euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Paz-eko Toki Eder EEak Aitor Pescador irakaslearen bisita tarteko ekin dio 2013ko programari

2013/03/07

Aitor Pescador historia irakasleak bisita luzatu eta Nafarroari buruz mintzatu zen Toki Eder euskal etxeko lagunekin (argazkiaEE) Urtero bezala, martxoaren hasierarekin batera urte osorako ekintzen egitaraua aurkeztu du Jose C. Paz hiriko euskal etxeak, Buenos Aires probintzian. Proposamena zabala da eta mota askotako aktibitatetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dio komunitateari. Euskararena izango da aurten hasiko den lehenengo ikastaroa eta horri dantzak, arte plastikoak, literatura eta beste hainbat eskaintza jarraituko dizkiote. Oporosteko mugimendua, ordea, otsailean hasi zen nabaritzen Toki Eder-en egoitzan. Izan ere Natalia Laborde eta Aitor Pescador bikotearen bisita jaso zuten euskal etxeko kideek, joan den ostegunean.

Gehiago irakurri...


Irudimenari eragiteko gogoa al duzu? Hartu soinu bat eta sortu artelana EKEk eta Azkuek abiatu duten lehiaketan

2013/03/06

Irudimena lehiaketaren kartela "Irudimena" lehiaketaren hirugarren edizio deitu dute Iparraldeko Euskal Erakundeak eta Azkue Fundazioak eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diete Euskal Herriko zein Diasporako sortzaileei. Erronka polita proposatzen du lehiaketak: Euskal Herrriko soinumapatik hartutako zortzi soinu ematen dituzte aukeran eta, horietatik abiatuta, soinu berri bat, testu bat edo irudi bat sortu behar da. Lanak maiatzaren 15a baino lehenago bidali behar dira. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak nazioarteko bira abiatuko du martxoaren 21ean: Berlin, Buenos Aires, Mexiko, NY, Tokyo...

2013/03/06

Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren "No More Tour 2013" biraren kartela Diasporako euskaldunek eta munduko rock zaleek Fermin Muguruzaren musika zuzenean entzuteko aukera izango dute udaberritik aurrera, kantari irundarrak No More Tour 2013 abiatuko baitu datorren martxoaren 21ean. Oraingoan Kontrakantxa izeneko banda izango du alboan Muguruzak, azken urteetan berarekin aritu diren 8 musikarik osatuta. Bira Kurdistanen hasiko da eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hirietara helduko da abuztuaren 31a bitartean. Kontzertuen zerrenda osoa, jarraian.

Gehiago irakurri...


Zingirako Euskaldunak Euskal Herriko ordezkari ‘Museo Pampeano’k antolatuko duen gizataldeen jaian

2013/03/06

Idurre Lekuona irakaslea Zingirako Euskaldunak euskal etxeak Euskararen Egunean antolatutako ekintzan (argazkiaEE) ‘Ekialde eta Mendebaldeko erritmo, usain eta zaporeak’ du izena Chascomuseko Museo Pampeano delakoan burutuko den Kolektibitateen Festak. Beste zenbait gizatalderekin batera, euskaldunek ere muntatuko dute euren txokoa, euskal kultura zabaldu eta eskolako material bilketa gauzatzeko. Jaia martxoaren 9an izango da, gaueko 9etan, eta herri askotako janari tipikoak egongo dira dastagai. Datorren ostiralean, bestalde, Emakumearen Eguna ospatuko du Euskal Etxeak eta martxoaren 23an, Urteroko Ohiko Biltzarra egingo.

Gehiago irakurri...


Baditugu Korrika 18ko kamiseten hamar irabazleak! Sarituetako bat izan ote zaren jakin nahi?

2013/03/05

Datozen egunetan kamiseta hauek etxean jasoko dituzte irabazleek Argentina, Txile, Euskal Herria, Estatu Batuak, Italia, Espainia, Kolonbia, Brasil, Alemania, Katalunia... toki guztietako partaideak izan ditugu Korrika 18ko elastikoen zozketan, 189 guztira! Eskerrik asko guztioi! Baina, azkenean, hamarrek bakarrik eskuratu ahal izan dituzte elastikoak. Zure izena zerrendan ote dagoen jakin nahi? Adi!

Gehiago irakurri...


Baditugu Korrika 18ko kamiseten hamar irabazleak! Sarituetako bat izan ote zaren jakin nahi?

2013/03/05

Zozketatu ditugun Korrikaren elastikoak Argentina, Txile, Euskal Herria, Estatu Batuak, Italia, Espainia, Kolonbia, Brasil, Alemania, Katalunia... toki guztietako partaideak izan ditugu Korrika 18ko elastikoen zozketan, 189 guztira! Eskerrik asko guztioi! Baina, azkenean, hamarrek bakarrik eskuratu ahal izan dituzte elastikoak. Zure izena zerrendan ote dagoen jakin nahi? Adi!

Gehiago irakurri...


Euskal Herrira "au pair" etorri nahi duen inor ezagutzen duzu? Lan egin eta euskara ikasi edo praktikatzeko?

2013/03/05

Familia Lekeitiora doa urtero udako oporretan, eta au pair-a ere eurekin joango da (argazkia Juan Carlos Uriarte/CC) Diasporako euskal gazte eta ez hain gazteentzako oso interesgarria izan daiteke geurera heldu den proposamen hau: Gasteizko familia bat ingelesez dakien "au pair" baten bila dabil, ekainetik aurrera haurrak zaintzeko. Sendia euskalduna da eta oso gustura hartuko luke euskara ikasi nahi duen pertsona bat. Lana sei urteko neskatoa eta zortzi urteko mutila ikastolatik jasotzea eta udaran egunean zehar zaintzea da. Horren truke "au pair"ak ostatua, janaria eta astean 70 euroko ordainsaria jasoko du.

Gehiago irakurri...


Londresera eta Parisera helduko da aurten Laburbira euskarazko film laburren jaialdia

2013/03/05

Aurtengo Laburbira film laburren zirkuituaren afitxa Topaguna Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira euskal film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. Atzo bertan abiatu zen zinemaldi ibiltari hau, Erandion, eta martxoaren 29a birtartean Euskal Herriko eta Diasporako hainbat tokitara eramango du iaz eginiko euskal film laburren sorta ederrra. Ostiralean, esaterako, Londresera helduko da, London Basque Society euskal etxeak antolatu duen ekitaldiari esker. Martxoaren 23an, berriz, Pariseko Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguezko Eusko Aterpeak datorren larunbatean irekiko du 2013ko egitaraua, afari batekin

2013/03/05

Gral. Rodriguezeko Mas Mus Taldeko kide batuk iaz antolatutako txapelketan (argazkiaEE) 2013ko egitaraua hasi dira prestatzen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideak. Lagunen arteko afariak eta publiko orokorrari begira antolatzen diren janari salmentak hil honetan hasiko dira; hil honetan ere euskara klaseetarako izen-ematea eta Ohiko Biltzar Orokorra burutuko dira. Urtea joan ahala, proposamen gehiago luzatuko zaizkio komunitateari: musika tailerrak, zine zikloa eta hitzaldiak, besteak beste. Baina urtarril-otsailean ere ez da gedlirik egon Eusko Aterpea, izan ere ‘Mas Mus’ taldeko kideek ez zuten oporrik hartu eta etxeko dantzariek ere oso goiz ekin diote entsegu sasoinari.

Gehiago irakurri...


Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Bordaren poesiak jakinmina piztu zuen Dublinen

2013/03/04

Suarez, Olaziregi, Bilbao eta Borda Dublingo emanaldian (argazkia Etxepare) "Forked Tongues" izeneko poesia antologiaren argitalpena dela eta, Dublinen izan berri dira Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda olerkariak. Liburuak hiru euskal egileen eta Miren Agur Meaberen poesiak ingelesera itzuli ditu, zenbait galiziar eta kataluniar idazleen lanekin batera. Euskal olerkariak Dublinen izan ziren euren olerkien irakurraldiak eskaintzeko, eta emanaldiek jakinmin handia piztu zuten, eurekin bertan izan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara zuzendariaren esanetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia