euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Gure Etxea Euskal Etxeak, Santa Fe hirian, izen bereko probintzian

2007/06/21

Santa Feko Euskal Etxearen logoaren zatia Erakundearen araudiak dioenari segituz, Santa Fe probintzia argentinarreko Santa Fe hiriburuko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeari ekin dio ekainaren 8an eta agintaldi berri baterako barne buruzagiak hautatu du. Euskal Etxeak zabaldu duen idazkian jakin arazten denez, Gabriel Papini Jaureguiberry lehendakari duen Zuzendaritza taldeko idazkari da Catalina Villanueva eta diruzain Hernando Garmendia, beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Europa eta Ameriketako euskal etxe ugarik beteko dute egunotan San Juan Gaueko suaren tradizio magikoa

2007/06/20

Sua eta sorgina izan ziren protagonista argazkiak islatzen duen Suipachako San Juan jaian Euskal Herriko antzinatiko ohiturari jarraiki Diasporako hainbat euskal etxe eta komunitatek San Juan Gaua suarekin lotutako ekitaldiak eginez ospatuko dute. Udako solstizioa (neguko solstizioa hego hemisferioan) eta udari (neguari) ongi etorria egiten dion jai honek kristau santuaren izena eta eguzkiaren boterea eta suaren indar garbitzailea bezalako sinismen jentilak batzen ditu. Izpiritu gaiztoak aldentzeko eta aro berri oparo bati ekiteko aukerak bat baino gehiago tradizioa bete eta suaren gainetik salto egitera eramango du Montevideon, Caracasen, Buenos Airesen, Bartzelonan...

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko Denak Bat EEak jaia aurreratu eta joan den asteburuan egin zituen San Juan erromeria eta su festa

2007/06/20

Sorginak eta Lantzeko Ihauteriko pertsonaiak Denak Baten kalejirako protagonista izan ziren (argazkia CañuelasEE) Cañuelaseko Euskal Etxeak San Juan gauean egin ohi den sua aurreratu egin du aurten eta joan den larunbatean, ekainaren 16an, egin zuen jaia. Cañuelaseko herrikideak bertan parte hartzera gonbidatuta zeuden eta arratsaldeko sei t'erdietan, iluntzen ari zela jada (sasoin honetan Hego hemisferioan egunak laburragoak izaki), kalejira handi batek herriko kaleak zeharkatu zituen, jendea festara deituz. Jai giro eta musika artean ibili zuten bidea sua egin behar zen lekuraino, Alem eta Juárez kaleen arteko bidegurutzean. Bertan hasi zen gauaren parte magiko eta zirraragarriena.

Gehiago irakurri...


Edurne Azpitarte, dantza txapelduna: «Dantzan aurrean ibili nahi baduzu, zeure buruari asko eskatu behar diozu»

2007/06/20

Azpitarte neba-arrebak saria eskuetan joan den asteburuan Seguran (argazkia Noticias Gipuzkoa) Hirugarren aldiz jarraian eskuratu dute Gipuzkoako Seguran jokaturiko Euskal Herriko Dantza Sueltoko Txapelketa Jon Ander eta Edurne Azpitarte anai-arreba azkoitiarrek. Bikoteak hogei urte daramatza elkarrekin dantzan eta elkarren tasun eta puntu ahulen berri zehatza dauka. Entrenamendu edo errepika gogorrak egin behar izan dituzte, eta bideoek ere laguntzen dute hobetu edo findu beharreko gauzak detektatzen. Berriak atzoko alean eman zuen argitara Itsaso Ibarrak Edurne Azpitarteri eginiko elkarrizketa hau.

Gehiago irakurri...


25 artistek euskal musika aurkeztuko dute ostegunean Frantziako hiriburuan 'Parisen Kantaldi' jaialdiarekin

2007/06/19

'Parisen Kantaldi' euskal jaialdiaren afitxa Euskal musika entzun ahal izango da etzi Sena ibaiaren ertzean, Ekimen konpainiak eta Begatto Kitchen taldeak antolatu duten 'Parisen Kantaldi' jaialdiari esker. Arratsaldeko 18:30etatik eta gaueko 23:30ak arte 25 euskal kantari, dantzari eta musikari arituko dira Île de la Cité irlan dagoen Dauphine place ezagunean. Anaiki korua, Jean Bordaxagar, Robert Larrandabürü, Juana Etchegoin musikaria... izango dira besteak beste entzungai, urteroko hitzordua bihurtzeko gogoz plazaratuko den kantaldi honetan.

Gehiago irakurri...


'Jokoak, giro ona eta euskara asko' Boiseko Ikastolak antolatu duen bere lehenengo euskal haur udalekuan

2007/06/19

Zapiaren jokoa, euskara ikasteko era dibertigarria Boiseko euskarazko haur udalekuan (argazkia Kerry Maloney/Idaho Statesman) Boiseko Ikastolak eta Basque Museum & Cultural Center-ek arrakastatsu bukatu zuten joan den ostiralean euren aurreneko Basque Summer Camp edo euskarazko haur udalekuaren bi txandetako lehena, euskara zertxobait dakiten haurrei eskainia. Atzo hasi zuten bigarrenera euskara ezagutu ez baina ikasi nahi duten neska-mutikoak bildu dituzte. Idaho Statesman egunkariak lehen txandako haurren esperientzia jaso du, euskaraz eta ingelesez eginiko bideo ederrean.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeen dantza taldeen zuzendariak eta gazte arloko arduradunak Rosarion bildu ziren

2007/06/19

Gazte arloko arduradunen bileraren une bat (argazkia BasqueHeritage.com) FEVAk eginiko deialdiei jarraiki, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxean egin zen dantza taldeen zuzendarien eta gazteria arloko arduradunen bilkura joan den ekainaren 11an. Lehendabizikoen aldetik, bileraren helburua datorren Euskal Astean egingo den dantza erakustaldiko egitaraua erabakitzea zen. Gazte arloari dagokionez, arduradunek joan den urteko abuztutik hona gazte taldeek euskal etxeetan egin duten lana aztertu zuten. Bestalde, dantza talde bakoitzak urriko Euskal Astean egingo dituen dantzak erabaki zituzten.

Gehiago irakurri...


Asmozek zabalik dauzka hainbat gai internetez ikasteko aukerak: 'Eusko Ikasgaiak', Etnografia, Zuzenbidea...

2007/06/18

Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHU-UPVko errektorea, Juan Gimeno Ullastres, UNEDeko errektorea eta Javier Retegui, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2007-2008 ikasturtean eskainiko dituen online ikastaroak aurkeztu ditu. Kurtso berriari begira Eusko Ikaskuntzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU-UPV) eta UNEDekin programak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko. Aurtengo kurtsoko eskaintzako parte dira 'Eusko Ikasgaien' ikastaroa (Jakinet), Euskal Etnografia edota Europar Batasuneko Konstituzioaren Zuzenbidea. Jakineten kasuan Diasporako ikasleek %100eko bekak eskura ditzateke. Matrikulazio epea urrian bukatuko da, baina bekak lehenbailehen eskatu behar dira.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Diasporari lotutako lanei eskainitako 2007 Andres Irujo Sariaren deialdia zabaldu du

2007/06/18

Andres Irujo Ollo Buenos Aireseko Ekin euskal argitaletxe garrantzitsuaren sortzaile izan zen Andres Irujo Sariaren 2007ko deialdia argitaratu du Euskal Autonomia Erkidegoko Buletin Ofizialak joan den ostiralean. Ohi bezala, euskal diasporari eta Euskal Herritik kanpoko euskal presentziari lotutako sormen eta ikerketa lanak aurkez daitezke. Lanak irailaren 4aren aurretik bidali beharko dira Eusko Jaurlaritzara, Lehendakaritza saileko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzara hain zuzen (Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, tel: 945-018127) edota, Jaurlaritzaren barne eta kanpo Ordezkaritzetara. Deialdiaren testu eta oinarriak interneten daude.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak

2007/06/18

Mar del Platako EEa (arg. EuskalKultura.com) Mar del Plata herri argentinarreko 'Denak Bat' Euskal Etxeak elkarteko Ohiko Batzar Nagusia deitu eta barne araudiak esandakoari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion ekainaren 2an Euskal Etxearen egoitzean bertan bildurik. Hona, berriztapenak egin ondoren, Jose Martin Azarloza lehendakari duen Zuzendari Batzordea osatzen duten partaide guztien izen zerrenda.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia