euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Duela 57 urte Chirgua herrira heldu ziren euskaldunei omenaldia egin zien Venezuelako euskal komunitateak

2007/02/27

Javier Lazo, Venezuelako Euskal Etxeen  Federazioko presidentea Chirguako omen ekitaldietan Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak omenaldia egin zien joan den otsailaren 10ean Chirgua Aranean duela 57 urte bertara heldu ziren lehendabiziko euskal familia aitzindariei. 1950.ean heldu eta egun bertan sustraiturik segitzen dute zortzi familia euskaldun hauek. Ekitaldia Hacienda Montesacron izan zen eta Carabobo-ko eta Caracaseko Euskal Etxeetako kideak bildu ziren bertara. Ibarretxe Lehendakariak ere partu harte nahi izan zuen omenaldian eta bildutakoen aurrean irakurri zuten gutuna bidali zuen.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen alorreko akordioak sinatuko Buenos Airesen Madrazo sailburuaren eskutik

2007/02/26

Javier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburua (arg. eitb.com) Eusko Jaurlaritzak Argentinan diktadura militarpean desagertutako jatorri euskalduneko herritarrak topatzen lagunduko du. Hauxe izango da Javier Madrazo Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Arazoetako sailburuak gaur Argentinara hasiko duen bidaia ofizialean landuko den gaietako bat. Madrazo gobernu argentinarreko Giza Eskubideetarako Idazkariarekin, Eduardo Luis Duhalderekin, bildu eta lankidetza protokolo bat sinatuko du. Adolfo Pérez Esquibel Nobel saridunarekin, Plaza de Mayoko Amonekin eta FEVAko ordezkariekin ere elkarrizketatuko da, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Argia astekariaren Sareko Argia bertsio digitala berritu dute, ikusentzuteko eduki multimediak gehituz

2007/02/26

Argia astekariaren 'Sareko Argia' Joan den ostiraletik hona Argia astekariaren edizio digitala, Sareko Argia, eduki berriekin jantzia dator. Berrikuntza aspaldion internet munduan bolo-bolo dabilen web 2.0 izendapenaren eskutik datoz, erabiltzaileen parte hartzea indartuz eta multimedia edukiei leku gehiago emanez. Ohiko informazioaz gain (berriak, erreportaiak edota elkarrizketak), bideoak eta musika entzuteko loturak dakartza orain webguneak.

Gehiago irakurri...


Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak 2007ko L'Oreal-UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du

2007/02/26

Laura Echarte euskal argentinar ikertzaileak ikerketak egin dituen lur sail batean ateratako argazkia Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak, Agronomian doktoratua berau Mar del Platako Unibertsitatean, L’Oreal –UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du, 2007ko edizioan. Iñaki Aramayok Eitb24.com-eko Euskaldunak Munduan blogan azaltzen duenez, Echarte soja eta artoaren interereite sisteman oinarritzen den ikerketa egiten ari da, landatzen diren produktuen etekina hobetu ahal izateko, La Nación egunkari argentinarrari emandako azalpenetan adierazitakoaren arabera.

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak Musika Jaialdia egingo du martxoaren 14ean, bere Mendeurrenaren ospakizunekin jarraituz

2007/02/23

Mexikoko Euskal Musika Jaialdiaren kartela Mexiko hirian euskal soinuak izango dira entzungai datorren martxoan, Euskal Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Musika Jaialdiaren eskutik. Ekitaldiak Euskal Herriko gonbidatu eta musikarien partehartzea izango du, horien artean Donostiako Txistulari Banda eta Jon Maia dantzari gipuzkoarraren konpainiako hainbat kide. Eurekin batera Euskal Etxeko korua eta Colegio de las Vizcaínaseko korua ere ariko dira oholtza gainean, Mexikoko euskal komunitateko kide asko bilduko dituen ekitaldi zirraragarri honetan.

Gehiago irakurri...


Nömadak TX dokumentala nazioarteko bederatzi zinemalditan izango da otsaila eta martxoa bitartean

2007/02/23

'Nömadak TX' filmaren irudietako bat Raúl de La Fuente zuzendari iruñarraren Nömadak TX filmak bederatzi zinemalditan parte hartuko du, otsailaren 23tik apirilaren 5a arte. Zinemaldi hauen artean Kroaziako Zagreb Dox jaialdian edota Irlandan ospatzen den Belfasteko Jaialdia bezelako hitzorduak izango ditu Oreka TX txalapartarien bidai kronika honek. Orotara Kroazia, Estatu Batuak, Grezia, Lituania, Mexiko eta Espainian izango da ikusgai dokumentala datozen bi hilabeteotan. Hortik aurrera bere ibilbidea beste herrialde batzuetatik ere pasa daiteke, beste hamaika jaialditan parte hartzeko aukera baitauka filmak.

Gehiago irakurri...


Diego Salaverri suipachatarrak Argentinako Armada Haitin egiten ari den Bake Misioaren buruzagitza hartu du

2007/02/23

Diego Salaverri Bake Misioaren buruzagitza hartu zueneko ekitaldian (foto SuipachaEE) Otsailaren 5etik Diego Salaverri teniente koronel suipachatarra Haitin dago Bake Misioan. Argentinako Armadak urtarrilaren 22an eman zion postu berria, misioaren buruzagi izendatu zutelarik. Suipachako Euskal Etxeak EuskalKultura.comi jakitera eman dioenez. Salaverri Haitira joan aurretik egindako agur zeremonian Argentinako Defentsa ministra Nilda Garré eta Jorge Taiana kantzillerra egon ziren.

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak HABErekin euskara klaseak bultzatzeko akordioa berritu du; aurten 450 ordu emango dituzte

2007/02/22

Ezker eskubi: Eduardo Ormaechea, Kinku Zinkunegi (HABE), Miren Aguirre, Gabriel Ceballos eta Gregorio Blasco (eserita) Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan ekimenaren koordinatzailea Mexikon da egunotan. Asteazkenean Euskal Etxeko zuzendaritzarekin bildu zen HABE eta elkarte honek euskara klaseen inguruan duten lankidetza hitzarmena berritzeko. Hitzarmenak hiru ardatz ditu: irakasleagoaren trebakuntza, ikas material egokiaren hornikuntza, eta finantziazioa. Azken atal honen barruan, Euskal Etxeak aurten 450 talde ordu ematea adostu du eta ondorioz 4.500 eurotako dirulaguntza jasoko du.

Gehiago irakurri...


Leopold Eyharts astronauta arrangoiztarra Discovery transbordadorean espaziora bidaiatuko da udazkenean

2007/02/22

Leopold Eyharts-en NASAko argazki ofiziala Lapurdiko Leopold Eyharts, espaziora bidaiatu den lehenengo astronauta euskalduna, ISS estazioan egin beharreko misio baterako hautatua izan da. Udazkenaldera egingo den bidai berri honetan, Eyharts ESAko (Europako Agentzia Espaziala) Columbus laborategia eraman beharko du lurretik espaziora. Astronauta arrangoiztarra Discovery transbordadorean abiatuko da, STS-122 izendatutako misioan, eta espazioan bi hilabete pasa eta gero, Endeavour espazio-ontzian bueltatuko da STS-123 misioan.

Gehiago irakurri...


Donostiako Juan Mari Arzak sukaldariak Prix Literaire Gastronomique 2006 saria jaso du Bocados lanarengatik

2007/02/22

 'Bocados', Juan Mari Arzak sukaldariaren liburu sarituaren azala
Juan Mari Arzak sukaldari donostiar ezaguna Prix Literaire Gastronomique 2006 izenekoarekin saritua izan da, argitara eman duen Bocados azken lanarengatik. Saria, Nazioarteko Gastronomia Akademiak urtero ematen duen literatura saria da eta Arzaken lana epaimahaia osatzen zuten 32 nazioetako ordezkari guztien adostasunez hautatua izan da. Bainet Media argitaletxeak plazaratutako liburuki honetan azaltzen diren 100 kreazioak sukaldariaren imaginazio eta jatetxeko sukaldean lantzen diren plateretatik atera dira. Obrak biltzen dituen delicatessen-ak 'goi-mailako sukaldaritza miniaturak' direla dio bere sortzaileak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia