2014/07/17

Laurogeita hamar bat lagun bildu ziren jaian, tartean ikasleak, ikasle izandakoak eta etxeko kideen ahaideak. Topa egiteko momentuan, erakundearen oinarriak ezarri zituzten euskaldun horiek ekarri ziren gogora, baita zazpi hamarkada hauetan euskararen alde lan egin dutenak ere. “Euskaltzaleak-en historia epopeia bat izan ohi da; batez ere azken urteetan. Horrexegatik da hain garrantzitsua urtemuga hau”, adierazi zuen etxeko kide Elsa Usandizagak. Euskal Herritik bidalitako agurrak ere jaso zituen Buenos Airesko euskaltegiak, tartean Urkullu Lehendakariarena.
Gehiago irakurri...
2014/07/16

Kherau talde bizkaitarrak Aukhera disko berria kaleratu du eta bertako abesti baten izenburuak gure jakinmina piztu du: "Nevada" kantuak. Entzun, eta bai, Diasporari buruzko abestia da: Ameriketara artzain joan den euskaldun batek etxean utzi duen alaba jaioberriari abesten dio. Kantu eder eta malenkoniatsua da, emigratu eta atzerrira joan behar izan dutenen esperientzia gogorraren isla. "Oesteko jota bat egiten saiatu gara; ez hango musika, ez hemengoa, baizik eta erdipuntuko zerbait", azaldu dio EuskalKUltura.com--i Kherauko Iker Lope de Bergarak.
Gehiago irakurri...
2014/07/16

Renoko (Nevada, AEB) Zazpiak Bat Euskal Etxeak larunbat honetan, hilak 19, ospatuko du 47. jaialdia eta “jende gehiago” erakartzea, “ez soilik euskaldunak”, dute helburu, Paul Woodin presidente berriak Euskalkultura.com-i adierazi dion legez. Ostiral gauean hasiko dute parranda, Boiseko Amuma Says No musika talde euskal amerikarraren kontzertuarekin. “Aurtengo jaia berezia izatea lortuko dute”, esan du Woodin-ek.
Gehiago irakurri...
2014/07/16

Harrera jendetsua egingo dio gaur, iluntzeko 7:15etan, Arrecifes hiriak Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako finala jokatu duen Pablo Zabaletari. Omenaldia Mitre Plazan izango da eta bertan Arrecifesko Hiritar Ospetsua izendatuko du Daniel Bolinaga alkateak. Herri osoa bilduko da plazara txapelduna agurtzeko, tartean Euskaldunak Denak Bat-ko kideak. “Txikitan gure dantzari izan zen Pablo; eta euskal jantzi tipikoaz jantzita etortzen zen familiarekin San Inazio jaietara”, gogoratzen dute euskal etxekoek.
Gehiago irakurri...
2014/07/15

Jarraitzen dugu jasotzen gure erredakzioan Diasporako euskal etxeek antolatu dituzten San Fermin jaietako irudiak. Denetarik izan zan --batzuetan entzierro eta guzti-- baina denak ala denak ondo pasatzeko eta dibertitzeko gogo itzelarekin antolatutakoak izan ziren. Caracasen esaterako, Eusko Etxea elkartean bazkide asko bildu ziren urtero legez Tribiño ganadutegiko zezenen entzierroaz gozatzeko prest. Mexikon, DFko Euskal Etxean giro aparta izan zen, mozorro, photocall eta guzti. Londresetik eta Sydneytik ere heldu zaizkigu argazkiak, hona hemen denak!
Gehiago irakurri...
2014/07/15

Estatu Batuetako Mendebaldean, Lincoln konderrian dagoen Shoshone hirixkan, Idahon, bigarren aldiz ospatu egingo dute, abuztuak 2an, larunbata, Euskal Ondarearen Eguna. Iaz batutako jendea baino gehiago espero dute antolatzaileek aurtengo jaialdirako: “Jende askok aurreratu digu parte hartu nahi duela”, adierazi dio Kathy Oneida antolatzaileak Euskalkutura.com-i.
Gehiago irakurri...
2014/07/15

Aktibitate ugariko programa garatuko du Necocheako Euzko Etxeak bi hilabete hauetan. Batetik, erakundean tradizio handia duten San Inazio Jaia eta Aiton-amonen omenezko topaketa egingo dira euskal etxearen egoitzan; bestetik, euskal jatorrizko Silvia Iriondo kantariak kontzertu bat eskainiko du uztailaren 26an Almodo Bar tabernan. Ekintzak komunitateari begira egingo dira, ostiral honetan argentinaratuko diren Hator Hona programako kideak lagun.
Gehiago irakurri...
2014/07/14

Boiseko Udala eta Boise Conventions & Visitors Bureau dira orain arte dirua eman duten instituzioetariko bi. 100.000 dolarreko laguntza jaso du talde antolatzaileak dagoeneko, boluntarioen lana kontutan hartuta, Argia Beristain euskal-amerikarrak Euskalkultura.com-i Antolakuntza Batzordetik esan dionez.
Gehiago irakurri...
2014/07/14

Iragan uztailaren 4an eta 5ean egin zen Pelotas hirian Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, Rio Grande do Sul euskal etxe gazteak antolatuta. Mintegia arrakastatsua izan zen eta Brasilgo hiru euskal etxeetako ordezkarien parte hartzea izatea lortu zuen. Horrez gain, genealogiak leku berezia izan zuen eta Brasilgo hainbat euskal familien zuhaitz genealogikoaren berri eman zuten aditu eta ikerleek. Topaketak Mikel Ezkerro euskaltzale argentinarra omen du zuen, Rio Grande do Sul euskal etxeari hastapenetan emandako babesa eta aholkularitza eskertzeko.
Gehiago irakurri...
2014/07/14

Buenos Aires probintzia argentinar barnealdeko Azul hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak bere hogeigarren urtebetetzea ospatu du aldameneko Rauch eta Olavarria hirietako euskal etxeetako kideak ere bilduz. Urtemugako egitarauaren barruan San Fermin meza ere egin da hiriko Katedralean. Elizkizunaren baitan biziarteko kide izendatu du erakundeak Azulgo apezpikua, Hugo Manuel Salaberry Monsinorea.
Gehiago irakurri...