euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagoniako lautada mugagabeak eta euskal argentinar tematien abentura ikusgai dago '¡Gora Vasco!' blogean

2008/04/11

Dokumentalaren grabazioa Patagonian. Errepideko bihurgunean Martin dago, paisaiaren handitasunaren aurrean txiki-txiki '¡Gora Vasco!' dokumentalak 1935ean Guillermo Larregui iruinsemeak Argentinan egin zuen balentria jasotzen du: eskugurdi bat hartu eta Argentinan zehar milaka kilometro egin zituen, lagunekin finkatutako erronka bat gainditzeko. Euskaldun tematiaren ereduari jarraiki, orain dela bi urte Martin Arizmendi gazteak desafio berdinari aurre egin zion eta Roberto Arizmendi zuzendariak bere bidaia dokumental batean jaso zuen. Orain, Sur Argentino Fundazioak eta Santa Cruzeko Hegoalde Argentinarra Euskal Etxeak esperientzia hori ezagutu eta abenturaren parte sentitzeko aukera ematen diete munduko internet zaleei '¡Gora Vasco!' blogaren bidez.

Gehiago irakurri...


Euskal Herri, Italia eta Greziako dantzek hartuko dute agertokia bihar Pariseko IV. 'Orok Betan' jaialdian

2008/04/11

Greziako 'Panthénon' dantza taldea 'Orok Betan'-eko IV. edizioko protagonistetako bat izango da Laugarren urtez jarraian, Pariseko Eskual Etxeak 'Orok Betan' jaialdia antolatu du. Hitzordua, bihar heldu da, bere egoitzaren baitan. Euskal Herri, Italia eta Greziako dantza-taldeen emankizuna medio, bertaratuko direnek kultura ezberdinak eta haien dantzak, musika instrumentuak eta tradizioak ezagutzeko aukera izango dute. Plus bezala, arduradunek argitu nahi izan ez duten emanaldi sorpresa bat ere eskainiko dute dantza taldeek. Sarreraren prezioa bost euro, euskal etxeko bazkideak kitorik.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2008an parte hartuko duten Uruguai, USA, Peru, Kolonbia, Txile eta Argentinako 29 gazteen zerrenda

2008/04/10

Gaztemundu 2006ko talde argazkia Aurtengo edizioan 29 izango dira urtero Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteentzat antolatzen duen Gaztemundu programan parte hartuko duten hautetsiak, Argentina (15), Txile (3), Kolonbia (3), Estatu Batuak (6), Peru (1) eta Uruguaitik (1). Uztailaren 1etik 15era arte garatuko den ekitaldi honetako partaideen zerrenda agerkari ofizialak emango du argitara datozen egunotan. Hona zerrenda.

Gehiago irakurri...


Ixiar Rozas idazle lasartearrak 'Negutegia' eleberriaren italierazko itzulpena aurkeztuko du gaur Erroman

2008/04/10

'Negutegia'-ren italierazko bertsioaren azaleko irudiaa Duela bi urte argitaratu zuen Ixiar Rozas euskaldunak 'Negutegia' liburua eta, orain, Roberta Gozziren itzultze-lanari esker, italierazko bertsioa plazaratu dute. Rozas Erroman izango da gaur eta bihar lana hiri honetan aurkezteko. Idazlea oso pozik agertu da itzulpenarekin eta prozesu osoan Gozzirekin lankidetza estua izan duela azaldu du. Bestelde, idazle lasartearrak datorren astean Beiruteko artistei buruz euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako katalogo-liburu bat kaleratuko du, beste zenbait profesionalekin batera.

Gehiago irakurri...


Iban Zalduak eta Jabier Muguruza kantariak Kordobako Cosmopoetica jaialdian emanaldia eskainiko dute bihar

2008/04/10

Iban Zaldua poeta eta idazle euskalduna Iban Zaldua idazle eta poeta donostiarra eta Jabier Muguruza kantari irundarra Kordoban izango dira bihar Cosmopoética 2008 jaialdian parte hartzeko. Jaialdi hau Europako poesia topaketa garrantzitsuenetako bat da eta apiril osoan zehar poesia hiri andaluziarreko kaleetara eramaten du. Aurtengo dozenaka proposamen orijinal eta erakargarrien artean, Zalduak eta Muguruzak 'Unos cuantos cuentos' irakurraldi musikala eskainiko dute.

Gehiago irakurri...


Irakasle eta ikasle talde batek Euskaljakintza bloga sortu du, munduko edozeinek euskara ariketak praktika ditzan

2008/04/10

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak Nola idazten da behatoki ala beatoki? Agitz ala hagitz? Urrun ala hurrun? Hauek eta beste adibide ugari ipini dituzte Euskaljakintza blogean Ordiziako Jakintza ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek eta Maite Goñi euskara irakasleak. Interesa dutenek gaia lantzeko eta orokorrean euskararen azken nondik-norakoak jakiteko hainbat artikulu eta baliabide topatuko dituzte. Era berean, euskarazko baliabideak (hiztegiak, EGA ariketak eta azterketak), hautaprobak, hizkuntzarekin lotutako jokoak, azken argitalpenei hainbat komunikabidetan egindako kritikak, euskal idazleei buruzko informazioa eta ikasleen idazlanak eta kritikak daude eskuragarri.

Gehiago irakurri...


Boiseko Estatu Unibertsitateak, AEBetan, irakasle bat behar du Euskal Ikasketa Programan ardurak hartzeko

2008/04/09

Boisen egoitza duen Boise State University-ko (BSU) Euskal Ikasketen Programak erabiltzen duen irudia, unibertsitateak eskaintzen dituen euskal ikastaroen propaganda egiteko Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak bere eskaintza indartu nahi du euskal kulturan aditua den irakasle bat kontratatuz. Eskaintzen den postuaren iraupena urtebetekoa da --epe horren ostean berritu daiteke-- eta betebeharrak Euskal Ikasketa ikastaro edo minor-eko klase batzuk ematea eta Basque Studies Program delakoaren arlo desberdinetako ekimen eta jarduerak bultzatzea izango dira. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren asteko ostiralean, apirilaren 18an, itxiko da.

Gehiago irakurri...


Eneko Sanz, Uruguaiko euskal musikarien aztarna ikertzen ari da: 'Uste baino material askoz gehiago aurkitu dugu'

2008/04/09

Irudian, ikerketan lortutako argazkietako bat Iragan urtean eskuratu zuten Juan Zelaia bekari esker Eneko Sanz eta Alberto Irigoyen ikertzaileak Uruguaiko euskal musikariei buruzko ikerketa ari dira egiten. Prozesu honetan hasieran uste baino informazio askoz gehiago aurkitu dute eta dagoeneko 80 lagunek osatutako euskal uruguaiar musikari zerrenda osatu dute. Euren ikerketa Uruguaiko euskal etxeetan, Euskal Herriko Eresbilen artxiboetan, Sabino Arana Fundazioan eta euskal udaletan garatu dute, informazio bila. Proiektua irail hondarrean bukatzea espero dute, nahiz eta data horrez gaindi aritzeko material adina bildu duten.

Gehiago irakurri...


'Arturo Campion' Ikasketa Zentro argentinarrak 2008ko egitaraua erabakitzeko urteroko bilera egin zuen

2008/04/09

'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak, iragan martxoaren 29an egindako bileran Argentinako 'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak iragan martxoaren 29an urteroko bileran bildu ziren elkarteko gaiak jorratzeko. Bileran honako gaiei buruz hitz egin zuten, besteak beste: 'Guregandik' aldizkariaren laugarren zenbakia, aurten antolatu behar diren ikastaro eta hitzaldiak, Bosgarren Urteurreneko Lehiaketa, Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) eta La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) antolatu behar diren seminarioak, eta webgunea.

Gehiago irakurri...


Madrileko Euskal Etxeak Aberri Egunarekin bat egin zuen, musikak eta lagunarteko giroak jantzitako bazkariarekin

2008/04/09

Aberri Egunaren ospakizuna Madrileko Euskal Etxean (argazkia Rosa Ramírez) Aurten ere Madrileko Euskal Etxeak ez zuen hitzordua galdu eta Aberri Eguna ospatu zuen, elkarteko kide eta lagunak bilduz euskal Diasporarentzat hain esanguratsua den jaia ospatzeko. Ekitaldia euskal elkartearen egoitzan egin zuten eta bazkide asko bildu zituen lagunarteko bazkaria izan zen. Bazkalostean ez zen musikarik falta izan, Baldo Álvarez, Los Chimberos taldeko kide ohiak, bere akordeoiaren doinuekin girotu baitzuen eguna.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia