euskal diaspora eta kultura

2014/06/27
Ekainaren 21etik Gasteizko Olabide Ikastolako hamar gazte Estatu Batuetako Boisen dira, Idahoko hiriburuko Bishop Kelly Ikastetxeko ikasleekin burutzen ari diren trukean. Ikasle gasteiztarrek hiru aste igaroko dituzte Boisen eta ondoren Boiseko ikasleak izango dira Gasteiza joango direnak. Aurten, Ibon Portularrume irakaslea boiseratu da ikasle euskaldunekin, orain urte batzuk Necocheako (Argentina) Ikastolan egonaldia egindako berbera. Dagoeneko Dave Bieter alkate boisetarrak errezibitu ditu trukean diren hamar gazte gasteiztarrak.
2014/06/27
Argentina eta euskaldunak polito lotzen dituen erakusketarekin batera, hitzaldi programa oparoa eta euskal zinea eskainiko zaizkie hiriko Legebiltzarreko ‘Salón de las Dos Constituciones’ aretora bertaratzen diren lagunei. Argazki erakusketa osatzen duten panelak uztail osoan egongo dira bertan ikusgai, sarrera libre eta doakoa. Erakusketa, Ospitalea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Argentina elkarteei zor zaie, hona ekartzearen babesle Frantziako Enbaxada, Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxea, Ekologia Ministerioa eta Probintziako ordezkarien Ganbara izan direlarik. Bestalde, gomitea luzatu du euskal etxeak datorren astelehenerako, bere euskal zine zikloko azken saiorako: Sukalde Kontuak filma emango dute.
2014/06/27
Uztailaren 4 eta 5ean egingo da Pelotas hirian Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, Rio Grande do Sul Euskal Etxeak antolatuta. Mintegiak Brasilgo euskal komunitatearen babes zabala lortu du eta nazioarteko hainbat adituen parte hartzea ere izango du, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia (Lehendakari Agirre Center-en ordezkari) eta Argentinako euskal komunitateko kide Cesar Arrondo (La Platako Unibertsitatea) eta Jorge Beramendi (Juan de Garay Fundazioa).
2014/06/27
2014/06/26
Badira markatzen duten esperientzia eta errealitateak, haiek ezagutzeak ordura artekoa eta haien ondokoa markatzen dutenak eta segitzeko bide bat ere marka dezaketenak. Hori gertatu zitzaion segfuruenik Sol Yañez donostiarrari. Psikologia eta Pedagokian EHUn lizentziatua, 2001eko egun batean UCAra heldu zen, Universidad Centroamericana-ra, El Salvadorren, ikastaro batzuk ematera. Eta geroztik jendea eta herrialdea utzi ezinik dabil.
2014/06/26
Ekitaldi publikoa azarorako iragarri da, Buenos Aires hiriburuan, helburu jakin batekin: “Euskal Bake Prozesua bultzatzea eta ondorioz, horren bidez, arazo politikoa konpontzea”. 2010ean Mexikon eta aurtengo ekainaren 5ean Uruguaiko Parlamentuan burututako elkarretaratzeak eredu hartuz, Argentinakoan ere izen handiko pertsonaia publikoek parte hartzea aurreikusi da, politika, artea, kirola, hezkuntza eta beste zenbait arlokoek eta baita erakundeek eta euskal gizataldeko ordezkariek ere.
2014/06/25
Colectividad Vasca de Chile izeneko euskal etxeak joan den igandean ospatu du bere 7. urteurrena, ospatu ere egoitza duen Las Condes-ko Estadio Español erakundean, bertako Reyes Catolicos aretoan egindako Pintxo Lehiaketa medio. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide", adierazi dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Rossana Arza Pizarrok.
2014/06/25
Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, joan den igandean eginiko ekitaldian egin zuen zozketa, bere 11. Lehiaketako sariak --zortzi liburu, beste hainbeste irabazlerentzat-- nori banatu erabakitzeko. Izan ere, 226 pertsonak zuzen erantzun dute galdetegia, horietarik 153 haurrak, 42 gazteak eta 31 helduak. Sarituen artean, Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal, besteak beste.
2014/06/25
Joan den larunbatean ospatu dute San Juan Gaua Buenos Aires probintziako Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat-ek. Zeremonian su handia piztu eta sugarretan sorgin itxurako panpina erre zuten euskal etxeko lagunek. Ekitaldia tren geltokiaren ondoko lur esparruan burutu zen eta bertara joan ziren kalejiran, dantzariak, erraldoiak eta buruhandiak, trikitixa eta panderoaren erritmoari jarraituz.
2014/06/24
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus