euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen, ikasturte berriaren atarian

2014/11/18

Europako euskal etxeetako euskara irakasleak eta HABEko teknikariak Berlinen egin zen bileran (argazkia HABE)

HABEren Euskara Munduan programak antolatuta, Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilkura egin zuten urriaren 17 eta 18an Berlinen. Hirugarren bilkura izan zen hau eta, aurrekoetan bezala, irakasleek oso gustura hartu zuten batu eta esperientziak eta ideiak trukatzeko aukera. Berlingo Gernika Kulturunf. Euskal Etxeak ostatatu zuen eta bertara Europako euskal etxe gehienetako irakasleak hurbildu ziren; Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorka, Valladolid, Bordele, Paris, Erroma, Londres, Brusela eta Berlinekoak, hain zuzen ere. Guztira 22 irakasle aritu ziren lanean.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako lagunekin oporrak pasatu nahi? Hator Argentinara, Chascomuseko 2015eko Udalekura!

2014/11/18

2015eko Chascomuseko Udalekua sustatzeko afixa

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolaturik, 13 eta 16 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta gonbitea. 2015eko Udalekua urtarrilaren 5ean hasiko da eta ia astebetez, euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintzetan hartuko dute parte gaztetxoek. Izena emateko epea abenduaren 13an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mila lagunentzako argentinar erreki tipiko batekin bukatu zen 2014ko La Platako Euskal Aste Nazionala (argazkiak-eta VI)

2014/11/17

Igande goizeko dantzak: zeru urdi-urdinaren azpian astindu zituzten ikurrinak euskal etxe guztietako dantzariek (argazkia EuskalKultura.com)

Ohikoa den legez, ekintza jendetsuenetakoa izan zen aurtengo Euskal Astean ere igandeko ‘Oturuntza’. Haurren Errepublika delako parkean eta udaberriko eguzkipe eder batean, ondo baliatu zuten bildutako ordezkaritzek azken dantzak ikusi eta ‘hurrengora arte’ agurtzeko. Bazkariaren baitan Euskara Lehiaketen sariak banatu ziren. Hauxe 2014ko Euskal Aste Nazionaleko irudiekin osatu dugun azken argazki-sorta.

Gehiago irakurri...


Basque Country Magazine, mugikorrentzako aldizkari digitalarekin presta dezakezu Euskal Herrira amestutako bidaia

2014/11/17

Basque Country Magazine aldizkariaren webgunearen azala; iPhone formatoan ere eskuragarri

Badakigu Diasporako euskaldunen artean Euskal Herrira bidaiatzea irrika etengabea dela, eta zenbaitek amets hori betetzea lortzen dutela. Nazioarteko turisten artean ere, gero eta gehiagok begiratzen dute geurera, ezagutzea eta gozatzea merezi duen lurra dela konbentzituta. Haientzako zein hauentzako, aurkikuntza ederra izango da 'Basque Country Magazine' aldizkari digital berria. Tablet eta smartphonentzako garatutako tresna honek Euskadira bidaia prestatzen ari direnentzako informazioa eskaintzen du --erreportajeak, argazkiak, helbideak... --era erakargarri eta jostagarrian. Euskal Herrira etortzekoa bazara, edo etorriko zarela amets egiten baduzu, baduzu zer ikusi!

Gehiago irakurri...


2014ko La Platako Euskal Aste Nazionala: dantzak, sariak eta kontzertua larunbat bizi-bizi batean (argazkiak V)

2014/11/14

‘Dantzan’ izeneko dantza aukeratu zuten aurtengo emanaldirako talde anfitrioiko neskek (argazkia EuskalKultura.com)

Euzko Etxearen 70. urteurrenaren baitan ospatutako Euskal Astearen kronikaren bukaerara iristen ari gara eta horrekin batera jaiaren EuskalKulkutura.com-eko irudi bilduma ere badoa osatuz. Atzoko kronikari jarraituz, hona dantzaldiaren bigarren zatia. 

Gehiago irakurri...


Iñigo Asensio: “Australiako emakume batek zioen: dena ahazten dudanean, ingelesa ere, zer geratuko da? Neure berbi, euskara”

2014/11/14

Trailerreko irudi bat: Gurutzne Etxeberria euskara irakaslea Mexiko DFn ikasleekin

Iñigo Asensio zuzendaria munduan zehar ibili da, Euskal Herritik urrun bizi diren euskal hiztunak elkarrizketatzen "Euskara Munduan" dokumentalerako. Egunero euskararik hitz egin ezin duten euskaldunek hizkuntzarekin duten harremana aztertzea zen Asensioren helburua. “Gure hizkuntza zein sakon dagoen ikusi ahal izan dut, euskarak nola konektatzen gaituen nortasunarekin, jatorriarekin", esan digu. Etiopiatik Guatemalara, dozena bat testigantza bildu ditu. Datorren abenduaren 3an estrenatuko da dokumentala ETBn, Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. Guk trailerra ikusi dugu eta dokumentala ikusteko irrikaz gaude!

Gehiago irakurri...


‘Euskal Emakume’-en garaia da: Reno inguruan batzen hasi dira AEBetako hainbat hiritako emakumeak

2014/11/14

Giro ederra sortzen dute 'Basque ladies'-ak antolatzen dituzten bileretan (Argazkia: Florence Larraneta Fraye)

Apirila inguruan, emaila igorri zien Neena Laxalt-ek 35 kontaktuei, afari baten inguruan batzeko. Denek eman zuten baiezkoa. Berba egin zuten, jakiez eta edariez gozatu eta ederto batean igaro zuten arrasti-gaua. Esperientziarekin pozarren, beste bilera bat egitea erabaki zuten eta Florence Larraneta Frayek hartu zuen antolatzearen ardura. Irailaren 21erako deitu zuen hurrengo ‘batzarra’ eta hau ere erabat arrakastatsua izan zen. “Gonbidatutako denak agertu ziren, lekuz larri ibili ginen”, esan dio EuskalKultura.com-i. Abenduaren 13an bilduko dira berriz ere emakumeak, Renoko (Nevada, AEB) Louis Basque Corner jatetxean, eta 75 lagun batzea espero dute. “Emakumeentzat gauza garrantzitsua delako hasi da hau hazten”.

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak abian Zaragozan: "Hemen betidanik izan da euskara ikasteko interesa"

2014/11/13

Euskara ikastaroa iragartzen kartelak egin zituen Zaragozako Euskal Etxeak

Astelehenean hasi zuen euskara ikastaroa Zaragozako Euskal Etxeak, eta gustura dira elkarteko kideak proposamenak izan duen harrera onarekin. Hamazazpi ikaslek parte hartu zuten ikastaroaren aurreneko saioan, eta giroa oso ona izan zela esan digu elkarteko Igor Zabala kideak. Zabala bera eta Mikel Bergara bazkidea izango dira aurten irakasleak. "Betidanik izan da hemen euskararekiko interesa, eta aspalditik nahi genuen antolatu ikastaroa. Aurten bai, esan genuen, eta lortu dugu!", esan digu.

Gehiago irakurri...


Hogeita hamar dantzek osatu zuten 2014ko La Platako Euskal Aste Nazionaleko Gau Emanaldia (argazkiak-IV)

2014/11/13

Hilabeteak pasatzen dituzte euskal etxeetako dantzariek Euskal Asteko saioa entseatzen. Baina lanak eta ahaleginak bere fruitua ematen dute eta agertokian zoriontasuna baino ez dute islatzen gazteen aurpegiek (argazkia EuskalKultura.com)

Herrialde osoko eta Uruguaiko dantzariak aritu dira aurten ere Euskal Astearen dantza erakusketa nagusian. Talde berriek eta jardunbide handikoek bat egin zuten La Plata Atenas Klub aretoan kalitate handiko ikuskizuna eskaintzeko. Gure kronikari jarraituz, gaurkoa dantzaldiaren lehenengo zatia

Gehiago irakurri...


Pilar Alava, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna: "Gernikako Haritz berria nahi dugu landatu, hemen segitzen baitugu, belaunaldi berriei bidea ematen"

2014/11/13

Pilar Alava, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeko lehendakaria Brasilen

Sao Paulon jaioa, Pilar Alava euskal brasildarra da eta bere 37 urtetan hiri horretako Eusko Alkartasuna euskal etxeko kideek elkarteko lehendakari hautatu dute aurten. Elkarteak, gainera, modu berezian nahi ditu ospatu hilabete honen amaieran, azaroaren 30ean, beteko dituen 55 urteak. "Etotzen bazarete, ongietorriak izango zarete", luzatzen digu gonbitea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia