Toki Eder Euskal Etxeak bere urtemuga ospatu du. Joan den igandean izan zen ekitaldia eta 250 lagun bertaratu ziren elkarteak antolatutako bazkarira. Urteurrena ospatzeko jaian elkarteko dantza taldea aritu zen eta alkate berria aukeratu zuten. Horacio Marotto Etxezahar Toki Ederreko egungo lehendakariak eta María Ángeles Oñederrak, aurreko lehendakaria eta egun elkarteko idazkaria denak, eskertu egin zuten euskal komunitatearen etengabeko sostengua eta lana egiteko gogoa, batez ere egoitzaren egokitze lanei segida eman behar izan dieten orduan.

Gehiago irakurri...


Mary Gaztambide lehendakari berrautatua, NABOk bi euskal etxe berri bazkide onartu zituen Biltzar Nagusian

2007/06/14

Mary Gaztambide berrautatu zuten ostiralean NABOko lehendakari (argazkia BasqueHeritage.com)

NABOko Biltzar Nagusiak Mary Gaztambide berrautatu zuen AEBetako euskal erakundeen federazioko lehendakari, elkarte honek joan den ostiralean Nevadako Winnemuccan eginiko saioan. Berarekin batera hautatu zituzten Pierro Etcharren, lehendakariorde, eta Grace Mainvil, diruzain. AEB osotik etorritako ordezkariek federazioan bi bazkide berri onartzea deliberatu zuten, hala nola Washington DCko Euskal Etxea eta Nevadako Paradise Valley-ko Santa Rosa delakoa. Bildutakoek NABOren lan arlo guztiei gainetiko begirada eskaini, txostenei balekoa eman eta Lau-Urteko Planaz deliberatu zuten, baita ere hilabete barru Bilbon egingo den Munduko Biltzarrera euren ordezkariek eramango dituzten proposamenez.

Gehiago irakurri...


Anita Glesta artistak Gernika eta Dorre Bikien erasoa uztartzen ditu bihar NYen inauguratuko duen instalazioan

2007/06/13

Anita Glestak bihar NYeko kaleetan inauguratuko duen instalazioan izango diren eskulturetako bat 2001eko irailaren 11an Anita Glesta artista newyorktarrak Dorre Bikien erasoa zuzenean ikusi zuen World Trade Centerren parean daukan apartamentutik. Beldurrak, Manhattanetik seme-alabekin egin behar izan zuen ihesak eta zentzugabeko biolentziaren biktima izatearen sentsazioak aurretik gertaturiko beste trajedia bat ekarri zion burura: Gernikaren bonbardaketa. Sufrimenduaren unibertsaltasuna, horixe da Glestak bihar inauguratuko duen 'Gernika/Guernica' ikusgarriarekin azaldu nahi duena. Horretarako Gernikako biktimen ahotsa eramango du Zero Gunearen inguruetara.

Gehiago irakurri...


Mikel Etxeberria lapurtarrak munduari bira emango dio motorrean Errusia, Korea, Kanada eta AEBetan zehar

2007/06/13

Mikel Etxeberria bere motorrarekin 2004ean Finlandiara eginiko bidaian (argazkia MEtxeberria) Bidaiak eta motorrak maite ditu Mikel Etxeberria kazetari lapurtarrak eta gaur biak batzen dituen abenturari ekingo dio, munduari bira emango baitio motorrean. Luhusotik (Lapurdi) aterako da eta bidean Errusia, Mongolia, Korea, Kanada eta Estatu Batuak zeharkatuko ditu. Jules Verne idazleari omenaldia eginez, bidaia 80 egunetan betetzeko asmoa du. Kanadan geldialdi berezia egingo du, Vancouverreko Euskal Etxeko lagunei bisita egiteko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia