euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museoak haurrentzako euskara eta euskal kultura udalekuak antolatu ditu ekain honetarako

2007/06/01

Boiseko ikastolako bi ikasle kurtsoan zehar egin duten txango batean (argazkia Boiseko ikastola) Bertako Basque Museum edo Euskal Museoak eskolaurre Ikastola eskaintzen du dagoeneko Boisen --'Euskal herritik kanpo dagoen bakarra', arduradunen hitzetan--. Orain euskarazko irakaskuntzan beste urrats bat eman dute, haurrentzako euskara udalekuak antolatuz. Bi txanda egingo dituzte: bata ekainaren 11tik 15era, Ikastolan ikasi edo euskara pixka bat dakiten umeentzat; eta bestea ekainaren 18tik 22ra, euskara jakin ez baina ikasten hasi nahi dutenentzako. Izena emateko epea datozen egunotan itxiko da.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko txikienak munduko txapeldunekin hasi dira pilota ikasten asteburuetan Euskal Etxeko ekitaldietan

2007/06/01

Pilotari gazteak Ramon Ross munduko  txapeldunaren klasean (argazkia ChacabucoEE) Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko txikien taldekoak pilota eskolak hartzen ari dira joan den apiril hasieratik, hartu ere munduko txapeldun diren Eduardo eta Ramón Ross chacabucotarren eskutik. Juan Cruz Mioni, Rubén Motta eta Gustavo Labayen begiraleen laguntzarekin, txikiek esku pilota, xare, zesta punta, palita eta paleta argentinarra ikasten ari dira. Ikastaroa Luciana Aramburu, Selva Lescano eta Cristina Larribitek gidatzen duten txikien taldearen programaren parte dira.

Gehiago irakurri...


Tomás Otaegui, abokatu, hizlari eta idazle euskaltzale euskal argentinarra, bere sorterrian gogoratua

2007/06/01

Tomás Otaegui euskaltzale euskalargentinarra 'Ispilu bat, bertan begiratu eta ikaskizunak, estudioak eta Diasporako euskaldunak izan beharko lukeenaren soslaia geureganatzeko'. Halaxe aurkeztu zuen Cesar Arrondok Tomas Otaegui (Pergamino, 1870-1932) euskal argentinarra Pergaminoko 'Lagun Onak' Euskal Etxean emandako hitzaldian, Otaeguiren bi biloba entzuleen artean. Arrondoren hitzaldiak 'Tomás Otaegui, argentinar euskaldun bat Euskal Herriko lege zaharren, pentsamendu nazionalaren eta eskubideen aldeko etengabeko hizlari' hartu zuen izenburu eta, aurten abokatu ospetsu honen heriotzaren 75. urteurrenaren karietara, Otaeguik kultura eta ondare komunari Argentinatik eginiko ekarpena aztertu zuen.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskal etxeek datorren astean egingo dute euren urteroko Biltzar Nagusia, Winnemucca, Nevadan

2007/05/31

Winnemucca Basque Festival jaialdiaren kartela AEBetako euskal etxeetako ordezkariak Nevadako Winnemucca-n elkartuko dira datorren asteko asteburuan NABOk urtero Estatu Batuetako herri diferente batean antolatzen duen Convention edo Biltzar Nagusia egiteko. Bilkurarekin batera, Winnemuccako Euskal Etxeak eta Herriak jai egitarau polita iragarri dute, arituko diren artisten artean Jean Flesher euskalamerikarra eta bere banda, eta Euskal Herritik etorritakoen artean Luhartz talde durangarra. Igandeko mezak gomuta berezia azalduko du herrian bertan duela ezta hiru aste ere hil zen Mike Olano euskaldun ezagutuaren ohoretan.

Gehiago irakurri...


Utahko Euskal Etxeak euskal kutixiak saldu zituen Living Traditions jaialdian urtero bezala ipini duen standean

2007/05/31

Euskal standa 'Living Traditions' jaian eta bertan aritu ziren lagunetako batzuk (argazkia Utah BC) Utahko Euskal Etxeak parte hartu du beste urte batez Salt Lake City-ko (AEB) Living Traditions jaialdian. Ekitaldi jendetsu honek aukera ematen die Utahko estatuan biltzen diren komunitate ezberdinei euren kultura, folklorea eta gastronomia erakusteko, eta euskal komunitatearen ordezkari Utahko Euskal Etxeko kideak izaten dira urtero. Euskaldunek ohiko standa jarri zuten, euskalamerikar komunitateko jaki tipikoak eskainiz. Beste urte batez, arrakasta lortu zuten euren proposamenek, eta ez da harritzekoa, puri-purian gertatzen baitira euskal etxekoek bertako bazkideentzat maiz antolatzen dituzten sukaldaritza eskolak.

Gehiago irakurri...


Chillida, Oteiza, Ameztoy... Gasteizko Artium Museoko 12 lan ikusgai daude New Yorkeko Cervantes Institutuan

2007/05/30

'Les amoureuses (Elena & Rrrose)’, Elena del Riveroren lana, New Yorken hilabeteotan ikusgai Gasteizko Artium Museoko bildumako 12 lanek osaturiko erakusketa ikus daiteke hilabeteotan New Yorkeko Cervantes Institutuaren egoitzan. Maiatzaren 7an inauguratu zen eta irailaren lehena bitartean iraungo du Etxeorratzen Hirian. 'Gizon eta emakumeei buruz' da erakusketaren izenburua eta Picasso eta Miró bezalako maisuen lanak biltzen ditu, azken hamarkadetako euskal artista garrantzitsuenetakoekin batera: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida edo Vicente Ameztoy. Irailean Chicagora mugituko da, bertako Cervantes Institutuaren egoitzara.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen 'Bitartean heldu eskutik' poema liburuak kritika onak jaso ditu Harvardeko literatur aldizkarian

2007/05/30

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarra 'Meanwhile take my hand' liburua --edo 'Bitartean heldu eskutik', euskarazko jatorrizko bertsioan-- ibilbide oparoa egiten ari da Estatu Batuetan, joan den urtarrilean Graywolf argitaletxeak kaleratu zuenetik. Tarte honetan hainbat medioetan kritika onak jaso ditu liburuak, azkenetako bat Harvard Book Review aldizkarian. Musika munduan trebatutako Uriberen poemak 'abestiak bezain argiak eta erritmodunak dira', Liza Flum kritikariaren esanetan.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Euskal Etxeak elkarteko amak bildu zituen urteroko omenaldia egiteko Amaren Egunaren karietara

2007/05/30

Eusko Etxeako amatxuen bilkuraren irudi bat (argazkiak CaracasEE) Urtero legez, Caracaseko Eusko Etxea-k omenaldia egin zien elkarteko amatxuei, euskal etxearen egoitzako Areto Nagusian egin zen askari batekin. 50 bat ama inguru bildu ziren ekitaldira, 'euskal etxeko zenbait belaunaldi hezitu dituen taldea osatuz', elkarteko iturriek BasqueHeritage.com-i azaldu diotenez. Aitek ere parte hartu zuten oraingoan eta eguna alaitzeko sari ugari banatu zituen bingo bat egin zen, Frank Pernia eta Unai Azpiritxaga aurkezle.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Filipinetako Nueva Vizcaya-ko beste hiruk lankidetza sinatu dute

2007/05/29

J. I. Perez, EHUko errektorea (Euskonews argazkia) Euskal Herriko Unibertsitateak eta Filipinetako Nueva Vizcaya probintziako beste hiru unibertsitate zentruk lankidetza akordio bat sinatu dute --lau urtekoa hasteko, eta beste lau urtez luza daitekeena-- irakasleak eta gradu eta graduondoko ikasleen trukea errazteko. Nueva Vizcaya State, Saint Mary eta Aldersgate College dira zentruok. Iaz antzeko harremana ezarri zen Ateneo de Manila (sic) Unibertsitatearekin. Azken urteotan EHU gisa honetako tratuak zabaldu ditu Europar Batasunetik kanpoko hainbat unibertsitaterekin, AEBetan, Kanadan, Latinoamerika osoan eta baita Errusian ere, Deiak gogora arazten duenez.

Gehiago irakurri...


Jose Otondo argentinarrak Euskal Herrira bidaian eginiko margoak ikusgai ipini ditu Concepción del Uruguayen

2007/05/29

Erakusketako irudietako bat, 'Iturri' izenburua duena Elizondo, Erratzu, Donostia, Baztan bailarako kale eta txokoak, marra biziekin eginiko Nafarroako zelaiak... horietxek eta beste askok osatzen dute Jose Otondok Concepción del Uruguay herrian (Argentina) aurkezten duen erakusketa. Margolari euskal argentinarrak iaz Euskal Herrira eginiko bidaian margotu zituen eta Concepción del Uruguayen hilabete osoan ikusgai izan ondoren datozen hilabeteetan Rosarion eta Río Cuarton ere erakutsiko ditu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia