euskal diaspora eta kultura

2016/05/03
Elkartearen Urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean, Maiatzaren Lehenean, Venezuelan, Carabobo estatuko Eusko Etxeak, Naguanaguako bere egoitzan. Besteak beste, bildutakoek Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten. Ondorioz, datorren agintaldi honetan Aitor Ibarra izango da Eusko Etxeko lehendakari berria.
2016/05/03
Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra euskal fikzio garaikideak ari da aztertzen aurten, Mari Jose Olaziregi irakaslearen zuzendaritzapean. Programa akademikoarekin batera, ikasleek "Loreak" filma ikusteko aukera izan zuten iragan apirilaren 28an, Jose Mari Goenaga zuzendariak aurkeztuta bideo-konexio baten bitartez.
2016/05/03
Apirilaren 26n izan da urteurrena eta egun horretan hasiz, hamaika ekintza egin dira joan den astean Argentinako euskal erakundeetan herri bizkaitarrak jasotako bonbardaketaren gomutan. Urtero legez, era askotako ekimenekin adierazi zuen diaspora euskal argentinarrak Gernikako biktimekiko bere elkartasuna. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, zeremonia eta ekimen horietako batzuen argazki galeria.
2016/05/02
Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzen du Monterok New Yorkeko Txikito jatetxean. Euskal errezetekin liburu bat argitaratu berri du: The Basque Book: A love letter in recipes from the kitchen of Txikito (Euskal liburua: maitasun gutun bat errezetetan, Txikitoko sukaldetik). Ihintza Elustondok egin dio Berria egunkariak argitara emandako elkarrizketa hau.
2016/05/02
Pergaminoko Udalak eta Industria eta Merkataritza Ganberak antolaturik, hainbat erakunde eta milaka bisitari batu zituen ‘Arte Noche Centenario’ ekitaldiak. Lehenengo ediziotik ekimeneko protagonista nagusietako bat izan da Lagun Onak Euskal Etxea eta aurten ere izan du bere txokoa hiriko jaian, euskal kulturaren presentzia eta ekarria bermatuz.
2016/05/02
Pertsona langile eta engaiatua da Amagoia Guezuraga, mundutik begiak irekita dabilena. Zamudioztarra, 48 urte eta Historian lizentziatua, hainbat arlo landu ditu luze eta aberatsa duen ibilbidean, tartean Etnografia, Genealogia, Diaspora...
2016/05/02
Laugarren urtez jarraian, Madrilgo Euskal Etxeak Euskarazko Laburmetraien Lehiaketa egin du, euskaltegiko ikasleek sorturiko bideo sorta ederrarekin. Orotara, zazpi bideok parte hartu dute lehian, eta "Euskal Talent" delakoa izan da irabazle. Lehiaketa euskara ikastaroko parte da gaur egun, Errukiñe Olaziregi irakasleak EuskalKultura.com-i agertu dionez, ikasteko eta ikasitakoa praktikatzeko era bikaina eta zinez dibertigarria baita. Bideoak ikusi nahi? Segi irakurtzen!
2016/04/29
Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Alderete marrazkilariak sortutako ‘Black is beltza’ nobela grafikoa Argentinan argitaratuko du Moebius Argitaletxeak. Helburu horrekin aurre-salmenta abiarazi da eta oso sari onekin eskertuko diete diru-laguntza ematen dutenei. Parte hartzeko epea laster bukatuko da, maiatzaren 18an.
2016/04/29
Getxoko Kultur Etxeko Liburutegiek eta Udalak deialdia egin diete Diasporako idazle getxoztarrei, euren lanak bidaltzeko eskatuz. Horietako bat baldin bazara eta lan literarioren bat argitaratu baduzu, euskaraz, gaztelaniaz edota beste edozein hizkuntzaz, jarri harremanetan Getxoko LIburutegiarekin. Lanak eleberria, saiakera, ipuinak, olerkia, antzezlana… izan daitezke.
2016/04/28
Azaroan argentinaratuko da trikitilari bilbotarra, Sorginak taldeko bi abeslari eta perkusionista lagun, eta barrualdeko hirietara bidaiatzeko asmoarekin. Bira antolatze aldera, Kepa Junkeraren produkzio-etxeak musikariaren kontzertu bat egin dezaketen euskal etxeei Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritzarekin kontaktatzea eskatzen diete.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus