euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Asteko programarekin jarraituz, ekintzez betetako eguna bizi izan zuen larunbatean euskal diaspora argentinarrak (argazkiak-III)

2014/11/12

La Platako Haurren Errepublika-República de los Niños izeneko parkea euskal koloreekin apainduta, euskal diasporako lagunak jasotzeko. Bertan izan ziren FEVAren bilera eta igandeko agur bazkaria (argazkia Colectividades en La Plata)

Euskal sentimendu sendoa duten ehunka lagun bildu ziren joan den asteburuan Buenos Airesko hiriburuan euren euskaltasun horretan murgildu, sakondu eta gozatzeko. Baina Euskal Herrira eta euskal kulturara hurreratzeko bideak oso bestelakoak izan daitezke eta kari horretara Aste Nazionalaren egitarauaren barruan mota askotako ekintzak garatzen dira. Aktibitate horien xehetasunak, gaurko argazki galerian.

Gehiago irakurri...


Francorengandik ihesi Mexikoraino belaontzian heldu ziren bederatzi euskaldunen abentura, Bilboko Itsas Museoan

2014/11/12

Juan Jose San Mames, Felix San Mamesen iloba, inaugurazio ekitaldiko hizlarietako bat izan zen. Iheslarien ondorengoek emozio handiz jarraitu zuten ekitaldia (argazkia San Mames familia)

Benetako balentria izan zen, pelikuletan agertzen diren abentura horietako bat: Atlantikoa zeharkatzea, Francoren diktaduratik ihesi. 1950eko uztailaren 16ean Bilboko bederatzi mutil gazte Karmengo Ama Birjiñaren itsas prozesioan atera ziren Santurtziko portutik, beste ehundaka lagunekin batera. Baina eurak ez ziren portura itzuli: Mexikoruntz abiatu ziren, atzera bueltarik ez zuen bidaian. Ustez hilabetekoa izan behar zuena, azkenean hiru hilabeteko abentura bilakatu zen, baina lortu zuten helburua. Orain, Bilboko Itsas Museoan ikusgai dago odisea honi buruzko erakusketa, protagonisten seme-alabek bildutako testigantza, dokumentu eta argazkiei esker.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatuko du Nevadako Unibertsitatearekin Kontzertu Ekonomikoaren ikerketa nazioartean zabaltzeko

2014/11/12

Bizkaiko Foru Aldundiak argi dauka Nevada-Renoko Unibertsitateak jokatzen duen rol garrantzitsua euskal emaitzak nazioarteratzerakoahaleginean. Irudian, aurreko lankidetza bat, Joseba Zulaika, Josune Ariztondo eta Pello Salaburu aurkezle.

Bizkaiko Foru Aldundiak atzoko Gobernu Kontseiluan hitzarmena sinatzea onetsi zuen Nevadako Unibertsitatearekin, EAEko Kontzertu Ekonomikoaren eta Estatu Batuetako zerga-sistema federalekiko duen erlazioaren ikerketa nazioartean sustatu eta zabaltzeko. Ogasun Sailak bultzatutako hitzarmen hau, Bizkaiko Aldundiko bi karrerako funtzionario aditu izendatzean datza, hiru hilabetez Renoko Nevadako Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketen Zentroan (CBS-Center for Basque Studies) txertatzeko, bata 2015ean eta bestea 2016an, jakinarazi dute foru erakundetik ohar batez.

Gehiago irakurri...


Abesbatzen, Diasporan sortu eta trebatutako taldeen eta gonbidatu berezien euskal musika gailendu zen Euskal Astean (argazkiak-II)

2014/11/11

Buenos Airesko Ixilik taldearen eskutik, Euskal Herriko erritmoak entzun ahal izan ziren La Platako Euzko etxean eurak izan baitziren ostiraleko erromeriari musika jartzeko arduradunak (argazkia EuskalKultura.com)

Argentinako Euskal Aste Nazionalaren helburu nagusietako bat da erakustea euskal etxeetan urtean zehar egiten den lana. Eta joan den ostiralean abeslari eta musikarien eguna izan zen. Dudarik gabe, Euskal Herriko musika, tradizionala eta egungoa, izan zen ospakizunaren protagonista bai Abesbatzen Topaketan bai erromerian. Segidan, La Platako 2014ko Euskal Astealaren bigarren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Paraguaiko Asuncionek Argentinakoa baino astebete lehenago ospatu zuen bere Euskal Astea, apala baina lekukotasun-emailea

2014/11/11

Asunciongo Euskal Asteko itxiera-ekitaldiaren aurkezpena (argazkia EuskalKultura.com)

Urriko azken astean antolatu du 2014an bere Euskal Astea Paraguaiko euskal komunitateak. Jakina denez, herrialdeak euskal etxe bakarra dauka, Asuncion hiriburuan, nahiz eta barnealdean mugimendurik badagoen bertako euskal ondorengoak higiarazi eta lanean jartzeko, bereziki Misiones departamentuko San Juan Bautista hirian, nork daki datozen hilabeteotan euskal etxe berri bat sortzeko. EuskalKultura.com Paraguaiko Euskal Asteko lekuko eta partaide izan da. Hona idatzizko eta argazki bidezko kronika.

Gehiago irakurri...


Dokumentalak ardatz, ostegunean abiatuko da Berlingo Euskal Etxearen Bigarren Euskal Zinemaldia

2014/11/11

Aurtengo Berlingo Euskal Zinemaldiaren karteleko detailea

Berlingo Euskal Etxeak ostegunetik igandea bitartean Euskal Herrian eginiko zinema erakutsiko du Alemaniako hiriburuan, elkarteko kideei zein alemaniar lagunei euskal kulturan sakontzeko aukera emateko asmoz. Dokumentalak dira ardatz aurtengo edizioan: “Alardearen seme-alabak”, “Emak Bakia baita” eta “Asier ETA biok” filmak izango dira ikusgai, Kimuak programako laburmetraiekin batera.

Gehiago irakurri...


Argentina osoko ehundaka gazte dantzarik ipinitako giro koloretsu eta atxikia protagonista amaitu zen atzo La Platan 2014ko Euskal Astea

2014/11/10

Larunbatean, dantzen ikuskizuna egin behar zen aretorainoko ibilbidea kalejira herrikoian egin zen, dantzariak, musikariak eta Euskal Asteko lagunak oro partaide, festa giro politean, La Platako kaleetan paseoan zebiltzaten herritarren harrigarri

Atzo igandea bururatu da La Platan Argentinako Euskal Aste Nazionala 2014. Argentinako osoko euskal etxe eta komunitate antolatuen urteko bilkura nagusia den honek andana polita jende bildu du, giro onean eta ehundaka gazte partaide. Izan ere, larunbat gaueko Gala emanaldiak 30 dantza talderen dantza bana bildu zituen, kalitate eta taularatze maila altuz, 400 bat gazte pasaturik oholtza gainean. EuskalKultura.com-ek ekitaldiotako argazki-kronika xehetua eskainiko du bihartik aurrera, bertan egon ez zirenak ere hurbildu eta nolabait busti ahal izan daitezen bertan bizi izandako giroaz. Gaurkoa, beraz, gainbegiratze orokorra izan dadila, eta bihartik aurrera argazki-kronika.

Gehiago irakurri...


Badator Korrika 19 eta gonbitea luzatu dio Diasporari euskararen aldeko festarekin bat egiteko

2014/11/10

New Yorkeko euskaldunak Korrikaren aldeko ekitaldia aurreko edizioko irudi batean (argazkia NY EE)

Korrikak edizio berria egingo du hilabete batzuk barru, 2015eko martxoan: Urepelen (Nafarrioa Beherea) hasiko da, 19an, eta Bilbon amaituko 29an. Aurkezpena egitearekin batera, antolakuntzako Klara Astondoa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Diasporari ekimenean arte hartzeko gonbite berezia luzatzeko. Aurrekoetan Londresetik Australiara, New Yorketik Montevideora, munduan zehar ziztu bizian zabaldu da Korrikan parte hartzeko irrika. Aurten ere, antolakuntzak jarduerak antolatzeko materiala eta laguntza eskaini ditu. Anima zaitez eta Diasporan ere "Euskalhaldundu!"

Gehiago irakurri...


Oraindik zehazteke dagoen leku berri batera eramango dute Boiseko Ikastola, datorren urteko ekaina baino lehen

2014/11/10

Egoera berria profitatuz, Boiseko Ikastolak erakin aproposago baten bila dabil (Argazkia: Boiseko Ikastola)

Heldu den urteko ekainaren 1a baino lehen aldatuko dute lekuz Boiseko Ikastola. BSU Unibertsitateko kanpusean dagoen St. Paul’s Catholic Center-en hamasei urte eman ostean egingo dute, adierazi dute arduradunek. “Haurrek behar duten guztia duen leku baten bila gabiltza, hirigunetik ahalik eta hurbilen”, esan dio Euskal Museoko zuzendaria den Patty Miller-ek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunen hiriburu bilakatuko da La Plata asteburuan, 2014ko Argentinako Euskal Asteak bere gailurra hartuta (argazkiak-I)

2014/11/07

Sabrina Otegi eta Marcela Indaren "A(nt)ZE(z)LANA!" lana antzesten atzo Islas Malvinas Kultura Gunean (argazkia EuskalKultura.com)

Zazpi egun biziak izan dituzte La Platan joan den asteko larunbatean 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionala inauguratu zenetik. Aste osoan zehar hainbat arlotako euskal proposamen eta ekitaldiei eman zaie bidea eta egitarauak bildu dituen ekintzen artean aipa daitezke erakusketak ('Gure arropa', euskal jantzi tradizionalez eta 'Euskaldunen Argentina'), pilota partida (nazioarteko txapelketak, Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentina partaide) eta kirol saioak (itsuen futbola, hockey, xakea), hainbat kultur hitzaldi, liburu aurkezpenak, abesbatzen emanaldiak, euskal zinema eta antzerkia eta abar luzea. Gaurtik aurrera Asteak gorakada bizituko du eta euskaldunek zurigorriberdez margotuko dute hiria beste hamaika ekitaldiz, euren izaera, nortasun eta aurrerabide gogo eta sentimentuen agergarri sendo eta engaiatu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia