euskal diaspora eta kultura

2023/02/24
Etxepare Euskal Institutuak, Zuricheko Unibertsitatearekin elkarlanean, euskara eta euskal kultura irakurletza berria sortu du unibertsitate suitzarrean. Programaren barruan, gaur bertan, otsailaren 24an, ostirala, Introduction to Basque Language and Culture ikastaroa hasiko da. Hortik aurrera, saioak ostiralero izango dira 10etatik 12etara, hurrengo sei hilabeteetan, ekainaren 2ra arte. Irakurletza Zurich ...
2023/02/24
Dantza, musa, sukaldaritza eta erakusketa estatikoa izango dira Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeak Euskal Herria irudikatzeko aukeratu dituen adierazpenak larunbat honetan, hilaren 25, Chabucoko Gizataldeen Jaialdian, Lusardi Etxeak eta Filete Porteño taldeak antolatutako ekitaldian. Dendaren aurrean, taldeko kideek Chacabucora iritsitako etorkinen omenez egindako mural ...
2023/02/23
Euskal Herriko zein Estatu Batuetako ikertzaile, idazle, bertsolari eta akademia munduko jendea partaide, martxoaren 9 eta 10ean egingo dira Nevada-Renoko Unibertsitatean "Euskal-amerikar literatura aitzindari bat: Robert Laxalt" izenburupeko jardunaldiak. Helburua, "Robert Laxalt-en jaiotzaren mendeurrena ospatzea, ikusmolde berriak eskainiz euskal-amerikar literaturako dekanoa eta Nevada eta AEB ...
2023/02/23
Pozik daude Buenos Aires probintzian hiriburutik 162 kilometro hegoaldera dagoen General Belgrano herriko Gure Etxea Euskal Etxeko kideak. Eta ez da gutxiagorako, duela egun gutxi erdietsi baitute aspaldidanik amestutako euren egoitza. Bost urteko lanaren ostean, Udalak adeitasunez utzitako espazioetan jardun ondoren, elkarteak Euskal Etxearen egoitza izango den galpoi bat alokatu eta bere ekimenen egoitza ...
2023/02/22
'Euskal Juárez' du izena, ia hamar urtez Buenos Aires probintziako Benito Juárez herrian euskal jatorriko herritarrak bildu dituen taldeak eta martxoan ekingo die berriro bilerei, aurrera daraman kultur dibulgazio lana bultzatzearren. Egoitza propiorik ez daukate eta herriko “J. J. Bernal Torres” Liburutegi Publikoak espazioa eskaintzen die, bertan, ...
2023/02/22
Datorren asteko ostiralean, martxoaren 3an, bukatuko da epea EuskarAbentura programaren 2023ko edizioan izena emateko. Programa hau medio, Euskal Herriko eta bere diasporako gazteak zazpi probintzietan barrena ibiliko dira hilabetez, bertako ondare natural eta kulturala bertatik bertara ezagutuz. Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazte euskaldun bat bazara —edo inguruan ezaugarri horiek dituen ...
2023/02/21
Bogotako Cinematecak Etxepare Euskal Institutuarekin batera hiriburu kolonbiarrean proposatutako 'Euskal Zinema Berria' zikloak azken hamarkadan euskaraz ekoitzitako filmak ezagutzera gonbidatzen gaitu, ekuazio sinple batean oinarrituta: ikuspegi, estilo eta gaien aniztasuna. Ziklo honetan, azken urteotako produkzio euskaldun esanguratsuetako batzuk aurkeztuko dira, filmotekako zinema aretoetan. Ez dago ...
2023/02/21
'Udaleku, honela', euskaraz, du izena NABO Ipar Amerikako euskal erakundeen federazioak, 10 eta 15 urte bitartek gaztetxo euskal amerikarrei proposatzen dien udako ekimenak. Eta aurten, Idahoko hiriburu Boisen egingo da. Parte hartzeko, gurasoek NABOko kide beharko dute izan eta, hori bai, martxoaren 1ean oso adi egon. Egun horretan, online irekiko baita izena emateko ...
2023/02/21
Joan den ostegunetik, Estatu Batuetako Minnesota estatuko St. Olaf Collegen dabiltza euskal dantza eskola emaile Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. St Olaf-ek unibertsitate mailako hainbat ikasketa eskaintzen ditu, tartean dantza, eta bertako irakasle Anne von Bibraren eskariz ari dira euskal dantza ikastaroak eskaintzen bi aditu ...
2023/02/20
Iñigo Urkullu lehendakariak datorren abendurako iragarri du Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra, 'Eraldaroa' lelopean eta Gipuzkoako herri batean eginik. "'Eraldaroa', datozen eraldaketen eta bizitzea egokitzen ari zaigun denboraren sinbiosia uztartzen duen hitz-jokoa" delako, esan du gaur goizean Gasteizko Lehendakaritzan legealdi honetan hirugarrenez bildu den Euskal ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus