euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal komunitateak lekua izango du Buenos Aireseko Liburu Azokan, FEVAren standeko aurkezpenei esker

2008/04/08

Aurreko edizioetako Juan de Garay Fundazioaren standa (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokaren hogeita hamalaugarren edizioa hilaren 24tik eta maiatzaren 12a bitartean egingo da. Aurreko edizioan bezala, euskal argentinar komunitateak bere lekua izango du bertan, FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak antolatu duten standari esker. Euskal jardueren epizentroa izango da standa eta bertan mintzaldiak, liburu aurkezpenak eta musika eta dantza erakustaldiak izango dira ikusgai. Standak Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien laguntza jaso du.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko apirileko jarduera-programa: San Prudentzioren ospakizuna, 'Mintzalaguna' ekimena...

2008/04/08

Madrilgo Euskal Etxeko armarria Hilero egiten duen moduan, Madrilgo Euskal Etxeak datozen asteetan burutuko dituen jardueren berri ematen du. Apirila osoan zehar eskainiko dituen ekintzen artean hauek aipatu daitezke: aurkezpenak, mendi irteerak, futbol partidak, zine kluba, Idiazabalgo gazten eskaintza, Mus txapelketa eta San Prudentzio arabarren santua ospatzeko, Aguraingo Abesbatzaren kontzertua, Arabako lurraldeen inguruko hitzaldia eta bazkaria egingo da Euskal Etxeko egoitzan. Beste alde batetik, antolatzaileek 'Mintzalaguna' ipini dute martxan, Euskaltegiko ikasleen eta euskara ikasten dauden bazkideek era natural eta libre batean euskara erabiltzen laguntzeko ekimena.

Gehiago irakurri...


25.000 artikuluen muga gainditu du euskal Wikipediak, sareko entziklopedia askearen euskarazko bertsioak

2008/04/08

Euskarazko Wikipediaren azaleko irudia Euskarazko Wikipedia entziklopedia askeak 25.000 artikulu baino gehiago biltzen ditu jada. Wikipedia internet bidez eskuragarri dagoen entziklopedia askea da, doanekoa. Gainera erabiltzaileek beraiek doaz osatzen eta edonork idatzi eta gehitu ditzake artikuluak. Wikipediak munduko hizkuntza askotan bertsioa du eta euskarazkoa gutxinaka-gutxinaka ari da osatzen. Duela urtebete 16.000 artikulu zeuden bertan eta euskal erabiltzaile talde batek euskal bertsioa aberastu eta osatzeko deialdia egin zuen. Erantzuna ona izan da eta egun 25.000 artikulutik gora dago jada.

Gehiago irakurri...


Zabalik Durangoko Azokako kartela egiteko lehiaketa, iaz Bartzelonako EEko Igotz Ziarreta irabazle izan zuena

2008/04/08

Iragan urteko kartel irabazlea, Olentzero biluzik disko eta liburu artean Gerediaga Elkarteak bigarren urtez jarraian antolatzen duen kartel lehiaketa da aurtengoa. Iragan urtekoak 45 lan jaso zituen, horietatik 19 Euskal Herritik kanpokotik bidaliak (Bartzelona, Buenos Aires, Ceuta, Huesca, Madril...) eta Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meñakarra suertatu zen garaile Olentzero liburu eta disko artean biluzik agertzen zuen lan batekin. Aurtengo edizioan ere espero dira Diasporatik bidalitako lanak. Saria 1.300 eurokoa da eta loriginalak entregatzeko epea ekainaren 27an amaituko da.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 2008ko laguntzen deialdi aurrerapena pasa die euskal etxeei; epea maiatzaren 16ean itxiko da

2008/04/07

Caracaseko Eusko Etxea Euskal etxeentzako laguntzen aurtengo deialdiaren argitalpenak izan dituen atzerapenak direla eta, eta euskal etxeek beraiek hala eskatuta, Eusko Jaurlaritzak Diasporako elkarteei deialdi hauen behin behineko testuak helarazi dizkie, eskabideak prestatzen has daitezen. Euskal etxeentzako dirulaguntzak aurkezteko epea maiatzaren 16ean bukatuko dela aurreikusten da; larrialditarako laguntzen kasuan, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26ean itxiko litzateke. Aurten 20 euskal etxek teletramitazioa erabiliko dute eskabideak aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen Kuba (III): Maria Teresa Cornide, 2002tik Kubako euskal etxe eta komunitatea berpizte lanetan

2008/04/07

Cornide Kubako euskal komunitatearen geroaren alde ari da lanean (argazkia Rakel Agirre-Berria) Maria Teresa Cornide La Habanako Asociación de Beneficencia Vasco-Navarrako presidentea da. 2002an hartu zuen bere gain Kubako euskal komunitatea berpizteko lan nekeza. Beste zenbait gauzen artean, geroaz, eta toki bat, euskal etxearentzat egoitza bat eskuratzeaz hitz egiten du datozen lerroetan Josemi Arrugaeta kazetariarekin egindako solasean. Osorik ekarri dugu hona Berria-ko 'Igandea' gehigarrian argitara emandako elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Villegasko Euskaldunak-ek bere egoitza eukiko du, ondoan Gernika Plaza, omenaldia eskainiz euskal nortasunari

2008/04/07

Nekane Olazar General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeko idazkaria Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitza propioa edukiko du, iragan martxoaren 11n zentroak berak eta General Villegaseko Udalaren artean akordioa sinatu ondoren, EuskalKultura.com-ek aditzera eman zuenez. Herriko agintariek lur-eremu horren ondoan dagoen gune publikoaren ardura ere euskaldunengan utzi zuten, Plaza Gernika izena hartuko duen esparrua sor dezaten. Nekane Olazar Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeko idazkariak joan den martxoaren 24an bertako Buletin Ofizialean argitaratutako elkarrizketa ekarri dugu hona, Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' aldizkaritik euskaratuta.

Gehiago irakurri...


Pilota, izar, bihartik aurrera, Mexiko DFn, Euskal Herriko, AEB, Bolivia eta Mexikoko pilotari eta zestapuntistekin

2008/04/05

Zesta punta erakustaldiaren afitxea Pilotak hartuko du Mexiko hiriko euskal giroa igande honetan hasi eta datorren igandea bitartean, bertan esku pilota eta zesta punta txapelketa bi egingo dituztelako. Alde batetik esku pilotan ariko dira Euskal Herriko selekzio bat eta Mexiko, AEB eta Boliviako pilotariak. Bestetik, zesta punta erakustaldian Mexikoko eta, Estatu Batuetatik etorriak, Miamiko Jai Alaiko puntista onenetarikoek jokatuko dute.

Gehiago irakurri...


Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak etenik gabeko emanaldiko 18. urteurrena ospatuko du biharko saioan

2008/04/05

Federico Borras eta Mikel Ezkerro, iragan urtean 'Presencia Vasca' irratsaioaren 17. urteurrena ospatzeko antolatu zuten programan Federico Borrasek gidatu eta astero emititzen den irratsaioak etenik gabeko 18 urte bete ditu Argentinako Parana herrialdean. Ospakizunerako 'Presencia Vasca' irratsaioak programa berezia prestatu du biharko --Urrundik Euskal Elkarteko egoitzatik transmitituko den irrati ireki bat--. Ekintza 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da. Bi ordu horietan programaren historiako zenbait momentu errepasatuko dira, gonbidatuen presentzia egongo da eta euskal munduko zenbait pertsonek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri...


Kalean da Irrika aldizkaria, gazte euskaldunei zientzia era moderno eta erakargarrian aurkezten dien argitalpena

2008/04/04

Irrika aldizkariaren lehen alearen portada Nola funtzionatzen du garunak? Zer dira tatuaje elektronikoak? Zergatik ez dugu laser sablerik? Galdera hauei eta beste askori erantzuna ematen die kaleratu berria den Irrika aldizkariaren lehen aleak. Zientzia aspergarria dela uste duten gazteek ikuspuntu berri batetik deskubritzeko aukera izango dute aldizkari honen orrietatik eta baita ere Irrika webgunearen bidez. Irrika ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) ekimena gazteengana helarazteko proiektu bat da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia